ARTISTIKA
3.maila
3.maila
Aste honetan naturarekin lotutako proposamenak jarri ditugu.
jarraian duzuen dokumentuan hainbat marrazki dituzue koloreztatzeko.
Inprimatzeko aukerarik ez duenak marrazkia kopiatzen saiatu daiteke, edota bere sormenetik ateratako naturarekin lotutako marrazkiren bat egin.
Aste honetan kolore beroak eta kolore hotzak landuko ditugu.
Nahi baduzue interneten informazioa topatu dezakezue honen inguruan pixkat gehiago jakiteko, eta ondoren jarraian duzuen jarduera egiten saiatu.
Aste honetako proposamena marrazki bat kopiatzea da. Taulak dituzue marrazkiaren proportzioa gordetzen laguntzeko. Inprimatzeko aukera ez duenok koadernoan laukiak egin ditzakezue, horrela marrazkiaren proportzioak mantentzen lagunduko dizuelako.
Aste honetarako proposamen bat daukazue jarraian.
Egiten dituzuen lanak irakasleari bidali hurrengo asteko "Gure txokoan" denok ikusi ahal izateko.
Atera zuen barruan dagoen artista eta ANIMO!
Aste honetan ere bi proposamen egingo dizkizuegu. Gehien gustatzen zaizuena aukeratu eta egin dezakezue, edo nahi baduzue biak egin.
Gogoratu zuen lanak tutoreari bidaltzea gero guk "Gure txokoan" ipintzeko.
Zentzumenekin lotutako beste bi jarduera proposatzen dizkiuegu oraingoan. Bietatik bat aukeratu dezakezue edota nahi baduzue biak egin. Egindako lanei argazkia atera eta bidaltzen animatu, horrela besteek ere ikusi ahal izateko!
Aurreko astean ingurunean zentzumenak lantzen hasi ginenez, artistikako aste honetako lana zentzumenekin lotuta izango da.
Azpian aurkituko duzue proposatutako lana!
1. Aste honetan, zerrendako bigarren lana egitea proposatzen dizuegu, oztopoen kutxa deiturikoa. Norbaitek materialen bat ez badu eta dokumentuko beste eskulan bat egitea nahi badu ere posible izango litzateke.
Kaixo familia;
Egun hauetan sormena lantzea oso garrantzitsua izango da, eta gure imajinazioa garatzea.
Horretarako proposamen batzuk bidaltzen dizkizuegu. Ideiak hartzeko da, beraz hauetako batzuk egiten joan zaitezkete, edota hauek ideia bezala hartuta nahi eta ahal duzuen bezala moldatu.
Ea ba, hasi lanean artistak!
Aste honetan zerrendako lehenengo lana egitea proposatzen dizuegu, herensuge txinatarra. Norbaitek materialen bat ez badu eta dokumetoko beste eskulan bat egitea nahi badu ere posible izango litzateke.
Dokumentu honetan sei jarduera proposatzen dira:
1.- Herensuge txinatarra
2.- Oztopoen kutxa
3.- Orri markatzailea
4.- Lerro eta puntuekin marrazkia
5.- Punteria jolasa hegazkinarekin
6.- Punteria jolasa platerekin
Aurrerago beste proposamen batzuk sartzen saiatuko gara. Eta animatu zure tutoreari korreoz argazkiak bidaltzen! Aurrera artistak!