EKAINAK 8 - 12
Eduki hauek aurkituko dituzu hemen:
Euskara: Irakurri, ulertu eta idatzi
Matematika: Zenbaki hamartarrekin eragiketak.
Bi problema
Edozein zalantza baduzue... gogoratu nire korreoa! mmadariaga@arizmendikide.net
Testua idazterakoan, idazteko arauak errespetatzen saia zaitez. Aurreko aurkezpenean dituzu gogoratzeko.
IRAKURKETA-IDAZKETA TXOSTENEKO ARIKETA HAUEK DENON ARTEAN ZUZENDUKO DITUGU (bigarren orrialdetik aurrera).
Aitziberrek, eragiketa aritmetiko hauek egitea proposatu dizue:
211 : 5 =
76,3 : 3 =
248,5 x 8 =
317, 25 x 7 =
Gorkak, atzo, 20 kg-ko 14 kutxa sagar jaso zituen dendan. Gaur, kilo
guzti horien erdia saldu du. Zenbat kilo saldu ditu guztira?
DATUAK
GALDERA
EBAZPENA eta KALKULUAK
ERANTZUNA
EKAINAK 1 - 5
Eduki hauek aurkituko dituzu hemen:
Euskara: Irakurri, ulertu eta idatzi
Matematika: Zenbaki hamartarrekin eragiketak.
Problema bat
Edozein zalantza baduzue... gogoratu nire korreoa! mmadariaga@arizmendikide.net
Testua idazterakoan, idazteko arauak errespetatzen saia zaitez. Aurreko aurkezpenean dituzu gogoratzeko.
Bizitzan, askotan eskatzen ditugu gauzak; baina ESKAERA formala egitea beste zerbait da. Irakurgaian eskaera eredu bat ikusi duzue. Orain, zuei dagokizue ESKAERA BAT IDAZTEA.
ZER eskatuko duzu?
NORI eskatuko diozu?
ZERGATIK, ZERTARAKO, NOIZKO eskatuko duzu?
IRAKURKETA-IDAZKETA TXOSTENETIK, JOAN ZEN ASTEKO LANAZ JARRAITUKO DUGU. BUKATU HORRI HAUEK ETA DENON ARTEAN ZUZENDUKO DITUGU.
IKUSI AITZIBERREK EGIN DUEN BIDEOA. ZENBAKI HAMARTARREKIN BATUKETA, KENKETA, BIDERKETA ETA KENKETA NOLA EGITEN DIREN AZALTZEN DA.
OSO INPORTANTEA DA ERAGIKETAK ONDO EGITEKO.
Nirekin daukazuen hurrengo egunerako, supermerkatuko faktura bat aztertu eta hau egin:
Erosketa guztien batuketa.
Aukeratu bi produktuen salneurria eta kalkulatu batek besteak baino zenbat gehiago balio duen.
Problema hau egiteko, txantiloia erabil dezakezue.
MAIATZAK 25 - 29
Eduki hauek aurkituko dituzu hemen:
Euskara: Irakurri, ulertu eta idatzi.
Matematika
Edozein zalantza baduzue... gogoratu nire korreoa! mmadariaga@arizmendikide.net
GOGORATU, ZUEN LANAK ZUZENTZEKO KONTROL-ZERRENDA ESKAINI ZIZUTELA JOAN ZEN ASTEAN. Eskura izan.
Zenbaki hamartarrak: hamarrena
Lan koadernoko jarduerak
Problema bat
GOGORATU ZENBAKIEN UNITATEAK Milako Ehuneko Hamarreko Bateko hamarren
1.000 100 10 1 0,1
IKUSI BERRIRO BI BIDEO HAUEK:
HAMARRENA ZER DEN
ZENBAKI HAMARTARREK ZER ADIERAZTEN DUTEN
ULERTZEKO BALIAGARRIAK IZAN DAITEZKE
Beste bideo honetan, Legoko lau pieza daude. Horietako bat, 10 zatitan banatu dut eta lau zati kendu ditut.
