INGELESA
1.maila
1.maila
Atal honetan inglesez jolasteko, abesteko, dantzatzeko eta dakizuena praktikatzeko aukera izango duzue. Come on!!!!
Polita iruditzen zaigun proposamen honekin jarraitzea erabaki dugu, epe muga gabe oraingoan.
Grabatu bideo bat etxekoekin batera ingelesez zerbait egiten; orain arte landutako zerbait izan daiteke edo zuei bururatzen zaizuen zerbait. Ingelesez abesten, sukaldatzen, bingoan jolasten zenbakiak ingelesez esanez, ipuina irakurtzen, margotzeko erabiliko dituzun koloreak ingelesez aipatzen, kirola egiten, jolasten... Nahi duzuena, baina ingelesez!
Gehienez ere minutu bateko bideoa grabatu eta bidali adlflor@arizmendikide.net helbidera. Zuen bideo guztiekin eta irakasleok sortutakoekin batera, bideoak sortzen joango gara eta jarraian hemen jarriko ditugu ikusgai. Come on!
Aste honetan alde batetik "Presents'' abestia entzungo dugu eta bestetik, abestirekin lotura daukan marrazkia egingo dugu.
"Presents'' abestia entzun, errepikatu eta dantzatu.
Zeintzuk dira zure oparirik gustokoenak? Zure urtebetetzetan izan dituzun edo izan nahi dituzun oparien marrazkia egin. Ezkerraldean dagoen pdf-ra joan eta 41. orria zabaldu. Eskuineko adibidean ikusi daitekeen moduan, jostailu horien marrazkia egin eta goian beraien izena idatzi. I'd like...(gustatuko litzaidake) esan nahi du.
Ingeleraz jostailu edo objektu horiek nola esaten diren ez badakigu, hiztegian bilatu. https://www.wordreference.com/
Aste honetarako bi proposamen. Alde batetik, zenbakiak landuko ditugu bingora jolastuz eta bestetik, ipuinari dagokion hiztegia lantzeko bideoa eta jolasa dituzue eskura.
Bingoan jolastuko gara 1-20 bitarteko zenbakiekin. Lehenik eta behin, paper zuria, arkatza eta borragoma hartuko ditugu. Paperean, azpian ikusi daitekeena moduko taula huts bat marraztuko dugu; taulak 8 laukitxo izan behar ditu. Jarraian, laukitxoetan nahi ditugun zenbakiak idatziko ditugu, adibidean ikusi daitekeen bezala. Zortzi laukitxo, zortzi zenbaki.
Azkenik, bideoa jarri eta bertan aipatzen diren zenbakiak entzun. Esandako zenbakia zure taulan badago zenbaki horri gurutze bat egin. Lerro bateko zenbakiak esan dituenean ''line" esango dugu eta zenbaki guztiak asmatzerakoan berriz, ''Bingo".
Hiztegi jolasa egiteko, lehenik bideoa ikusi. Bertan, ipuinarekin lotura daukan hiztegia agertzen da. Ondoren, bideoaren azpian dagoen linkean sartu eta hiztegi jolasera jolastu.
Klik egin jolasera joateko: https://quizlet.com/499328631/match
Aste honetarako zer? Alde batetik ipuin kontaketaren bideoa ikusi eta bestetik, “When’s your birthday?” proposamena egin.
Bideoa ikusi, ipuina entzun eta errepikatu.
Ingeleraz gure urtebetetze egunak nola idazten diren landuko dugu. Horretarako, hilabeteen errepasoa egingo dugu aurrena. Lehenengo, bakoitzak urteak betetzen dituen hilabetea identifikatuko du ingelesez eta ostean, azpian dagoen tarta eredura joango gara. Zertarako? Zuen etxeetan jartzeko apaingarria egingo dugulako. Eredua deskargatzeko, pastelaren ondoan dagoen pdfra joan. Dokumentua jaisteko arazoak izanez gero, pastela zuek marraztu dezakezue.
Ereduari begiratuz gero, alde batetik 7 kandela ikusi daitezke eta horrekin batera kandelen azpian zuriz dagoen hutsunea. Goikoa moduko bi tarta behar ditugu; bi eredu, izan ere, tartak elkarren artean itsatsiko ditugu.
