HIZKUNTZA
4.maila
4.maila
Aurreko asteetan bezala, euskara eta gaztelerako liburuak irakurtzen jarraituko dugu. Gogoratu egunero ordu erdiz irakurri behar duzula (5 egunetan euskaraz eta 2 egunetan gazteleraz).
Gogoratu gure helburua astean guztira 2 orduz fitxak egiten aritzea dala eta zuetariko norbaitek 2 ordu horietan fitxa gehiago egin baditzake, aurrera jarraitu dezakeela. Garrantzitsua da, bestalde, ariketak bukatu gabe ez uztea, beraz, ariketak bukatzeko denbora gehiago behar baduzue, jarraitu lasai.
Gogoratu idazterakoan jarraitu beharreko arauak.
Aurreko asteetan bezala, euskara eta gaztelerako liburuak irakurtzen jarraituko dugu. Gogoratu egunero ordu erdiz irakurri behar duzula (5 egunetan euskaraz eta 2 egunetan gazteleraz).
Beste astebetez zure kontutxo bat idatziko duzu. (Gertatu zaizun zerbait, ikusi duzuna, amestu duzuna, kontatu dizutena, entzun duzuna, ospatu duzuna, irakurri duzuna, gogoratu duzuna, gozatu duzuna, edozein zentzumenek gogora ekarri dizuna...).

Jarraian duzun dokumentuan ondo idazteko arauak jaso ditugu.
Oso garrantzitsua da edozer gauza idatzi behar duzunean arau horiek errespetatzea.
Jarraian duzun dokumentuan idatzi duzuna ondo dagoen errepasatzeko kontrol zerrenda gehitu dugu. Zerbait idazten duzun bakoitzean, zerrendako esaldiak irakurri eta zure testuan nola idatzi dituzun aztertu beharko duzu.
Dagoeneko aste asko pasatu ditugu ikastolara joan gabe eta tarte horretan bizipen desberdinak izan ditugu. Batzuk alaiak, besteak tristeak, atseginak, desatseginak, errepikaezinak, aberasgarriak, ahaztezinak,.... izan dira.
Hemendik aurrera, zuk gurekin partekatu nahi duzuna idazteko aukera izango duzu. Beraz, astean behin zure kontutxo bat idatzi ahal izango duzu. (Gertatu zaizun zerbait, ikusi duzuna, amestu duzuna, kontatu dizutena, entzun duzuna, ospatu duzuna, irakurri duzuna, gogoratu duzuna, gozatu duzuna, edozein zentzumenek gogora ekarri dizuna...)
Gure helburua 2 orduz fitxak egiten aritzea da. Zuetariko norbaitek 2 ordu horietan fitxa gehiago egin baditzake, jarraitu aurrera. Garrantzitsua da, bestalde, ariketak bukatu gabe ez uztea, beraz, denbora gehiago behar baduzue ariketak bukatzeko, jarraitu lasai.
ERRIMARRAK
Historian emakumeek bertsotan egin izan dute beti: hiletetan, plazan, etxean, soroan, fabrikan, jostundegian... Bidean trabak ere izan dira plazandreentzat: debekuak eta "lotsagabe" izatearen fama txarra. Bertsolaritzaren historian emakume askoren izenak, argazkiak eta bertsoak jaso gabe gelditu dira.
Jarraian dituzu aukeratutako 4 emakume bertsolari. Izen bakoitzean klikatuz, bakoitzaren historia ezagutu ahal izango duzu. Hauetariko askok familian bertsolari ospetsuak dituzte. Interesgarria benetan!!
Aurreko asteetan bezala, euskara eta gaztelerako liburuak irakurtzen jarraituko dugu. Gogoratu egunero-egunero ordu erdiz irakurri behar duzula (5 egunetan euskaraz eta 2 egunetan gazteleraz).
Astean 2 aldiz NIRE PENTSAMENDUAK koadernoan zure bizipenak idatzi. Jarraian dituzu egun bakoitzerako gaiak: (nahi duzun ordenean egin ditzakezu)
"Aitona Ferminen txapela" irakurgaian, maite duguna ez ahazteko zerbait egitea erabaki dute. Zer iruditzen zaizu? zergatik? Zuk zer egingo zenuke? Aipatuko dituzu ahaztu nahi ez dituzun 3 gauza?
Martxoaren 20an udaberrian sartu ginen eta ordutik hona naturan aldaketa batzuk ikusi ahal izan ditugu. Zer ikusi eta sentitu duzu? Bost zentzumenetan eragina izan du? (koloreak, usainak,...). Ea zer kontatzen diguzun!!
Aurreko asteetan bezala, euskara eta gaztelerako liburuak irakurtzen jarraituko dugu. Gogoratu egunero-egunero ordu erdiz irakurri behar duzula (5 egunetan euskaraz eta 2 egunetan gazteleraz).
Oraingo honetan istorio hunkigarria bezain polita daukazue irakurtzeko; Eneko Larrea eta 'Silver'-en istorioa hain zuzen ere. Galdera sorta bati erantzun beharrean, familiakoei kontatzea proposatzen dizuegu. Ahalik eta detaile gehien ematen saiatu zaitezte. Animo!!
"Braulio lehoiaren ileordea" alegia da. Ba al dakizu alegia zer den? Horra hor definizioa.
ALEGIA: Gertaera baten kontakizuna da eta bukaeran irakaspen bat gordetzen du. Protagonistak hitz egiten duten animaliak izaten dira.
Jarraian lau irudi ikusiko dituzu. Lehenengo irudiak 3 alegiren liburu azalak dira. Laugarrena ordea, azeria eta belea alegiaren bideo bat da.