Ondorioz, ez daude lau pieza oso; 3 pieza oso eta hamar zatitatik 6 daude.
Horren adierazpen matematikoa hau da: 3,6 pieza
1 + 1 + 1 + 0,1 + 0,1 + 0,1 + 0,1 + 0,1 + 0,1
Manuk 90 fruta-arbola ditu baserri ondoan. Arbolen bi bostenak
sagarrondoak dira, eta gainerakoak, aranondoak. Mota bakoitzeko zenbat
arbola ditu Manuk?
Argibideak:
Arbola kopuru bat daukagu.
Kopuru horren 2/5 sagarrondoak dira.
Gainontzekoak, aranondoak dira.
61. orrialdea
95. orrialdea
Hiru batuketa, hiru kenketa, hiru biderketa eta hiru zatiketa
45. orrialderarte, 2 orri egin
ASTE HONETAN EGITEKO JARDUERAK (MAIATZAK 18 - 22)
Eduki hauek aurkituko dituzu hemen:
Euskara: Irakurri, ulertu eta idatzi.
Matematika:
Hamarrena
Edozein zalantza baduzue... gogoratu nire korreoa! mmadariaga@arizmendikide.net
GOGORATU, ZUEN LANAK ZUZENTZEKO KONTROL-ZERRENDA ESKAINI ZIZUTELA JOAN ZEN ASTEAN. Eskura izan.
GOGORATZEN DITUZU ZENBAKIEN UNITATEAK? Milako Ehuneko Hamarreko Bateko hamarren
1.000 100 10 1 0,1
Beste bideo honetan, Legoko lau pieza daude. Horietako bat, 10 zatitan banatu dut eta lau zati kendu ditut.
Ondorioz, ez daude lau pieza oso; 3 pieza oso eta hamar zatitatik 6 daude.
Horren adierazpen matematikoa hau da: 3,6 pieza
1 + 1 + 1 + 0,1 + 0,1 + 0,1 + 0,1 + 0,1 + 0,1
ASTE HONETAN EGITEKO JARDUERAK (MAIATZAK 11 - 15)
Jarduera politak eta hezigarriak dituzue aste honetan ere!
Aurrera!
Eta.... edozein zalantza baduzue... gogoratu nire korreoa! mmadariaga@arizmendikide.net
IRAKURRIZ GOZATU
Irakurtzeko modu desberdinak probatu:
Isilik irakurri.
Etxeko batekin, txandaka irakurri.
Kazetariek, telebista aurrean irakurtzen duten bezala, ozen irakurri.
IRAKURKETAREN ULERMENA
Patxadaz irakurri.
Ez baduzu ulertu, berriro irakurri edo etxeko bati esan irakurtzeko. Lasai hartu!!
NEKAZARIA ETA ERREGEA
IRAKASLEOK ERE IRAKURLE
Entzun arretaz irakasleak kontatzen dizuen istorioa. Zer iradokitzen dizu?
Izenburua: AITONA FERMINEN TXAPELA
ASTE HONETAN, KOMIKIA IDATZIKO DUZU.
Bi aukera dituzu:
Zuk asmatu istorioa
Ezagutzen duzun istorio, gertaera edo ipuin bat komini eran idatzi.
EUSKARA atalean, komikien eredu desberdinak dituzue. Behatu ideiak hartzeko!
"Aitona Ferminen txapela" irakurgaian, maite duguna ez ahazteko zerbait egitea erabaki dute. Zer iruditzen zaizu? zergatik? Zuk zer egingo zenuke? Aipatuko dituzu ahaztu nahi ez dituzun 3 gauza?
Martxoaren 20an udaberrian sartu ginen. Naturan, aldaketa nabariak ikus daitezke. Zer ikusi eta sentitu duzu?
LAURDENA (aurreko astean landu zenuen): ULERTU HIRU MODUTAN ADIERAZI DEZAKEGULA.
