GORPUTZ HEZKUNTZA
4.maila
4.maila
Egunero zenbat aldiz ibili izan gara korrika batean, saltoka, baloiari ostikoka, harrapaketan edo beste edozein jarduera fisiko egiten?
Nahiz eta oraintxe daukagun egoera ezberdina izan, horrek ez du esan nahi ezin dugunik gure gorputza mugitu eta aktibo mantendu. Badakigu nolako garrantzia duen jarduera fisikoa egiteak, gure osasun fisiko zein mentalean laguntzen digulako. Hori jakinik, hainbat proposamen luzatzen dizkizuegu, seguru oso gustura arituko zaretela.
GOGORATU AUKERA DUZUELA EGITEN ARI ZARETEN JARDUERA EZBERDINETAN ARGAZKIAK ATERA EDO BIDEOAK GRABATZEKO, ETA HORIEK DENOKIN KONPARTITZEKO!!
Euskal pilota gaiarekin hasi ginela edo hasteko geundela kontuan izanik, aste honetan gai horrekin lotutako material eta erreminta batzuk sortu itzazue. Azpian dauden horietatik pilota egiten saiatu, eta pala edo xistera aukeran duzue. Horietaz gain beste batzuk egin nahi badituzue aurrera!!
Konturatu ginen euskal pilotaren barruan modalitate eta erreminta ezberdin ugari daudela. Hori dela eta, euskal pilotarekin lotutako hiru proposamen ditugu, zuek egin eta horiekin jolasteko aukera emango dizuetenak.
ESKU PILOTA: Eskuineko dokumentua eta jarraian dagoen link-a oso lagungarri egingo zaizkizu esku pilota egiteko.
https://www.youtube.com/watch?v=PW0p1GffcYQ
PALA eta XISTERA (Zesta-punta): Pala eta Xistera egiteko jarraian datorren link-ean sartu zaitez.
https://ekopilota.wixsite.com/website-1/materialen-sorkuntza
Edozein momentutan gorputza mugitzeko, erlaxatzeko, dibertitzeko edo barre egiteko aukera ezberdinak luzatzen dizkizuegu. Begirada bat eman proposamen hauei eta animatu egitera. Kontatuko diguzue zer moduz ari zareten.
Bideo hori ikustean beste erronka pilo bat ikusteko aukera izango duzue. Horretarako, bideoaren izenburuaren gainean klikatu (Youtube irekiko da) eta bertan, bideoaren eskuinean, gainontzeko erronken bideoak ageriko zaizkizue. Begirada bat eman eta aukeratu.
Jauzi izeneko aplikazioa deskargatun dezakezue. Bertan, dantza pilo bat dituzue, baita ere horiek dantzateko eman beharreko urratsak.
Azpikaldeko estekan sartzeko aukera duzue. Bertan, beste hainbat dantza mota ikusteko eta dantzatzeko aukera izanik.
Gogoratu edozein jarduera fisiko egin aurretik gure gorputza ondo berotu behar dugula, lesioak sahiesteko.
Gure helburua jarraian ageriko diren irudiak imitatzea izango da. Beti ere segurtasuna bermatuko dugu.
Horretarako etxeko leku seguru eta goxo bat aukeratu. Irudi horiek egingo dituzuen tokia libre egon dadila.
Antzezten ari den pertsonak ezingo du hitzik esan edo soinurik egin. Keinu zein mugimendu ezberdinak erabili beharko ditu antzezten ari den pertsonak; eta gainerakoek zer antzezten edo egiten ari den asmatu beharko dute.
Zer egin/antzeztu dezakegu? (Hementxe dituzue adibide batzuk):
Animaliak: Elefantea, txakurra, kokodriloa...
Etxeko/gelako/kaleko objektuak: Atea, aulkia, mahaia, zartagina...
Kirolak: Xakea, tenisa, esku pilota...
Pertsonaia “famatuak”: Kirolariak, aktore edo aktrizak, almeneko irakasleak...
Filmak, marrazki bizidunak...: Titanik, pokemon...
Lanak: Medikua, harakina, garbitzailea...
...
Oso polita da malabareekin jolastea, baina orokorrean ez ditugu horiek egiten. Horrenbestez, aukera daukagu guk etxean malabareak egiteko.
OHARRA: Bi puxika erabiltzea nahikoa da, hiru erabili beharrean. Eta ez dago zertan hiru malabare egin beharrik.
Atal honetan bi proposamen luzatzen dizkizuegu:
1-Musika erlaxagarria/lasaigarria ipini eta eskuinean dituzun irudiak egiten saiatu. ESTERILA bat edukitzea gomendagarria da, egingo dituzuen irudiak horren gainean egiteko.
2-Jarraian dauden link-etan sartu. Bertan musika eralxagarria eta erlaxatzeko zer egin behar duzun adieraziko dizun pertsona baten ahotsa azalduko zaizu. Berak esango dizu zer egin edo zer pauso jarraitu.
https://www.youtube.com/watch?v=yCtr8aeIoN0 (Euskaraz)
https://www.youtube.com/watch?v=z8jHYva7oGw (Euskaraz)
https://www.youtube.com/watch?v=MI1S5rM0ou0 (Gazteleraz)
Jarraian gai edo izenburu ezberdinak proposatuko dizkuzuegu eta zeuek horietako bat/batzuk aukeraturik antzerkia(k) egin itzazue. Antzerkiak egiterako orduan, hitzezko zein hitzik gabeko (antzerki mutuak) antzerkiak egin ditzazkezue. Gai izango zarete erronka horri aurre egiteko?
Izenburuak:
Martera bidaia.
Egiptoko piramidearen sekretua.
Ate guztiak zabaltzen dituen giltza.
Nork lapurtu du diamantea museotik?
Ikastola misteriotsua. Zergatik ez digute ate hori zeharkatzen uzten?
Everestera espedizioa.
...
Gorputza mugitzeko ezin hobea da dantza egitea, horretaz gain pila bat gustatzen zaigun jarduera da. Jarraian aukera ezberdinak dituzue:
-Just danceko musika eta koreografiak egin/imitatu (Youtuben aukera pilo bat daude).
-Aukeratu ezazue gustoko duzuen musika eta horrekin koreografiak asmatu.
-Musika mota ezberdinak aukeratu (erritmo azkardunak, motelak...). Begiak itxi, musika hori zeure barnean sentitu eta saiatu hori entzuteaz bat sentitzen duzuna, bururatzen zaizuna... mugimenduen bidez adierazten. Garrantzitsua da musika hori ondo entzuteko ixiltasuna mantentzea. Hemen dituzue jarduera horrekin hasteko abesti batzuk:
https://www.youtube.com/watch?v=CHekNnySAfM
https://www.youtube.com/watch?v=x6UITRjhijI
Helburua puxikak airez bete eta horiek lurrera ez erortzea izango da. Horretarako zure gorputzeko atal guztiak, batzuk bakarrik, bat bakarrik… erabili ditzakezu. Horretaz gain, puxika ugari saiatu zaitez airean mantentze edo etxetik zehar garraiatzen.
Gelan zelako martxa duzuen ikusita, seguru gaude jarraian dauden bideotako pertsonen erritmoa jarraitzeko gai izango zaretela. Prest zaudete gorputza eta eskeletoa mugitzeko?
Bideoetan sartzeko, link-en gainean klikatu
https://www.youtube.com/watch?v=GmPApmXjfD0 (Euskarazko kantua)
https://www.youtube.com/watch?v=3bxpPb06q4s (Euskarazko kantua)
https://www.youtube.com/watch?v=fR1gNna6wSU (Euskarazko kantua)