INGURUNEA
3.maila
3.maila
Naturaren gaiarekin jarraituko dugu aste honetan.
Jarraian pare bat jarduera dituzue liburuarekin egiteko.
GOZATU NATURAZ!
Aste honetan ingurunean gai berri batekin hasiko gara.
BURUARGIA?
BIZKORRA?
ZEIN JAKINTSUA DEN
NATURA!
Jarraian duzuen dokumentoan gaiari hasiera emateko jarduera bat proposatzen zaizue.
Gustatzen al zaizue naturaz gozatzea?
Ziur gauza asko ikasiko ditugula naturaren inguruan!
Hurrengo jarduera ekosistemen ingurukoa da. Ekosistema? Zer da hori? Irakurri eta ea ongi ulertzen duzuen!
Aste honetan bi zentzumenei buruz hitz egingo dugu, ikusmenari eta ukimenari buruz.
Zentzumen bakoitzeko testu bat daukazue. Ez daukazue zertan dena osotasunean ulertu beharrik, baina zentzumen hauei buruz zerbait gehiago jakiteko baliagarriak izango zaizkizue hurrengo testuak.
Aste honetan bi zentzumenei buruz hitz egingo dugu, dastamenari eta entzumenari buruz.
Zentzumen bakoitzeko testu bat daukazue. Ez daukazue zertan dena osotasunean ulertu beharrik, baina bai zentzumen bakoitzari buruz idea bat izan zentzumen hauei buruz zerbait gehiago jakiteko.
1.- Zeinuen hizkuntzarekin zuen izena esaten saiatu. Horretarako alfabetoa eta bideo bat daukazue.
Bidali bideoa zure irakasleari.
2.-Zentzumenei buruzko kontzeptu mapa bat egitea proposatzen dizuegu hurrengo jardueran.
Ondorengo PDF dokumentoan bi kontzeptu mapa aurkituko duzue. Aukeratu bietatik bat eta koadernoan txukun txukun kopiatu.
HIZTEGIA: HAUTEMAN=ANTZEMAN, MIKATZA= MINGOTZA, UMAMIA=SABROSO, DELICIOSO, e.b = esatebaterako
3.- Ondoren daukazuen helbidean bide polit bat daukazue zeinu hizkuntzan. GOZATU ETA HAUSNARTU!
Zentzumenak ikasten jarraitzeko hainbat proposamen jarriko dizkizuegu aste honetan.
1.- Ondoren daukazuen bideoa ikusi eta galderei erantzun.
2.- Gure zentzumenak eta osasuna nola zaindu jakiteko ariketa hau egitea proposatzen dizuegu.
3.- ZENTZUMENEN LETRA ZOPA
Zentzumenak lantzen jarraituko dugu aste honetan.
Gauza asko ikasi al dituzue jada? Ziur baietz! Animo!
1.- Ondoren daukazuen bideoa ikusi eta galderei erantzun.
2.- Aurkezpen hau adi irakurri eta ulertu. Zentzumenen inguruko informazio asko daukazue bertan!
3.- Ikasi dituzun hitzekin ariketa bat proposatzen dizuegu. Bertan aurkituko duzuen hitzekin hutsuneak bete behar dituzue. Lantxo honi argazkia atera eta irakasleari bidaltzea proposatzen dizuegu.
Aste Santu aurretik Txina ikasten ibili ginen. Opor ostean beste gai batekin hasiko gara.
Aurrezagutzak martxan jartzeko erantzun galdera hauei. Momentuz inon ez begiratu, zuek aurrez dakizuena jakitea nahi dugu eta! Erantzunak koadernoan idatzi!
1.- Ba al dakizue zer esan nahi duen "zentzumen" hitzak?
2.- Ba al dakizue zenbat zentzumen ditugun gizakiok?
3.- Ba al dakizue zeintzuk diren zentzumen horiek?
4.- Ba al dakizue zertarako balio duten zentzumen horiek?
Galderei erantzun ostean interneten edota hiztegi batetan bilatu dezakezue "zentzumen" hitzaren esanahia.
Hobeto ulertu al duzue orain?
Informazio gehiago izateko ondoren dauden bideoak ikus itzazu.
bideoa: 5 zentzumenak bisuala
bideoa: 5 zentzumenen informazioa
Bideoak ikusi eta ulertu ondoren, azpian duzun dokumentoa zabaldu eta galderei erantzun.
Gogoratu koadernoan ere egin dezakezuela! Galdera hauen erantzunei argazki bat atera eta irakasleari bidali!
Aste honetarako Txinaren inguruko beste power point bat irakurtzea proposatzen dizuegu. Adi adi irakurri eta ondoren datozen galderei erantzuten saiatu. Txinari buruz gauza berri asko baietz ikasi!!
Esperimentuak egiteko webgune interesgarri hau aurkitu dugu. Bertatik gehien interesatzen zaizuen esperimentua aukeratu eta egitera animatzen zaituztegu. Gogoratzen duzue zein ongi pasatu genuen airearen proiektuan esperimentuak egiten?
Ea ba hasi esperimentatzen!
https://bizilabe.elhuyar.eus/eu/media/esperimentuen-pdf-ak/apirilaesperimentuegutegiaok.pdf
1.- Jarraian aurkituko duzuen power pointa irakurri eta ulertu.
Gurasoekin hitz egin ulertu duzuenaren inguruan, eta informazio gehiago bilatzen baduzue koadernoan idatzi.