ASTE HONETARAKO PROPOSAMENAK: EKAINAK 15-EKAINAK 19
Kaixo denoi;
Zer moduz?
Aste hau ikasturte honetako azken astea izango da.
Lehenengo eta behin guraso eta ikasle guztiok egin duzuen ahalegina eta lana eskertu nahi dizuegu.
Ez da ikasturte erraza izan baina denon artean lortu dugu hontatik ere ongi ateratzea.
Azken aste honetan lantxo edo poiektutxo berezi bat egitea proposatzen dizuegu.
Naturarekin, animaliekin, landareekin erlazionatutako proiektutxo bat egitea proposatzen dizuegu. Bakoitzak gehien gustatzen zaion lantxoa egin dezake: hormairudi bat, lapbook, bat, bideotxo bat, aurkezpen bat, marrazki bat, maketa bat, abesti bat...
Horretarako animalien edota landareen deskribapenak egin ditzazkezue, euskaraz edota gazteleraz, ingelesez animali batzuren izenak idatz ditzazkezue adibidez, edota zuei bururatzen zaizuen beste edozein lan.
Matematikan ziklograma edota grafikaren bat egin dezakezue adibidez, edota problemaren bat zuek asmatu.
Lan artistikoa ere izan daiteke, hormairudi edota beste motatako eskulan bat eginez.
Guzti hauek ideiak besterik ez dira, ez du esan nahi aipatutakoa egin behar denik.
Zuen sormen lan bat izan behar da, benetan zuentzako dibertigarria eta interesgarria izatea da helburua.
Horretarajko aste guztia daukazue, beraz antolatu eta poliki poliki egiten joan.
Ostiralean nahi duenak bere sormen lanaren argazkiak irakasleari bidali eta sitesean ikusgai ipiniko ditugu.
Jarraian Purra Purra proeiktuan egin genituen lapbook
Animo ba, HASI SORTZEN!
Jarraian "Purra Purra" proiektuan egin genituen lapbook-en argazki batzuk ipiniko dizkiegu ideia bat hartzeko.
Horrek ez du esan nahi lapbook bat egin behar denik, bakoitzak nahi duen sormen lana egin dezake.
ZORION AGURRAK
PERU HERRASTI: EKAINAK 20
UNAX ARAMENDI: EKAINAK 21
IRENE GAMBOA: UZTAILAK 8
ANDER ERAÑA: UZTAILAK 13
UDANE RUIZ DE APODAKA: UZTAILAK 18
ANER AZPITARTE: ABUZTUAK 25
XUHAR SEBASTIAN: ABUZTUAK 29
UNAX CRESPO: ABUZTUAK 29
URKO ARIAS: IRAILAK 2
ASTE HONETARAKO PROPOSAMENAK: EKAINAK 8-EKAINAK 12
Kaixo denoi;
Zer moduz?
Aste honetan astero bezala proposamen batzuk ipiniko ditugu.
Animo guraso eta ikasle guztioi, gutxi falta da oporretarako eta!
Irakasleari bidali beharreko lanak hauek izango dira:
1.- Matematikako geometriako eta simetriako argazkiak.
2.- Euskeran idazten duzuen istorioa.
ASTE HONETARAKO PROPOSAMENAK: EKAINAK 1-EKAINAK 5
Kaixo denoi;
Zer moduz?
Aste honetan hilebete berri batetan sartzen gara: EKAINEAN!!
Aste honetan astero bezala proposamen batzuk ipiniko ditugu.
Irakasleari bidali beharreko lanak hauek izango dira:
1.- Euskeran dagoen esaldien jarduerako esaldiak idatzi, eta irakasleari bidali.
2.- Matematikako deskonposaketaren etxeari argazkia atera eta irakasleari bidali.
ASTE HONETARAKO PROPOSAMENAK: MAIATZAK 25-MAIATZAK 29
Kaixo denoi;
Zer moduz?
Aste honetako proposamenak dauzkazue. Gogoratu aste guztia daukazuela lanak bidaltzeko, asteburua barne, edota hurrengo astean bidalita ere ez da ezer gertatzen. Beraz ez larritu horregatik.
Bitxikerietan ez dugu ezer berririk jarri, inguruneko dokumentuetan hainbat bitxikeria dituzuelako.
Aste honetan irakasleari bidali beharreko lanak hauek dira:
1.- Euskaran egin behar duzuen komikia
2.- Matematikako buruketak
Jakin musikako atalean ere proposamen berriak txertatu ditugula etxean egiten joan ahal izateko.
Azken ohartxo bat. "Gure txokoa" orrialdeak pisu handia duenez, argazki eta bideo asko daudelako, "Gure txokoa 2" beste orrialde bat zabaldu dugu, eta hemendik aurrera bertan sartuko ditugu zuen argazki eta bideoak.
