GORPUTZ HEZKUNTZA
2.maila
2.maila
Etxeko baliabideak erabiliz garrantzitsua da aktibo egotea.
Aste honetako proposamenak:
Salto egin dezagun
Motrizitate fina lantzen
Soka saltoan
Yoga
Salto egin dezagun:
Zebakien gainean salto eginez : ordenan aurrerantz, ordenan atzerantz, norbait zenbakiak esaten, norbait eragiketak esanez (+2, -3, +5...)
Koloreekin ere egin daiteke
Irudi desberdinekin
Motrizitate fina lantzeko jolasa:
Materiala: Pintzak, balde txiki bat eta bola txikiak egiteko zrbait (folio, egunkari...)
Soka-saltoan.
Ea zenbat modutara lortzen duzuen salto egitea!
Yoga: Ahatetxo itsusia
Akrosport:
Alfabetoa gorputza edota gorputzak erabiliz. Ea zenbat hizki irudikatzea lortzen duzuen!
Zunba: Musika elektronikoaz
Jolasa: Kalean edota etxean baloi edota pelota batekin egiteko ariketak.
Boteak eman
Gora bota eta airean hartu
Gora bota txalo bat eman eta hartu
Gora bota bira eman eta hartu
Paseak modu desberdinetan: airean lurrera erori gabe, bote bat emanez, lurretik pasa
Paretara bota eta eskuarekin hartu (airean, bote batekin…)
Yoga: Tximeletaren ipuina
Aste honetarako lau proposamen:
Erronka: Zinuka
Jolasa: Doraemonen poltsa majikoa
Dantza
Yoga, arnasketa
Erronka:
Gaileta bat hartu eta kopetan jarri. Eskuak atzean jarrita ea gaileta ahora daramazun lurrera erori gabe!
Jolasa:
Doraemonen poltsa magikoa: Poltsa bat hartu eta bertatik objetu ikusezin bat atera beharko duzu. Mimika bidez besteak zein den objektu ikusezina asmatu beharko du.
Dantza
Yoga, arnasketa: Bihotzaren argia
Aste honetarako 4 proposamen:
Kalerako jolasa
Aireko Hokey-a etxean.
Ariketa fisikoa etxean.
Yoga.
Kalean jolasteko: 1-2-3 EGUZKI !
Zozketa bidez nor geratzen den aukeratzen den pertsona, pareta batean jarriko da. Besteak, denok adostutako distantziara dagoen marra batean jarriko dira, bere parean. Paretan dagoenak besoekin begiak estaliko ditu eta 1,2,3 Eguzki! esango du. Hau esan eta ikusten ez duen bitartean, besteak aurrerantza mugituko dira, besteak buelta eman arte.
Paretan dagoenak esaldia esan eta buelta ematean mugitzen ikusten duena atzera bidaliko du, berriz hasierako marrara.
Mugitzen ikusi ez duenak bertan geldi jarraituko du estatua eran, berriro honek begiak itxi eta 1,2,3 Eguzki! esan arte.
Helburua, paretaraino, zenbatzen dagoenak mugitzen ikusi gabe iristea da.
Aireko Hokey- a etxean.
Materiala:
Kolodun zeloa
Izkinak markatzeko pistinako bi txurro, ur botilak, 2 makila…
Bi edalontzi edo bi esne tetrabrik
Pelota txiki bat edota kristalezko pote baten tapa bat
Bideoan ikusi dezakezuen bezala eraiki eta jolastu!
*Pistinako txurroen partez beste zerbait ere jarri dezakezue, edalotzien ordez, esne tetrabrikak erabili eta pelotaren partez, lurrean erraz labainduko den tapa bat.