Bi aldetan, dituzun urteak bezain kandela koloreztatu, hots, 7 urte dituenak 7 kandela koloreztatuko ditu eta 6 urte dituenak 6 (Asierrek Irailaren 18an 6 urte betetzen ditu). Era berean, tartaren alde bateko hutsunean, urteak betetzen ditugun eguna eta hilabetea jarriko ditugu. Nola? Lehenengo egunaren zenbakia jarriko dugu eta ondoren hilabetea idatzi'' 18 SEPTEMBER''. Beste aldean ordea, gure izena idatziko dugu, urteak guk betetzen ditugulako. Azpiko adibidea begiratu.
Hori egin ostean, pastelak izkinatatik moztu, elkarren artean itsatsi eta apaintzen amaitu. Soka bat ere gehitu diezaiokegu, horrela etxean nahi duzuen lekuan jartzeko.
Familia osoaren urtebetetze tarta egin nahi dugula? Kasu horretan zuek egin beharko dituzue familiako kide kopurua bezain tarta. Tarta bakoitzak kandela kopuru konkretua izango du.
Rats treasure ipuinari agur esan eta ipuin berriarekin hasi gara. HOCUS' BIRTHDAY da ipuina. Jakin dakizuen moduan, ipuin berri baten hasiera ipuin horren kontaketa entzutearekin egiten dugu, izan ere, hurrengo asteetan landuko ditugun jolasak zein abestiak ipuinarekin lotura zuzena izaten dute.
Hori horrela, aste honetarako zer ? Esan bezala, alde batetik ipuin kontateka ikusi eta ``It's my birthday and nobody knows ´´ abestia entzun.
Ipuina bi modutan ikusi dezakezue. Alde batetik betiko ipuin kontaketa formatuan eta bestetik, marrazki bizidun erara. Enjoy!
"It's my birthday and nobody knows'' abestia entzun, errepikatu eta dantzatu.
Jarraian, 6 astetan zehar Rat's treasure ipuinari buruz landutako guztia dago ikusgai. Proposamen horiek bertan utzi ditugu.
Rat's treasure ipuinarekin sortutako plataforma da hurrengokoa. Plataforma horretan agertzen diren botoiei klik eginez gero, ipuina, marrazki bizidunak, txotxongiloekin ipuin kontaketa, abestiak eta jolasa modu digitalean lantzeko aukera izango duzue. Botoi bakoitzaren azpian dagoena jarraian azaltzen dugu.
Aste honetarako bi gauza. Alde batetik, What are you wearing today? abestia landuko dugu etxeko arropak erabiliz eta bestetik, errima batekin jolasean arituko gara. Aipatzea, bideoa sortzearen kontuarekin jarraitzea erabaki dugula, beraz orain arte moduan eta nahi izanez gero, bideoak bidaltzen jarraitu.
Bideoa ikusi. Bideoan aipatzen diren arropak hartu. Abestia errepikatzearekin batera arropak janzten joango gara (boots,hat...). Ea nola bukatzen dugun. Abestia dramatizatuz erropen errepasoa egingo dugu.
Errima entzun, esaldiak errepikatu eta barneratu. Poliki-poliki errepikapen azkartasuna areagotzen joan. Ondoren, guraso aiton-amonei kontau.
Esan bezala, alde batetik Rat's treasure ipuinarekin sortutako plataforma gehitu dugu. Ipuina bukatu bitartean, orriaren goiko aldean izango duzue ikusgai, nahi duzuenean bertara sartzeko.
Plataforma horretan agertzen diren botoiei klik eginez gero, ipuina, marrazki bizidunak, txotxongiloekin ipuin kontaketa, abestiak eta jolasa modu digitalean lantzeko aukera izango duzue. Botoi bakoitzaren azpian dagoena jarraian azaltzen dugu.
Aste honetarako gure gomendioa memoria jolasa egitea da; horretarako, ? ikurra daukan botoiari klik egin. Horrekin batera, zenbakiak lantzeko jolas proposamena ere luzatzen dizuegu.
GOGORATU, AURREKO ASTEAN BIDALITAKO, BIDEO GRABAKETA PROPOSAMENAK ERE AURRERA JARRAITZEN DUELA. ANIMO!