ZORION AGURRAK
JONE MARTIN: MAIATZAK 31
ARETX URZELAI: MAIATZAK 31
ASTE HONETARAKO PROPOSAMENAK: MAIATZAK 18-MAIATZAK 22
Kaixo denoi;
Zer moduz?
Aste honetako proposamenak dauzkazue. Gogoratu aste guztia daukazuela lanak bidaltzeko, asteburua barne, edota hurrengo astean bidalita ere ez da ezer gertatzen. Beraz ez larritu horregatik.
Bitxikerietan ez dugu ezer berririk jarri, inguruneko dokumentuetan hainbat bitxikeria dituzuelako.
Aste honetan irakasleari bidali beharreko lanak hauek dira:
1.- Euskaran dagoen ulermeneko ariketa (Imanol lagun mina)
2.- Ingurunean daukazuen entzumenari buruzko ariketa
ASTE HONETARAKO PROPOSAMENAK: MAIATZAK 11-MAIATZAK 15
Kaixo denoi;
Zer moduz?
Aste honetan astero bezala proposamen desberdinak izango dituzue arlo desberdinetan.
Orri berri bat ere jarri dugu aste honetan, bitxikeriak deiturikoa.
Bertan gai desberdinen inguruko bitxikera interesgarriak izango dituzue irakurgai. Ea gustatzen zaizkizuen!
Gurasoen txokoa ere jarri genuen martxan aurreko astean. Bertan gurasoentzako bideo eta irakurgai interesgarriak ipiniko ditugu, zuentzat lagungarria izango delakoan bizitzen ari garen egoera honetan.
Aste honetan argazkia atera eta irakasleari bidali beharreko lanak hauek dira:
1.- Zeinu hizkuntzan zure izena esan eta bideoa bidali.
2.- Ingurunean egin behar duzuen kontzeptu mapa.
ZORION AGURRAK
ANJE LAGUNILLLA MAIATZAK 10
LAIDA ERAÑA MAIATZAK 11
IRATI GOROSARRI MAIATZAK 12
PAULE ZUBIA MAIATZAK 12
SARA ZUBIA MAIATZAK 12
ASTE HONETARAKO PROPOSAMENAK: MAIATZAK 4-MAIATZAK 8
Kaixo denoi;
Zer moduz zaudete?
Lehenengo eta behin barkamenak eskatu nahi dizkizuegu. Izan ere aurreko astean matematikan bidali genizuen serieen ariketan pare bat edo hiru serie oso zailak ziren. Ez ginen konturatu, beraz lasai egon egiteko gai izan ez bazarete.
Aste honetako jarduera proposamenak jarri ditugu sitesean astero bezala.
Arlo bakoitzean aurkituko dituzue lan proposamenak.
Aste honetan argazki bidez irakasleari bidaltzeko lanak bi izango dira:
1.- Euskaran aurkituko duzuen idazlana: Landare baten deskribapena
2.- Matematikan aurkituko duzuen zuen etxeko planoa
Kaixo denoi;
Zer moduz zaudete?
Aste honetako jarduera proposamenak jarri ditugu sitesean astero bezala.
Arlo bakoitzean aurkituko dituzue lan proposamenak.
Aste honetan argazki bidez irakasleari bidaltzeko lanak bi izango dira:
1.- Euskaran aurkituko duzuen ulermeneko ariketa: "Hartzak oso lotiak dira"
2.- Inguruneko hiztegi berriaren ariketa (ingurunea orrialdeko 3. ariketa)
Inprimatu orria edota koadernoan idatzi, argazkia atera eta irakasleari bidali!
Iritsi zaizkigu oporrak hartzeko garaia! Ziurrenik ez dira izango guk planifikatutako oporrak, eta zeinek esan behar zigun oporrak etxean pasatu behar genituela ezta?
Hala ere buruz indartsuak izan behar dugu eta laister ikastolan eta kalean izango garela pentsatu!!
Animoak jasotzeko bideo hau egin dugu zuek bidalitako lanekin!!! Benetan polita gelditu da bideoa!
Eskerrik asko egin duzuen lan guztiagatik! Orain deskantsatu eta etxean beste era batetako gauzak egiteko unea iritsi da. Familiakoekin egon eta disfrutatu!
Gogoratu "Gure txokoa" atalean guztiok egindako lanak ikusi ahal izango dituzuela!
Besarkada erraldoi bat guztiontzat eta Aste Santu osterarte!
Jarraian bideoa. Argazki guztiak 3. mailako ikasleek egin dituzten lanak dira, eta musika Ilargi Herrera eta bere familiak egin du. Benetan zoragarria gelditu da!
Eskerrik asko eta animo danoi! Besarkada haundi bat!
Azpian Aste Santuetako oporretan zehar urteak beteko dituztenen izenak! Zorionak Ibon eta Josu!!
