MATEMATIKA
2.maila
2.maila
Atal honetan etxean dituzuen txosteneko fitxak egingo dituzue. Horretaz gain, astero Matematikako atal honetan proposamen desberdinak izango dituzue, nahi eta ahal baduzue, egin ahal izateko egun hauetan zehar.
Ezaguna izango da, baina, matematiketan.eus orrialdean jolas eta material asko izango duzue matematikak modu manipulatiboan lantzeko. Sartu webgune horretan eta ekin jolasari!
DIANA JOLASA
Hemen daukazue dianan jolasteko beste modu bat. Txandaka jolastuko dugu eta helburua 100 puntu lortzera iristea da.
ZENBAKIAK LANTZEKO JOLAS INTERAKTIBOAK (klikatu)
Sugea
Dado bat erabiliz sugearen burura iristea da helburua. Eragiketaren emaitza ondo eman beharko du aurrera jarraitzeko.
3 marran
Tapoi ezberdinak erabiliz 3 marran jolasean jolastu dezakezue.
Ahozko egoera:
AIMARREK 7 URTE DITU, BERE AMAK 39. ZENBAT URTEREKIN IZAN ZUEN AIMAR?
NEURKETAK
Etxean dituzun gobjetu batzuk neurtu eta bi multzotan sailkatu, metro bat baino luzeagoak baten eta bestean motzagoak direnak.
DIRUA:
Zentimo ezberdinak atera eta kontaketak egin. Ondoren euroekin berdina egin, ondoren, euroak eta zentimoak nahastuta kontatu.
Simetria
Etxean dituzuen jostailu eta objetuekin simetria landu dezakezue. Animatu zaitezte!
Bikoteen memoria-jolasa
Materiala eta partaideak: Bi lagunentzako . Inprimatu eta moztutako txartelak edo helbide honetako jolas interaktiboa.
Joko arauak:
1)Kartak buruz behera jarrita zabalduko ditugu mahaian.
2)Jokalariek bi altxatuz bikoteak toàtu beharko dituzte.
3)Bikoteak zeren arabera egin behar diren asmatu beharko dute jokalariek. (Kopuruak zenbakiarekin lotzen dira baina jokalariek deskubritzea da helburua)
4)Bikote bakoitzarendako aukera bat baino gehiago daudela ikusiko dute jokalariek haien kabuz deskubrituz.
Aldaerak:
Errazagoa: Jolasa egin beharrean, karta sorta sailkatzeko kriterioak bilatu daitezke.
Zailagoa: Karta berriak gehitu eta kopurua handitzea edo denbora mugatzea.
KENKETAREN AZALPENA
Hona hemen kenketak egiterakoan, txosteneko 7. orrialdekoak adibidez, eduki ditzakezun zalantzak argitzen lagunduko dizun bideoa:
KARTA JOLASA
Partaideak eta materiala: bi partaidentzako; kartetako bi sorta: (adb, ezpatak eta kopak) eta bi dado.
Joko arauak:
a)Kartak gora begira jarri jokalari bakoitzaren aurrea, ordenatuta.
b)Txandaka jokalariek dadoak bota. Adb 6 eta 3 ateratzen bada, batuketa 9 denez, beste jokalariari batuketa edo kenketa eginda 9 ematen duten bi karta lapurtuko dizkio. Adb, 2eta 7 edo 12 eta 3. Hala egiteko aukerarik ez badago, txandapasa egingo du jokalariak.
c)Jokoa bukatzen da gehiago aurreratu ezin denean. Lapurtutako karten puntuak batu eta gehien dituenak irabaziko du.
SUDOKUAK
Ea kapaza zaren sudoku hauek osatzeko. Kontutan hartu lerro eta zutabe bakoitzean 1,2,3,eta 4 zenbakiak egon behar direla.
Aurreko asteko erronkekin jarraituz, ea karta bakoitzeko galdera ikurrak edo letrak zeintzuk diren asmatzeko kapaz zaren!
Piratak hegazkinean
Ondorengo bideoan, entzun azalpena, buruan pirata zapia jantzi eta elkarrekin jolastu. Ederto pasatuko duzue!
Hona hemen erronka batzuk. Ea asmatzen dituzun!
Zein dago soberan marrazki honetan?
Irudiko karratu txikiena 1 bada, zein beste zenbaki aurkitu ditzakegu irudi honetan?
Buruzko kalkulua
Orri batean eragiketa ezberdinak idatziko ditugu (20tik beherako emaitzekin) eta plastikozko edalontzien azpiko aldean emaitzak. Haurrak eragiketak egin eta emaitza egokia duen edalontzia gainean jarriko du.
Taldean ere jolastu daiteke. Bakoitzak bere eragiketen papera eta edalontziak izango ditu. Denbora jarri eta denbora tarte horretan, gehien jarri dituenak puntu bat irabaziko du. Bost puntu lortzen dituenak, irabaziko du.
Buruzko kalkulua lantzeko jolasa.
Tapoiak erabiltzen dira bideoan baina jolasa moldatu daiteke, zenbakien kopuruak handituz, txikituz.. Bakarrik batuketa eta kenketa erabiliko ditugu.
Jolas desberdinak
Ingelesez daude, baina goiko ikurrarekin euskaratu daitezke (helbidearen lerroan, izar ondoan dagoen ikonoan klikatuz).
BINGOAN JOLASTU: Ez badaukagu etxean sortu dezakegu. Babarrunak, makarroiak... erabiliz permanente batekin 1etik 99 arteko zenbakiak idatzi. Ondoren, partaide bakoitzak 15 zenbaki idatziko ditu paper batean (bosnaka 3 lerrotan). Jolasean hasi eta lerro batekoak ezabatzen baditu, linea eta denak ezabatuz gero BINGO! Zorte on!
KOTXEAK KONTATU: Astelehenetik igandera astebetez, ordu berdinean etxeko balkoira atera eta 2 minututan pasatzen diren kotxeak kontatu eta paper batean apuntatu. Aste osoko datuak dituzunean konparaketak egin: zein egunetan pasatu dira gehien? Zein egunetan gutxien? Zenbat gehiago astelehenean asteartean baino? Zenbat gutxiago ostegunean igandean baino? Ordenatu zenbakiak txikitik haundira...
Arrautza kaxarekin DIANA JOLASEAN jolastu: arrautza kaxako zulo bakoitzari zenbaki ezberdin bat jarri (12tik behera), zilarrezko papera erabiliz 2 edo 3 pilota txiki egin. Arrautza kaxa metro 1eko distantziara jarri eta jokalari bakoitzak txandaka 2-3 pilota horiek jaurti eta emaitzekin batuketak egin. 40ra iristen den lehenak irabaziko du partida
Bertan, matematika era dibertigarrian lantzeko aukera eskaintzen digun jarduera edo jolas ugari ditugu!