Zenbakiekin jolastuko gara oraingoan. Haurrentzat ezaguna da jolas hau. Zenbaki bat pentsatu 1-20ra bitartean. Beste pertsona batek zuk pentsatu duzun zenbakia zein den asmatu behar du.
Is it..? galdera eginez zenbakiak banan banan esaten joan. Is it……13,19,16?. Ezezkoa bada, NO IT ISN’T esango dugu IT’S LOWER THAN / IT’S HIGHER THAN (Esandako zenbakia zuzena ezbada zehaztuko dugu 20 baino txikiagoa den ala handiagoa). Zenbakia asmatzen dugunean THAT’S THE NUMBER ! esaldia erabiliko dugu.
Pilota edo baloia hartu, espazio zabala bilatu eta disfrutatu. Bideoan agerten diren mugimenduak etxean errepikatu.
HELLO EVERYONE! READY TO CONTINUE ENJOYING WITH ENGLISH?
Oraingoan bi proposamenekin gatoz. Ea gustatzen zaizkizuen. ``Dance with me´´ eta ``Cold cold cold´´ abestiak entzun genituen, eta orain ``GIVE ME BACK MY BALL´´ abestiaren txanda da. Horrekin batera, zuen etxeetan eta ipuina oinarri hartuta zuen TREASURE CHEST (Altxorra) sortzea proposatzen dizuegu.
Abestia ikasi, etxekoei abestu, dantza egin eta gozatu !
Ipuinean Rats-en altxorra agertzen den moduan, orain guk gurea sortuko dugu, berezia izango dena. Horretarako, etxeko jostailu eta objektuak erabiliko ditugu. Altxorra sortu ostean bertako objektuen izenak jolas bidez barneratzeko.
Kutxa bat behar dugu (zapata kaja bat izan daiteke, tuper bat...) eta 6 objektu. Gure objektuen proposamenak ipuinean lantzen diren berdinak dira eta etxean gehiengoak izango dituenak (Doll, ball, puzzle, book, clock or watch and car).
Lehenengo, etxean objektu horiek bilatu. Altxorrean sartu daitekeen beste objektu bat izanez gero zoragarri; gehitu ere. Ondoren, altxorraren kutxa apaindu.
Dena prest dagoenean, jolasa hasten da!!
Familia guztiarentzako jolasa da. Alde batean, protagonista egongo da. Pertsona horrek, altxorra eta bertako objektuak izango ditu.
Berorrek, ziurtatuko du parean daudenak begiak itxita dauzkatela. (Close your eyes! Come on!). Hori horrela, altxorrean dauden objektuak hartu eta lerrokatuko ditu bata bestearen ondoan. Parean daudenek, begiak zabaldu (Open your eyes!) eta bertan dauden objektuak ikusiko dituzte. Zenbat objektu daude?
Protagonistak nahi dituen objektuak aterako ditu; kopuruekin jolasten joango da. Parean daudenek asmatu beharko dute zer objektu falta den. Asmatzerakoan rol-ak aldatuko dituzte.
Erabiliko den hiztegia:
Close your eyes ! (Begiak itxi)
Open your eyes! (Begiak zabaldu)
What`s missing? (Zer falta da?)
The DOLL, BALL,PUZZLE, BOOK, CLOCK, CAR is/are missing.
“Rat’s treasure” ipuina da oinarri. Ipuina behin baino gehiagotan ikustea zein entzutea komeni da, izan ere, ipuinean oinarrituta baitaude guk proposatzen ditugun abestiak eta lantxoak. Aste honetarako, ``Rats treasure´´ ipuina, abestia eta hiztegi jolasa ipini ditugu zuen eskura. Horretarako, azpian dagoen THE ADVENTURES of HOCUS AND LOTUS botoian klik egin.
Era berean, ipuinarekin lotura daukan CLOTHES AND ACCESSORIES atalera joanda, egunerokotasunean erabiltzen ditugun jantziak lantzeko proposamen bat aurkituko duzue. Honek ere, ipuinarekin lotura zuzena dauka baita COLD COLD abestiarekin ere.
Amaitzeko, material gehigarri gisa, nahi izanez gero etxean tarta bat sukaldatzearen proposamena ere luzatzen dizuegu.