BIDEOA
ABESTIAREN LETRA
Kaixo familia;
Zer moduz zaudete? Zuek ikusteko desiatzen gaude!
Zelan doaz lantxoak? Aurreko astean nola moldatu zineten?
Aste honetako proposamenak hemen idatziko ditugu laburtuta , eta gogoratu arlo bakoitzaren barruan asteko proposamena zehatzago azalduta izango duzuela. Ea ba aste honetako lantxoak gustatzen zaizkizuen!
Bestalde, egiten dituzen eskulanen edota lan polit batzuen argazkiak bidali eta guk denok ikusteko bezala ipiniko ditugu, horrela beste laguntxoek egiten dituzten lanak ikusi ahalko ditugu eta era berean gure artean ere ikusiko gara!
Asteko antolaketa egiteko ere lauki bat daukazue azpian.
Animo ba aste berri honekin!
ARTISTIKA
-Oztopoen kutxa
MATEMATIKA
-Taulak lantzeko jolasak
-Geometria
-Neurriak
-Erlojua
-Lan koadernoarekin jarraitu
-Buruketak
EUSKARA
-Gustoko liburu bat aukeratu eta egunero irakurri
-Idatzizko adierazmena: errezeta (Aste honetan irakasleari bidaltzeko idazlana)
-Idatziko adierazmena: egunerokoan idatzi
-Idatzizko ulermena: Bi ipuin irakurri eta galderak erantzun
INGELESA
- Watch CLASSROOM LIFE SKETCHES C and D and practice them at home
-Practice "The alphabet song" and spell your name and your surnames.
-Play with QUIZLET and practice the vocabulary. When you are inside Quizlet click on FLASHCARDS and LEARN to play.
INGURUNEA
-Power pointa irakurri eta galderak erantzun
-Txoko zuri birtuala martxan jartzeko bideo edota argazkiak guru bidali egindako eskulan edo lan politekin
-Proposatutako esperimentuetatik bat egin
GAZTELERA
-En el bosque de la China abestia entzun
-Bidaltzen zaizkizuen fitxak egin
GORPUTZ HEZKUNTZA
-Bidaltzen zaizkizuen proposamenetatik gehien gustatzen zaizkizuenak aukeratu
MUSIKA
-Aurreko asteko aukeretatik aukeratu gehien gustatzen zaizuna
DENBORAPASAK
-Aste honetan denborapasa batzuk ere sartzen saiatu gara
GURE TXOKOA
-3. mailako txokoa egiteko zuen bideo, eskulan eta bestelakoak bidali
Kaixo familia,
Zer moduz zaudete? Ongi etorri sites plataforma honetara. Egoera berezi honi aurre egiteko, plataforma hau erabiliko dugu asteko zereginak zuekin partekatzeko. Hori horrela, astero sites hau elikatzen joango gara, arlo bakoitzari dagozkion jarduera berriak zuekin partekatuz. Beraz, erronka berri honi aurre egiteko, garrantzitsua ikusten dugu zuetariko bakoitzak bere asteko taula osatzea (azpikoa eredu bat da, zuek beste bat sortu dezakezue).
Egoera berria da guztiontzat, baina guztion artean aurrera egingo dugula zalantzarik ez daukagu.
BESARKADA BANA ETA ANIMO!!
Hona hemen aste honetako proposamena. Jarduera guztiak zehatz mehatz azalduta arlo bakoitzaren barruan aurkituko dituzue, baina hementxe duzue laburpentxo bat. Bestalde, zuen jarraipena egiteko asmoarekin astero ekoizpen bat bidaltzeko eskatuko dizuegu eta aste honetan EUSKARAN zuen sentimenduei buruzko idazlanari argazkia atera eta alexia bidez bidaltzeko eskatzen dizuegu.
EUSKARA
Egunero irakurri
Hiztegia landu
Idatzizko ulermena (sentimenduen idazlana)
Ahozko ulermena (Kongo, gorilen paradisua)
Idatzizko ulermena (Txosteneko ulermenezko ariketa bat)
INGELESA
Story book irakurri CD-a entzunaz.
The desk genie song praktikatu.
Vocabulary praktikatu
Classroom life sketches A eta B bideoak ikusi
MUSIKA
Bertan aurkitzen dituzuen jardueretatik bat edo bi egin.
ARTISTIKA
Herensuge txinatarra egin
MATEMATIKA
Zenbakikuntza (diktaketa)
Taulak errepasatu
Eragiketak (batuketak, kenketak eta biderketak)
Buruketak
Lan koadernoa
GORPUTZ HEZKUNTZA
Bertan aurkitzen dituzuen ariketetatik bat edo bi aukeratu eta egin.
GAZTELERA
Hacer dos fichas
Escuchar un cuento
INGURUNE
Power pointa irakurri eta ulertu.