MUSIKA
2.maila
2.maila
Aste honetan 4 proposamen hauek:
Bi abesti entzun eta abesteko
Gorputz perkusioa
Erritmo jolasa
Dantza
Entzun eta abesteko bi abesti
ZERUA MAITATZEN (Baloreak)
ZUREKIN BATERA (ETS)
Gorputz perkusioa:
BEETHOVEN-EN KONTRADANTZA
Erritmo jolasa: Koloretako lau orrialde hartu eta bideokoak egiten duena errepikatu behar da musikarekin erritmoa eramanez.
Dantza egiteko bi abesti:
KATU BI
AGUR BAT, LAGUN MAITE!
Aste honetan hiru proposamen:
Entzun eta abesteko bi abesti
Gorputz perkusioa
Dantza egiteko
Entzun eta abesteko bi abesti:
LASAI-LASAI (Huntza)
ERREPIDEAN (Zetak)
Gorputz perkusioa:
Errepikatu txoriek egiten dutena gorputz perkusioa erabiliz eta ea erritmoa azkar eramaten lortzen duzun!
Bi dantza:
MUSUA
AHOA BIZI, BELARRIA PREST!
Aste honetan lau proposamen:
Entzun eta abesteko bi abesti.
Gorputz perkusioa
Dantza: Orpo punta
Ipuina bertsotan: Edurnezuri
Entzun eta abesteko 2 abesti:
KATEDRAL BAT (Berri txarrak)
BURUZ BEHERA (Huntza)
Gorputz perkusioa:
Simamaka abesti afrikarra abestu eta gorputzarekin erritmoa markatu bideokoak bezala.
Ea zein ondo egiten duzun!
Dantza: Orpo-punta
Ipuina bertsotan. Ohera joan aurretik ipuina bertsotan entzuteko eta bitartean irakurriz jarraitzea nahi izanez gero, hemen aukera!
Aste honetarako 3 proposamen:
Entzun eta abesteko bi abesti
Naturako soinuak
Euskal dantza
Entzun eta abesteko bi abesti
URTXINTXAK OIHANIAN (Pantxoa eta Peio)
Dagoeneko kukua hasi da kantuan, txepetxa habia egiten, zomorroak ere hara eta hona dabiltza, zelaiak berde, zuhaitzak loratuta, urtxintxak ere aldaxkatik aldaxkara... Natura osasuntsu eta bizirik dago!
AUKERA BERRIAK (ETS)
Naturako soinuak
Gure inguruak naturaz gozatzeko aukera aparta eskaintzen digula aprobetxatu dezakegu.
Mendi alderuntz mugituz gero, zelai batean eroso gorantz begira etzan, begiak itxi eta inguruan entzuten diren naturako soinuak entzun eta beraietaz gozatzeko denbora hartzea proposatzen dizuegu.
Euskal dantza: Esku dantza
Aste honetarako 3 proposamen:
Entzun eta abesteko 2 abesti
Gorputz perkusioa
Entzun, marraztu, margotu...
Entzun eta abesteko
NO ES NO (Anne Etchegoyen, Itziar Ituño)
ARGITZERAINO (Esne Beltza)
Gorputz perkusioa
Kokoleoko abesti afrikarra erabiliz, koordinazioa lantzeko ariketa aproposa.
Erraza
Zailagoa
Musikarekin marraztu, margotu…gozatu!
Leku lasai batean. Paper zuri bat eta margoak, arkatza edota pintzela eta tenperak har itzazu. Jarri letrarik gabeko musika (klasikoa adibidez), eta entzuten duzunarekin burura datorkizuna marraztu, margotu, adierazi…
Aste honetan 3 proposamen:
Entzun eta abesteko bi abesti.
Entzumena lantzeko jolasa.
Dantza
TXORIA TXORI (Mikel Laboa)
IKUSI MENDIZALEAK
Entzumena lantzeko jolasa
Etxetik zarata ateratzen duten objektu batzuk aukeratuko ditugu. Objektu guztiak elkartu eta partaideetako batek begiak zapi batekin estaliko ditu. Besteak, onjektu bat hartu eta soinu edota zarata ateratko du. Begiak estalita dituenak asmatu egin beharko du zein objektu den. Horrela txandakatuz.
Dantza: Txapeloaz
Aste honetarako 3 proposamen:
Entzun eta abesteko 2 abesti.
Musika instrumentua egin eta jo.
Abestu eta dantzatzeko.