Ariketa fisikoa etxean
Yoga. Txio txoritxoa
Aste honetarako 4 proposamen:
Dantza
Kalean zirkuitua
Eskuak eta oinak
haurrekin meditazioa lantzeko materiala (Erne eta bare, igelaren pare)
Dantza
Zuen erara dantzatuz
Pausoak jarraituz
Kalean zirkuitua
Bizikleta, patinete, patin, baloiarekin(boteak emanez edota hankekin eramanez) edota materialik gabe (oinez, korrika, saltoka, hanka baten gainean…), zirkuito bat egin. Hasiera eta amaiera markatu. Eta nahi izanez gero, denbora neurtu.
Oinak eta eskuak
Oin eta eskuen zirkuitua osa ezazu: zure eskuineko eta ezkerreko esku eta oinak nahi beste aldiz paperean markatu, moztu. Etxean zehar, zirkuitua osatu lurrean zelorekin itsatsiz. Saltoka, aginduak jarraituz zirkuitua osatu.
Haurrekin meditazioa lantzeko materiala: Erne eta bare, igelaren pare
Aste honetan 4 proposamen:
Laberintoa
Animalien mugimenduak
Zunba
Yoga arnasket
Laberintoa:
Animalien mugimenduak eginez gorputza landu:
Zunba: Baloreak
Yoga arnasketa: Tximeletarekin arnasten
Aste honetarako 4 proposamen:
Ariketa fisikoa
Linbo jolasa
Zunba
Yoga
Ariketa fisikoa
Linbo jolasa
Makila luze bat behar da jolaserako (erratz makila erabili dezakegu) eta musika bizia (gorputza dantzan jartzeko musika).
Etxeko espazio zabal eta eroso bat beharko da.
Gutxienez 3 pertsona behar dira jolasteko: 2 pertsonek makila eutsiko dute eta gainontzekoak makilaren azpitik pasa beharko dira musikaren erritmora.
Helburua, musikaren erritmora makilaren azpitik pasatzea izango da, baina, burua gorantz begira eta lurra ezingo da ukitu(erori gabe).
Hasieran makila altuago egongo da errazago pasatu ahal izateko. Baina parte hartzaileak altura berdinetik pasatu ahala, makila beherago jarriko da gero eta zailagoa izateko azpitik pasatzea.
Parte hartzaileak erori ahala eliminatu egingo dira guztiak erori arte.
Zunba: Lasai-lasai (Huntza)
Yoga : Mara txakurra
Aste honetarako 3 proposamen:
Acrosport
Itzal Txinatarrak
Masajea
Acrosport:
Espazio egoki bat aukeratu eta esterilla edota alfonbra baten gainean egitea komeni da minik ez hartzeko. Binaka egitekoak dira. Hirugarren baten laguntza izan dezakezue eta txandaka egin. Saiatu posturak ondo egiten eta segundu batzuetan mantetzen.
Itzal txinatarrak:
Pareta zuri edota argi bat (izara edota paper zuri handi bat ere izan daiteke), linterna bat eta gela ilun bat beharko duzue honetarako.
Hasieran ilunetan jarri, literna piztu eta gorputz, objektu edota eskuak erabiliz itzalekin jolastu.
Gero, azpiko bideoetako ideiak ere erabili ditzakezue nahi baduzue:
Eskuekin animaliak eginez
Txotxongiloekin antzeztuz
Masajea:
Egunaren amaieran lasaitasunera itzultzeko egokia da. Baita egunari hasiera emateko ere. Ezaguna egingo zaizue gainera! Ostiral goizero binaka jarri eta gure artean egin izan dugulako. Beraz, erakutsi iezaiozue etxekoei zein ongi ematen duzuen masajea!
Aste honetarako 3 proposamen:
Ariketa fisikoa
Punteria jolasak
Luzaketak
Ariketa fisikoa
Punteria jolasak:
Paperezko platerei erdiko zatia kenduta eta sukaldeko paperaren tutuan sartzen saiatu.
Pilotak saskietan saskiratu. Altuera, luzera, zabalera ezberdinetara. Balioak jarri saskiei.