LAN KOADERNOKO JARDUERAK (Matematikako atalean begiratu)
AZALERA ETA PERIMETROA, BOTOIEKIN JOLASTUZ (Matematikako atalean begiratu)
ZIRKUNFERENTZIA
BURUKETA BAT
LAU ZATI EGIN ETA BAT HARTU
ZATIKI ERAN: 1/4
LAU ZATITAN BANATU ETA BAT HARTU
ZENBAKI HAMARTAR ERAN: 0,25
LAU ZATITAN BANATU ETA BAT HARTU
EHUNEKO ERAN: % 25
Aukeratu puntu bat paperean.
Handik, distantzia bat hautatu eta, distantzia berera, puntuak marraztuz joan.
Zer sortzen da? ZIRKUNFERENTZIA
Eta hautatu dugun distantziari ERRADIO deitzen diogu.
Puntua zirkulu erdian dago.
Hautatu dugun distantzia gorriz dagoen lerroa da (erradioa)
Distantzia hori mantenduz, puntuak marrazten baditugu, zirkunferentzia lortzen da.
ERRADIOA: lerro gorria
Merkatura joan naiz marrubiak erostera. Bi kaxa marrubi erosi ditut.
Marrubi kaxa batek 3 euro balio du. Bi kaxa erosiz gero, bigarren kaxak % 50eko deskontua du.
Zenbat ordaindu dut?
DATUAK:
Zenbat kaxa erosi ditut? ___ kaxa
Zenbat balio du kaxa bakoitzak? (kontuan izan bigarren kaxaren deskontua)
Kaxa batek = ___ euro
Bigarren kaxak = ___ euroren % 50= ___ euroren erdia
GALDERA: Zenbat ordaindu dut?
ASTE HONETAN EGITEKO JARDUERAK (MAIATZAK 4 - 8)
Jarduera politak eta hezigarriak dituzue aste honetan!
Animo, eta aurrera!!
Eta.... edozein zalantza baduzue... gogoratu nire korreoa! mmadariaga@arizmendikide.net
IRAKURRIZ GOZATU
Irakurtzeko modu desberdinak probatu:
Isilik irakurri.
Etxeko batekin, txandaka irakurri.
Kazetariek, telebista aurrean irakurtzen duten bezala, ozen irakurri.
IRAKURKETAREN ULERMENA
Patxadaz irakurri.
Ez baduzu ulertu, berriro irakurri edo etxeko bati esan irakurtzeko. Lasai hartu!!
Irudikatu istorioa irakurtzen ari zaren bitartean.
Izenburua:
IRAKASLEOK ERE IRAKURLE
Entzun arretaz irakasleak kontatzen dizuen istorioa. Zer iradokitzen dizu?
Izenburua: "Braulio lehoiaren ileordea"
Irakurri Eneko Larrea eta "Silver"-en istorioa. Benetan hunkigarria eta polita da!
Eta.... kontatu zuen familiarteko eta ezagunei.
Seguru gustatzen zaiela!!
Aste honetan alegia bat idatziko duzu.
Hiru aukera izango dituzu:
Liburu azal bat aukeratu eta horri buruz alegia asmatu.
Bideoa entzun eta horri buruz alegia asmatu.
Zuk nahi duzun alegia propioa asmatu, irudi edo bideoaren laguntzarik gabe.
GOGORATU, ALEGIAREN BUKAERAN IRAKASPENA IDATZI BEHAR DUZU!!
IRAKASPEN ADIBIDEAK:
Denbora galtzen baduzu, aukera joan egingo zaizu.
Lagunak zirikatzen baditugu, galdu egin ahal ditugu.
....
GOGORATU!
HAPUNBEJAN
ESPUNORT
IDEIA BAT, ESALDI BAT
Braulio lehoiaren alegiak, zer irakatsi dizu?
Alegia baten bukaeran, zer mezu idaztea gustatuko litzaizuke?
Kalera irten zara. Kontaiguzu zure esperientzia!
Edozein gauzaren kantitatea edo kopurua zenbaki bidez adierazten da.