Aste honetan alegia bat idatzi beharko duzu. Horretarako 3 aukera dituzu:
Liburu azal bat aukeratu eta alegia hori idatzi.
Bideoa entzun eta alegia hori idatzi.
Zuk nahi dituzun pertsonaiak aukeratu eta alegia bat asmatu. Gogoratu helburua bukaeran zerbait irakastea dela.
Aukeratzen duzuna aukeratuta, gogoratu ahalik eta detaile gehienekin idatzi behar duzula eta gelan landutako idatz-arauak errespetatu behar dituzula.
OHARRA: Lehenengo 2 aukeratan ez duzu laburpena egin behar, alegia zuk asmatuko bazenu bezala idatzi behar duzu. Kasu guztietan, beste ipuinetan bezala, HASIERA-KORAPILOA-BUKAERA egongo dira eta bukaera horretan IRAKASPENA sartu beharko duzu.
Astean 3 aldiz NIRE PENTSAMENDUAK koadernoan zure bizipenak idatzi. Jarraian dituzu egun bakoitzerako gaiak: (nahi duzun ordenean egin ditzakezu)
"Braulio lehoiaren ileordea" alegiak zerbait irakatsi nahi digu. Zer? Ados zaude mezuarekin? Inoiz aurkitu zara egoera horretan? Kontaiguzu.
Alegia bat idatzi behar izango bazenu, zein mezu gustatuko litzaizuke irakastea irakurleari?
Kalera irteteko aukera izan duzu. Zer ikusi duzu kalean? Jendeak errespetatu ditu arauak? Zer iruditu zaizu?
APIRILAK 27-30
Jarraian daukazun estekan klikatu eta ipuin motz bat aurkituko duzu. Lasai irakurri eta, ondoren, irakurri duzunaren marrazkia egin ezazu.
MAGO IKASLEA
Irakasleak irakurritako ipuina entzun ondoren, bukatu gabe dagoela ikusiko duzu. A ze faena!
Horri irtenbide bat topatzea samurra dela iruditzen zaigu, ordea. Zuek izango zarete ipuin honi bukaera emango diozuenak. Horretarako, korapiloarekin jarraitu eta amaiera polit bat idatzi beharko duzue. Aparteko irudimena daukazuela erakusteko ordua da. Animo!
Amaierari argazkia atera eta drivera igo.
Astean 2 aldiz NIRE PENTSAMENDUAK koadernoan zure bizipenak idatzi. Jarraian dituzu egun bakoitzerako gaiak: (nahi duzun ordenean egin ditzakezu)
Etxetik atera naitekela esan didate. Zer egin dut, atera edo ez? Zergatik? Atera banaiz, ze neurri hartu ditut? Nola sentitu naiz?
Etxean zaudenetik zein da egin dituzun ekintzetatik gehien gustatu zaizuna? Zergatik? Kontaiguzu ekintza.
Errimekin jolasean:
Margotu sugea, oin zerrenda bakoitzari kolore bat emanaz.
Ezin baduzu fitxa inprimatu, paper batean zuk bat egin, edota euskarako koadernoan zerrenda erara idatzi.
MARTXOAK 30-APIRILAK 24
2. Lehengusu-lehengusinak 6. Heidi aitonaren etxean 7. Heidiren ohea 16 E.T., Estralurtarra 19 Bremengo musikariak
21. Xakea nola asmatu zen 25 Kartoizko txotxongiloak 30 Sendabelarrak 33 Gazteluak
Irakasleak irakurritako ipuina entzun ondoren, laburpena egin.
Gogoratu ipuinak dituen atalak: hasiera, korapiloa eta bukaera. Zure laburpenak ere, hiru atal horiek aipatu beharko lituzke. Laburpenari argazkia atera eta drivera igo.
Astean 3 aldiz NIRE PENTSAMENDUAK koadernoan zure bizipenak idatzi. Jarraian dituzu egun bakoitzerako gaiak: (nahi duzun ordenean egin ditzakezu)
Nola sentitu nintzen ostiralean gelakideekin eta irakaslearekin meet-a egin ondoren?
Etxean gaudenetik, zer da gehien botatzen dudana faltan? Zergatik?
Etxetik irten gaitezkela esaten digutenean, familiakoekin zein tokitara gustatuko litzaidake joatea lehenengo? zer egingo nuke bertan?
MARTXOAK 23-27
Izenburuan klikatu guk irakurritako liburua entzuteko.
Ingurunean lantzen ari garen gaiarekin lotuta, aste honetan jango duzun jaki baten errezeta idatzi beharko duzu. Gogoratu argibide testuak idazterakoan bi zati agertu behar direla: batetik osagaiak eta bestetik nola egin.
Errezeta eta jakiari argazkia atera, drivera igo eta denonak bilduz, liburuxka zoragarri bat osatuko dugu. Zer iruditzen zaizue izen apropos bat asmatzen badugu azalean jartzeko? Ideiak onartzen dira!!
Animo eta buruari eragin!!
Astean 3 aldiz NIRE PENTSAMENDUAK koadernoan zure bizipenak idatzi. Jarraian dituzu egun bakoitzerako gaiak: (nahi duzun ordenean egin ditzakezu)
Nola sentitzen naiz egoera berezi honetan?
Zer egin dezaket egun hauetan pozik eta humoretsu egoteko?
Zer dakit koronabirusaren inguruan?
Errimekin jolasean:
Errimak kontutan izanik, hitz zerrendak asmatu. Etxekoekin jolasteko aproposa izan daiteke. Txandak errespetatuz, bakoitzak hitz bat esan beharko du.
OHARRA: Loramendi literatur lehiaketa momentuz bertan behera geratzen da. Aurrerago beste erabakiren bat hartuko balitz, horren berri emango genizueke.