Entzun eta abesteko bi abesti
ZEIN EDERRA IZANGO DEN (Zetak)
MUNDU BERRI BATEN MAPA (Skakeitan, Esne Beltza eta Ze Esatek!)
Musika instrumentua egin eta jo. Kriskitinak.
Beltzak, kortxeak eta isiluneak agertzen dira.
Saiatu erritmoa eramaten edota asmatu zeuk zeurea!
Abestu eta dantza egiteko.
MUSIKAREN DOINUA (3zpa4)
Aste honetarako 4 proposamen:
Entzun eta abesteko 2 abesti.
Euskal dantza.
Jolasa.
Gorputz perkusioa.
Entzun eta abesteko bi abesti.
LAU TEILATU (Itoitz)
MARKOSEN TXERRIXE (Oskorri)
Euskal dantza:
Jolasa: Telefono apurtua. Batak besteari abesti baten zati bat abestuko dio letra esan gabe belarrira(tarareatuz). Azkenak abestia zein den asmatu beharko du.
Gorputz perkusioa (Beethoven-en kontradantza)
Aste honetarako 4 proposamen:
Entzun eta abesteko abestiak.
Entzumena lantzeko jolasa: Soinuekin ezkutaketan.
Erritmoa eta memoria lantzeko jolasa.
Abestu eta dantzatzeko abestia.
Entzun eta abesteko bi abesti:
Entzumena lantzeko jolasa: Soinuekin ezkutaketan.
Soinuekin ezkutaketan jolastu dezagun: Partaide batek, soinua aterako duen etxeko tresna bat edo bi (lapiko tapa eta koilara, bi tapa…)hartuko ditu. Gainontzekoek begiak estaliko dituzte bestea gorde bitartean. Behin gordeta dagoela, soinua ateratzen hasiko da bere lekutik mugitu gabe eta begiak estalita dituztenek aurkitu egin beharko dute soinua entzuten duten lekura gerturatuz eta berarekin topo eginez.
*Bi pertsonekin ere egin daiteke: batak soinua atera eta besteak aurkitu.
Erritmoa eta memoria lantzeko jolasa.
Bi pertsonek 4 koloretako orri hartu beharko dituzte eta parez pare jarri. Bideoko musika erabili daiteke edota beste bat(bideokoa egokia da). Bata, gidaria izango da, eta erritmoa eramanez patroi bat markatuko du eta parean dagoenak, erritmoa eramanez patroi bera errepikatu beharko du.
Entzun, abestu eta dantza egiteko:
UDARAKO GAU LUZEAK (3zpa4)
Aste honetarako 4 proposamen atal honetan:
Euskal abestia.
Jolastu dezagun notekin!
Erritmoa landuko dugu.
Abestu eta dantza egin dezagun!
Ezagutzen dugun abesti polit hau bi bertsio desberdinetan abesteko aukera duzue hemen. Berotu eztarriak eta abestu dakizuen bezain ondo!
LORETXOA (Benito Lertxundi)
LORETXOA (Exkixu)
"ZEURE BURUA ONARTU"
Aste honetarako 5 proposamen atal honi dagokionez:
Entzuteko eta abesteko bertsoak.
Abesteko-dantzatzeko abesti bat.
Entzumenezko ariketa/jolasa.
Erritmo ariketa/jolasa.
Dantza-koreografia.
Bertso sorta.
Berrogeialdiaz etxean gauden lagun guztiei eskainitako sorta. Iñaki Gurrutxagak idatzi eta Maddalen Arzallusek abestua, bakoitzak bere etxetik, denontzat!
Abesteko-dantzatzeko 2 abesti:
1.mailan, gorputza eta gorputzeko atal desberdinak landu ditugunez, abesti eta dantza polit hau burutu dezakezue etxekoekin batera. "Eskubidubidu"
2.mailan, Unibertsoa landu dugunez, gaiarekin lotutako bertsoak. Unibertsoa, Eguzki Sistema, planetak ezagutzeko bertso-sorta.
Entzun ditzagun soinuak.
Asmatu dezagun zerk ateratzen duen soinu bakoitza. Etxean entzun edota atera ditzakegun soinuak dira.
Ea asmatzen dituzuen!!!
Gorputzarekin bideoko erritmo ariketa jarrai dezagun.
Ea lortzen dugun!
Mugitu gaitezen!
Hain gustukoa dugun ‘Nire gorputza da’ abestiarekin koreografia polit hau egin dezakegu gure etxeko oantailan jarri eta egiten dutena kopiatuz eta abestuz!