MUSIKA
4.maila
4.maila
Kaixo!
Etxean egon beharreko garai honetan, gure sentimenduak identifikatzea, ulertzea eta onartzea batzuetan zaila egiten zaigu. Bizipen desberdinak ditugu eta egoera berri honen aurrean norberaren barruak duen erreakzionatzeko modua desberdina da.
Batzuetan gu edo ingurukoak beldurtuta, urduri, kezkatuta edo haserre sentitzen gara eta beste momentu batzuetan alai eta lasai gaude. Sentimendu hauek identifikatzea eta onartzea garrantzitsua da eta MUSIKAK honetan asko laguntzen digu.
Gustoko musika entzutean eta abestean organismoak dopamina izeneko sustantzia bat sortu eta bidaltzen du burmuinera eta sustantzia horrek ondo, lasai eta pozik sentitzeko sentsazioa eragiten du.
Ekainaren 5erako Euskal Herrian euskaraz abestia entsegatu behar duzue.
Gaurkoan beste ikaskide baten familia artekoek sortutako abestia aurkezten dizuegu. Ekain Sarasuaren familiakoen artean bizitzen ari garen garairako egindako abestia duzue bertan. AROA ETA GUTXI kantaz gozatu!!!!
Zenbat artista gure 4.mailako familien artean.......
Musikaz disfrutatzen jarraitzeko gure ikaskide den Maddalen Ziardegik bere familiarekin batera sortutako abestia daukazue hemen. Abesti ederra benetan!
Ea abestia ikasten dugun eta datorren urtean Ziardegi familia Almenera etortzen animatzen den eta aurten egin dugun bezala saiotxo baten denok elkarrekin abesten dugun ALKAR HARTU ETA EMANEZ!!!!!
Mila esker familia!
Eñaut Elorrietaren abesti honetan, HARBIDE ZILAR BAT, beste ikaskide baten amak hartzen du parte, Irene Calvoren amak hain zuzen ere.
Entzun eta disfrutatu Eñautek musikariekin batera abesten duen kanta eder hau.
Esther ere datorren urtean biolinarekin batera gure saio batera etortzera gonbidatuko dugu.
Mila esker Esther!
Dopamina zure gorputzean sortzeko prest zaude? Gustoko musika entzutea eta abestea nahi baduzu gogoratu Gabi de la Mazak Txantxangorria euskal karaokea sortu zuela. Bertan abesti sorta ederra aurkituko duzu letra eta guzti abesti gogokoenak entzun eta abestu ahal izateko.
ANIMO!!!!!!!
Beste aukera bat Marina Pintosekin batera erlaxazio saio bat egitea da.
Ea bideo honekin ondo sentitzea eta hemen eta orain kokatzea lortzen duzun!
Dantza egiteak, dopamina, adrenalina eta noradrenalina askatzen ditu, estresa murrizteaz arduratzen da, oroimena eta kontzentrazioa indartzen ditu eta garuneko jarduera zaintzen du. Gainera, gorputza indartzen du sasoian mantentzen laguntzen digu. Memoria, gorputz-adierazpena eta oreka fisikoa eta mentala garatzen laguntzen du, estresa gutxituko du eta norberaren buruenganako konfiantza hobetuko du.
Ezagutzen duzu DON'T WORRY,BE HAPPY abestia?
Ez zaitez kezkatu, izan zoriontsu....
DANTZATU eta IZAN ZORIONTSU !!!!!!
Erritmo ariketa honek arreta lantzen lagunduko dizu musikarekin disfrutatzen duzun bitartean.
Aurkitu bikotea eta ondo pasa!!!!!!!
Musikaz disfrutatzen jarraitu nahi izanez gero web orri honetan ariketa dibertigarri pilo bat aurkituko dituzue.SARTU ..... Zuen gustokoa izan dadila espero dugu!