Hiru modutan adierazi dezakegu. Hirurak balio berdina dute
ZENBAKI HAMARTAR ZATIKI EHUNEKO
0,5 1/2 %50
0,5
1/2
% 50
0,25
1/4
% 25
0,33
1/3
% 33
0,75
3/4
%75
76. ORRIALDEKO BURUKETAK
Irakurri ondo eta ulertu.
Datuak identifikatu.
Galdera edo eskaera identifikatu.
Marazkia egin eta eragiketa pentsatu.
Kalkuluak egin eta emaitza lortu.
Erantzun
Problema bat
Futboleko bilduma osoa 587 kromokoa da.
Nik, bi multzotan dauzkat jasota kromo guztiak. Multzo batean 249 kromo daude, eta bestean, 196 kromo.
Zenbat kromo falta zaizkit bilduma osatzeko?
Zenbat kromo dauzkat? Kalkulatu
Dauzkadan horietatik, bilduma osoa izateko zenbat falta zaizkit?
TRIKIMAILUA: KOPURU BATETIK BESTE BATERA ZENBAT FALTA DA? -- KENKETA
Adibidez, 8tik 10 era, zenbat falta da? 10 - 8 = 2
Beste problema bat
Arropa denda batean, 27 euro balio duten frakak daude, baina 3 euroko beherapena egin didate.
Dendariari 50 euroko billete bat eman diot; zenbat diru itzuli dit?
Zenbat balio dute prakak?
3 euroko beherapenaz, zenbat balio dute?
Zenbat diru eman diot dendariari?
Zenbat itzuli dit?
Beste problema bat
Karmele ahizpa bikientzako opariak biltzen dabil, eta koloretako zintak jartzen ari da orain. 42 m-ko haril bat dauka, eta bi zinta zati moztu ditu oparietarako: bata 17 m-koa, lehenbiziko oparia jartzeko, eta gero beste zati bat, beste oparia apaintzeko. Harilean 15 m geratzen badira, zenbat luze da bigarren zinta zatia?
Zenbat metroko harila da?
Lehen zatiak, zenbat neurtzen du?
Zenbat metro zinta geratu da?
Zenbat neurtzen du bigarren zatiak?
77. ORRIALDEKO BURUKETAK:
Galderak asmatu behar dituzue eta gero, kalkuluak egin erantzuteko
Mikelek 24 gozoki zituen goizean, eta arratsaldean 8 ditu.
Galdera izan daiteke: Zenbat gozoki eman dizkie lagunei?
ASTE HONETAN EGITEKO LANAK (APIRILAK 27 - APIRILAK 30)
Aste honetan:
Lan-proposamen berriak dituzue.
Ondo irakurri eskatzen zaizuena eta GOMENDIOAK aintzat hartu!!!
Eta.... edozein zalantza baduzue... gogoratu nire korreoa! mmadariaga@arizmendikide.net
IRAKURRIZ GOZATU
Irakurri isilik.
Irakurri ozenki, hau zainduz:
Zuzentasuna
Intonazioa: . , ? ! doinua eman.
Abiadura
IRAKURKETAREN ULERMENA
Patxadaz irakurri.
Ez baduzu ulertu, berriro irakurri. Jarri arreta hitz ezezagunetan. Galdetu edo bilatu esanahia.
Irudikatu istorioa irakurtzen ari zaren bitartean.
Izenburua: "Koilarakada bat xarabe"
IRAKASLEOK ERE IRAKURLE
Entzun arretaz irakasleak kontatzen dizuen istorioa; bukatu gabe dago eta zuek asmatu beharko duzue amaiera ....
Izenburua: "Mago ikaslea"
Irakurri duzuen irakurgaiaren marrazkia egingo duzue oraingoan.
Lehenik, ondo ulertu.
Gero, saia zaitez zure buruan irudikatzen ulertu duzuna. Zenbat eta xehetasun gehiago, hobeto.
Ea polit polita ateratzen zaizuen!
Irakasleak irakurri duen ipuina bukatu gabe dago.
Beraz, ...... bukaera asmatu beharko duzue! Kontatzen den istorioarekin lotura izan behar du, noski!
Gogoratu dena dela posible istorioetan, kondairetan!
