Egunerokotasunean erabiltzen ditugun jantziak lantzeko proposamen bat aurkituko duzue hemen.
"Rat's treasure" ipuinean zeharka lantzen den gaia dugu jantziena. Sartu orrialdean eta animatu itzazu bertan agertzen diren jarduerak egitera!
Alde batetik erropak landuko ditugu eta beste alde batetik koloreak; izan ere, azpiko lantxoa egiteko koloreak zein arropak jakin behar dira.
COLOURS
Jarraian koloreak lantzeko ariketa erraza. Koloreen izenak entzun eta lotu dagokion kolorearekin.
CLOTHES
Link horietan erropen txartelak dituzue eskura. Dokumentuak ireki eta jantzi ezberdinak errepasatu. Inprimatzeko aukera izanez gero hobe. Bestela zuek sortu ditzakezue.
Nola jolastu horiekin?
Irudiak tapatuz, memoria jolasak egin. Irudian ikusten dutenaren izena esanez.
Bi kopia atera. Txartelak buruz behera jarri. Bikoteak osatzen joan.
3 txartel aukeratu. Horietatik bat gorde eta gordetakoa zein den asmatu.