Latekin edota plastikozko botileki bolotara jolastu (puntuak jarri daitezke).
Diana bat jarri (pareta edo lurrean) eta diana horretan material ezberdina erabiliz (pilotak, bola itsaskorrak, hegazkinak...) puntuazio gehien daukan lekuan sartu.
Luzaketak
Aste honetarako 2 proposamenekin gatozkizue:
Puxika jolasak
Mugitzeko dantza/ariketa
Puxikarekin jolas desberdin ugari egingo ditugu eta horretarako gutxienez puxika bat izan beharko duzue etxean.
Arnasketa ariketa. Puxika eskuekin hartu. Airea sudurretik hartu (sabela puztuz) eta puxika ahoan dugula airea ahotik barrura bota. Horrela puxika puztu arte. Ea zenbat arnas-alditan puzten duzuen puxika! Ito gabe gero!
Soinua atera. Behin puztuta duzuela, korapiloa egin gabe, muturretik atzamarrekin heldu eta izkinetarutz tiratuz, airea poliki-poliki utzi behar zaio irtetzen. Jolastu ezazu soinuarekin!
Inor ez dagoen leku batean egitea komeni, soinua desasegina izan daiteke eta.
Puxika airean. Puxika puztu eta egin korapiloa. Bota gorantz eta gorputzeko atal desberdinak erabiliz ea zenbat denboran irauten duen airean lurra ukitu gabe.
Hanka artean. Puxika hanka artean jarriz leku batetik bestera mugitu lurrera erori gabe. Kontuz, ez da erraza eta!
Binaka. egunkari orri bat heldu binaka eta puxika erdian jarri. Mugitu leku batetik bestera puxika lurrera erori gabe eta eskuekin ukitu gabe. Ibilbide berdina puxika bion artean sabelean eutsiz edota kopetan jarriz egin dezakezue eskuekin ukitu gabe.
Eztanda! Azkenik, leku egoki bat aukeratu eta ipurdiarekin puxika lehertu. Binaka binaka bazaudete bion artean sabelaldean puxika jarri eta bion artean estutuz ea lehertzea lortzen duzuen.
Aste honetarako 5 proposamen atal honi dagokionez:
Esku-jolasa.
Jolasa I: Isipilu jolasa
Jolasa II: Oreka jolasak
Yoga
Esku-jolas polita Irrien Lagunek egindakoa. Abestu eta eskuekin praktikan jartzeko ederra!
Ispiluaren jolasa egingo dugu.
Horretarako binaka jarri behar da.
Parez pare jarri eta lehenengo bietako bat izango da gidaria.
Gidariak egiten duen mugimendua egin beharko du aurrez aurre dagoenak.
Gero, alderantziz.
Oreka jolasak:
Uretara erori gabe! Soka edota artileren bat izango duzue etxean, ezta?
Bada, lurrean zuzen jarri hasieran soka eta bi oinekin gainetik pasa beharko zarete. Imajinatu ibaiaren gainetik pasatu behar zaretela eta pirainak, krokodiloak... daudela uretan. Kontuz! Mantendu oreka!
Zailagoa egin dezakezue: Sokari forma desberdinak eman, bi oinekin beharrean hanka baten gainean pasatu...
Zuhaitzaren jolasa.
Binaka jarri. Lehenego biotako batek zuhaitzarena egingo du (hanka baten gainean besoak zabalduz). besteak bultzada txikiak eman beharko dizkio oreka gal dezan eta zuhaitzak ahalik eta denbora gehien zutik hanka bakarraren gainean mantentzen ahalegindu beharko da. Gero alderantziz.
Yoga egiteak, onurak dakartza haurraren garapen prozesuan. Emozionalki zein mentalki laguntzen dio haurrari, lasaitasuna, oreka, kontzentrazioa, memoria,imajinazioa hobetzea… baita norberarengan konfidantza eta ziurtasun gehiago izatea ere. MENDI SORGINDUA