GOGORATU!
HAPUNBEJAN
ESPUNORT
IDEIA BAT, ESALDI BAT
Etxetik atera naitekeela esan didate. Zer sentitzen dut? Zer egin nahi dut? ...
Etxe barruan gauden denbora honetan, zer da gustoren egin duguna? Zergatik? Kontaiguzu ekintza.
Gaur egun, mendeak idazteko erabiltzen dira, gehien bat.
GOGORATU:
Letren balioak.
Balio txikitik handira, letren balioen kenketa I X = 10 - 1 = 9
Balio handitik txikira, letren balioen batuketa X I = 10 + 1 = 11
Zenbakia deskonposatu lehenengo. Gero, ordena jarraitu zenbaki erromatarrak idazterakoan. Adibidez:
246 = 200 + 40 + 6 Erromatarrez: CCXLVI
Bi tarta ditugu: Bat handiagoa eta bestea txikiagoa. Handiena 8 pertsonen artean banatu behar dugu eta txikiena, 6 pertsonen artean. Zein tartaren zatia izango da handiagoa? Zein nahiago duzu?
Tarta handiaren neurria: 30 cm x 20 cm --- 8 pertsonen artean banatu behar da.
Tarta txikiaren neurria: 25 cm x 20 cm --- 6 pertsonen artean banatu behar da.
25 cm x 20 cm
Tarta honen azalera: 25 x 20 = 500 cm2
6 pertsonen artean banatu behar da.
Zati bakoitza zer tamainakoa izango da?
500 : 6 =
30 cm x 20 cm
Tarta honen azalera: 30 x 20 = 600 cm2
8 pertsonen artean banatu behar da.
Zati bakoitza zer tamainakoa izango da?
Egin zeuk orain!
GALDERA: Zein tartaren zatia nahiago duzu, handiarena ala txikiarena?
ERANTZUNA:
.... gehiago : Batuketa
.... gutxiago: Kenketa
Zenbat .... gehiago ? Zenbat .... gutxiago? : Kenketa
Banatu, zatitu, zenbanaka ( hamarnaka, binaka, hirunaka....): Zatiketa
..... kaxa eta bakoitzean ..... : biderketa
Hiru aldiz gehiago, hirukoitza : x 3
Bi aldiz gehiago, bikoitza : x 2
10 aldiz gehiago: x 10
ASTE HONETAN EGITEKO LANAK (MARTXOAK 30 - APIRILAK 3)
Aste honetan:
Aurreko asteko lanak egiten jarraitu.
Lan-proposamen berriei ekin.
Ondo irakurri eskatzen zaizuena eta GOMENDIOAK aintzat hartu!!!
ANIMO!!
Eta.... edozein zalantza baduzue... gogoratu nire korreoa! mmadariaga@arizmendikide.net
IRAKURRIZ GOZATU
Irakurri isilik.
Irakurri ozenki, hau zainduz:
Zuzentasuna
Intonazioa: . , ? ! doinua eman.
Abiadura
IRAKURKETAREN ULERMENA
Patxadaz irakurri.
Ulertu baduzu, galderei erantzuten joan.
Ez baduzu ulertu, berriro irakurri. Jarri arreta hitz ez-ezagunetan. Galdetu edo bilatu esanahia.
ONDO ULERTU ARTE, EZ HASI GALDEREI ERANTZUTEN
IRAKASLEOK ERE IRAKURLE
Entzun arretaz irakasleak kontatzen dizuen istorioa.
Izenburua: "Guraize magikoak"
Autorea: Loes Spaander
GOGORATU!
HAPUNBEJAN
ESPUNORT
IDEIA BAT, ESALDI BAT
Nola sentitu nintzen ostiralean gelakideekin eta irakaslearekin meet-a egin ondoren?
Etxean gaudenetik, zer da gehien botatzen dudana faltan? Zergatik?
Etxetik irten gaitezkela esaten digutenean, familiakoekin zein tokitara gustatuko litzaidake joatea lehenengo? zer egingo nuke bertan?
