EKAINAK 8 - EKAINAK 12
Aurtengo ikasturtea amaitzeko gutxi falta dela kontuan hartuta, galdera hauek luzatzen dizkizugu hausnarketa egin ezazun (lanak egiterakoan, jarreran, taldean, bakarka, lagunekin, irakaslearekin, parte hartzen...):
Zeintzuk izan dira nire indarguneak?
Zertan hobetu dut? Zertan hobetu beharra daukat?
Ikasturtean ikasitako zerbaitek lagundu edo balio izan dit nire bizitzarako? Zerk? Zergatik?
GALDEREN ERANTZUNAK KOADERNOAN IDATZI!!
EKAINAK 1 - EKAINAK 5
Inguruneko atalean ikusi duzun bezala, sexua oso anitza da; agian kontzeptu batzuk entzunda zenituen eta eta beste batzuk ez.
Taulatxo bat egitea proposatzen dizugu, alde batean ezagutzen zenituen kontzeptuak jarrita eta beste aldean ezagutzen ez zenituenak.
Taula hori osatzeko, bideoaz gain, ezagutzen dituzun edo jakitea gustatuko litzaizuken kontzeptuak ere jarri ditzakezu.
Bideoan ikusi dugun guztia kontuan hartuta jarduera hau egitea proposatzen dizugu. Jarraian lanbide batzuk izendatuko ditugu eta zeuk, lanbide horretako pertsonari izen bat jarri.
-Futbolaria -Garbitzailea
-Suhiltzailea -Iturgina
-Medikua -Enpresaria
-Irakaslea -Masajista
-Zuzendaria -Zaintzailea
MAITZAK 25 - MAIATZAK 29
Zer gertatzen da bideoan zehar?
Hasieran eta amaieran egiten dituen ontzien artean badago ezberdintasunik? Zein da?
Zer egin du bere ontziak hobetzen joateko?
Zergatik uste duzu behin eta berriz saiatu dela? Zein izan da bere helburua?
Noizbaiten antzerako egoera batean ikusi duzu zure burua? Zein egoeratan?
Uste duzu zerbait egoterakoan saiatzea garrantzitsua eta baliagarria dela? Zegatik?
Konfinamendu egoera honetan saitu zara zeure lanetan, etxean laguntzen...? Zertan saiatu zara? Eta zer egin duzu horretarako?
Nola sentitu zara saiatu ostean? Zeintzuk izan dira zure sentimenduak?
Idatzi itzazu nahi beste maitasungrama (Zoriontzeko, eskerrak emateko eta barkamena eskatzeko) eta nahi dituzun pertsonei bidali (familiakoei, lagunei, irakasleei, auzokideei, egoera hau konpontzeko lanean dabiltzan guztiei, zeure buruari...).
MAITZAK 18 - MAIATZAK 22
Irudiak ikusterakoan, zer da buru etorri zaizun lehenengo ideia?
Irudiak ikusterakoan zerbait ulertzen duzu?
Uste duzu irudi bakoitzak mezuren bat duela? Zein da hori?
Loturarik ikusten duzu argazkien eta zeure bizitza/errealitatea edo inguruaren artean? Lotura hori ikusten baduzu zein da hori?
MAITZAK 11 - MAIATZAK 15
Zer da eskubide bat? Entzunda zeneukan noizbait?
Uste duzu gizakiok eskubideak ditugula? Ezagutzen duzu bateren bat? (Saia zaitez aurkitzen)
Haurrek ere eskubideak dituzte? Ezagutzen zenuen bateren bat?
Haurren eta nagusien eskubideak berdinak dira?
HAURROK DITUZUEN ESKUBIDEAK EZAGUTZEKO AUKERA EZBERDIN HAUEK DITUZUE:
Bideoaren gainean klikatu eta bideoa ikusi.
Argazkiaren gainean klikatu (Agian, beste esteka bat ageriko zaizue, bertan klikatu). Gazteleraz ageriko zaizeu orria, baina azpikaldean euskaraz jartzeko aukera dago).
Orriaren azpikaldean eta eskuin-eskuinea ESKUBIDEAK izeneko atal bat dago, bertan klikatu. Hor zaudetenan, aukera ezberdinak izango dituzue haurron eskubideak ezagutzeko. Horretarako, bertan dauden 4 animalien gainean klikatu.