Nire sukaldeko mahai zapia laukiz osatuta dago.
Lauki bakoitzak lau alde ditu.
Alde bakoitzak 3cm neurtzen du.
Zein da lauki bakoitzaren azalera eta perimetroa?
Azalera, laukiaren barruko eremuak neurtzen duena da.
Azalera kalkulatzeko:
3cm x 3 cm = 9 cm karratu
Perimetroa, laukia mugatzen duten aldeen luzeraren batura da.
Perimetroa kalkulatzeko:
3cm + 3cm + 3cm + 3cm = 4 x 3cm = 12 cm
Jarduera eta jolas desberdinen bidez, buruzko kalkulua landuko duzu!!!
KARTETAN JOLASTU!
GERRA JOKOA
KARTETAN JOLASTU!
ESKOBA JOKOA
ZENBAKIAK ALDATU
X10
X100
X1000
EGINEZ
PIEZAK BEREIZTU
PIEZAK ELKARTU IRUDIA OSATZEKO
42 = 40 + 2
XL II
Irakasleek proposatutako ariketak egin.
Irakasleek proposatutako buruketak egin.
Buruketak egiteko, gogoratu!
Zein dira erabili behar ditugun datuak?
Zer galdetzen da? Zein da galdera?
Egin marrazki sinple bat.
Pentsatu zer eragiketa egin behar den galderari erantzuteko.
Egin kalkuluak.
Galderari erantzun.
ASTE HONETAN EGITEKO LANAK ( MARTXOAK 23- 27)
Zuen tutoreek ondo azaldu dizute zer egin behar duzuen aste honetan.
Lan horiek egiteko gomendioak dituzue hemen.
Edozein zalantza baldin baduzue, nirekin ere kontatu! Zalantzak edo galderak taulan idatzi edo nire korreora idatzi: mmadariaga@arizmendikide.net
Irakurri isilik.
Irakurri ozenki, hau zainduz:
Zuzentasuna
Intonazioa: . , ? ! doinua eman.
Abiadura
Patxadaz irakurri.
Ulertu baduzu, galderei erantzuten joan.
Ez baduzu ulertu, berriro irakurri. Jarri arreta hitz ez-ezagunetan. Galdetu edo bilatu esanahia.
ONDO ULERTU ARTE, EZ HASI GALDEREI ERANTZUTEN.
ARGIBIDE TESTUA: ERREZETA
Janari bat egiteko behar dena eta jarraitu behar diren urratsak adierazten du.
Bi zati bereiztu behar dira ERREZETA idazterakoan:
OSAGAIAK: Zerrendatu zer behar den janaria egiteko.
NOLA EGIN: Zein pauso edo urrats jarraitu behar diren azaldu.
INPORTANTEA!
Urratsak, zenbakiz markatu edo antolatzaileak erabiliz.
Errezeta baten adibidea idatzi dizuet, eredu bezala kontuan izateko.
Zuek, beste janari baten errezeta egin!
Zatikiak zenbakiak dira, zenbaki mota bat.
Zatikiek kopuru oso baten zatia adierazten dute: tarta baten zer zati jango dugun, kaxa batean dauden botilen zer zati hartuko dugun...
1/2 1/3 1/4 3/4 1/8 4/10 ... zatikiak dira.
12 pieza urdinen 3/4 kalkulatzeko pausoak:
12 : 4 ( 12 pieza lau zatitan banatu) 12:4 = 3
3 x 3 (3 multzo hartu)
Laburbilduz, 12ren 3/4 kalkulatzeko: 12: 4 x 3 = 9
Zein dira erabili behar ditugun datuak?
Zer galdetzen da? Zein da galdera?
Egin marrazki sinple bat.
Pentsatu zer eragiketa egin behar den galderari erantzuteko.
Egin kalkuluak.
Galderari erantzun.
Zein dira erabili behar ditugun datuak?
Zer galdetzen da? Zein da galdera?
Egin marrazki sinple bat.
Pentsatu zer eragiketa egin behar den galderari erantzuteko.
Egin kalkuluak.
Galderari erantzun.