Haurrok duzuen eskubideetako bat "Jolasteko eskubidea" da. Webgune horretan, JOKOAK izeneko atalean, aukera ugari dituzue probatzeko eta saltseatzeko.
MAITZAK 4 - MAIATZAK 8
BIDEOA IKUSI ETA HAUSNARTU JARRAIAN ADIERAZTEN DIREN GALDERAK KONTUAN HARTUZ:
Zergatik ezin da laukitxo borobilen etxean sartu?
Zer egiten saiatzen da laukitxo etxean sartzeko? Zer esaten diote borobiltxoek? (Bilera egin aurretik).
Zer erabakitzen dute borobiltxoek bilera egin ondoren?
Laukitxok etxean sartzea lortzen du? Zergatik?
Nola uste duzu sentitu dela laukitxo bideo hasieran eta amaieran? Berdin sentitu da edo ez? Zergatik?
Laukitxori gertatu zaion egoera berdina bizi edo ikusi izan duzu? Zer gertatu zen? Hori konpontzeko zerbait egin zen/zuten? Zer? Zergatik?
Ez baduzu horrelako egoerarik ikusi edo bizi izan, imagina ezazue horrelako egoera bat. Zerbait egingo zenukete? Zer? Zergatik?
Idatzi itzazu nahi beste maitasungrama (Zoriontzeko, eskerrak emateko eta barkamena eskatzeko) eta nahi dituzun pertsonei bidali (familiakoei, lagunei, irakasleei, auzokideei, egoera hau konpontzeko lanean dabiltzan guztiei, zeure buruari...).
APIRILAK 27 - APIRILAK 30
Gustatu zaizu bideoa? Zergatik?
Garrantzitsua iruditzen zaizu irakurtzea? Zergatik?
Zer gertatu zaio protagonistari bere kolorearekin?
Nola lortu du bere hasierako kolorea berreskuratzea? Zergatik?
Liburuek zertan laguntzen diete bideoan agertzen diren pertsonei?
Bideoan zehar, liburu bat berpiztea lortzen du protagonistak. Nola berpiztu du?
Liburuak bizirik daude eta hil egiten dira? Liburuak berpiztu daitezke? Zer uste duzu horren inguruan?
MARTXOAK 30 - APIRILAK 3
Jazarpena kasu hauetan dago:
-Haur bati nahita eta behin eta berriz min edo kalte egiten zaionean.
-Biktimari zaila egiten zaionean bere burua defendatzea, hari min edo kalte egiten dio(te)n pertson(a)ren ezaugarriengatik.
Behin jazarpena edo bullyinga zer den jakin ostean, zure ustez zein egoeratan ikusi edo bizi izan dezakegu jazarpen hori?
Hartu ezazu tartetxo bat aurretik egindako guztia pentsatzeko eta horren inguruan hausnartzeko.
Ikasle bezala zer egingo zenuke jazarpen egoera baten aurrean? Eta irakaslea izango bazina, zer egingo zenuke?
Idatzi itzazu gutxienez hiru maitasungrama (Zoriontzeko, eskerrak emateko eta barkamena eskatzeko). Horiek nahi dituzun pertsonei idatzi (familiakoei, lagunei, irakasleei...).
MARTXOAK 23 - 27
Ziurtatu ezazue bigarren ikasgaiko araua idatzita duzuela, ez bada horrela idatzi ezazue:
Idatzai ezazu hirugarren ikasgaiko araua eta ondoren koloreztatu arauen orria:
Jazarpena edo bullyinga entzunda izango duzue behin baino gehiagotan. Baina zer da jazarpena edo bullyinga?
IDATZI KOADERNOAN ZER DEN ZURE USTEZ JAZARPENA
Eskuinaldean dauden bi bideoak ikusi itzazu. Ondoren, jarraian dauden galdera hauei erantzun eta koadernoan idatzi:
NOIZBAIT IKUSI edo BIZI IZAN DUZU JAZARPEN EGOERARIK?
NOLA SENTITUKO ZINATEKE ETA ZER EGINGO ZENUKE JAZARPENA edo BULLYINGa BIZI IZANGO/SUFRITUKO BAZENU? eta BESTE BATI EGINGO BALIOTE ZER EGINGO ZENUKE?
ZERGATIK EGINGO ZENUKE JAZARPENA edo BULLYINGa? ARRAZOIREN BAT BADAGO?