MATEMATIKA
3.maila
3.maila
MATEMATIKAKO LAN KOADERNOA
Lan koadernoa egiten jarraitu.
GEOMETRIA
Jarraian duzuen dokumentuan ideak hartuta hainbat irudi egin ditzazkezue bloke geometrikoak erabilita.
Horrelako blokeak izanez gero irudia piezekin sortu dezakezue, ondoren koadernoan marraztu, eta azkenik argazkia atera eta irakasleari bidali.
Horrelako piezak ez dituzuenok koadernoan marrazten saiatu, erregelarekin eta txukun txukun. Ondoren argazkia atera eta irakasleari bidali. Ez daukazue zertan irudi guztiak egin behar, gehien gustatzen zaizkizuenak aukeratu eta horiek egin.
SIMETRIA
Simetria lantzeko jarduera bat daukazue jarraian. Aurreko jardueran bezala, LEGO piezak dituzuenok irudiak sor ditzazkezue, eta ondoren koadernoan marraztu.
LEGO piezarik ez duzuenok koadernoan irudi simetriko hauek marrazten saiatu. Erregela erabili, eta txukun txukun egiten saiatu. Ondoren argazkia ater eta irakasleari bidali.
ZENBAKIKUNTZA
MATEMATIKAKO LAN KOADERNOA
Matematikako lan koadernoa egiten jarraitu.
BIDERKETA TAULAK ONLINE
Aurreko batetan ere ipini genizuen dokumentu hau. Biderketa taulak online lantzeko jolas desberdinak daude bertan. Gogoratu biderketa taulak lantzea oso garrantzitsua dela.
BURUZKO KALKULUA
Buruzko kalkulua lantzeko bi ariketa dituzu jarraian.
GEOMTERIA
Zabaldu hurrengo dokumentua eta bertan agertzen den jarduera egiten saiatu.
EGOEREN EBAZPENA: KONTROL ZERRENDA
Egoera bat ebazterakoan kontutan izan behar duzuena agertzen da kontrol zerrenda honetan.
Ikasleek kontrol zerrenda hau erabili dezakete egoerak ebazterakoan hobetzeko zerbait daukaten jakiteko.
Gurasoentzako ere lagungarria izango delakoan gaude.
EGOEREN EBAZPENA
Hurrengo dokumentoan dauden buruketak egin.
Ondoren argazkia atera eta irakasleari bidali.
BIDERKETA TAULAK
Biderketa taulak lantzeko jolas polit bat daukazue jarraian.
Ea gustatzen zaizuen!
NEURRIAK
Neurriak lantzen jarraituko dugu aste honetan.
BURUZKO KALKULUA
Jarraian duzuen dokumentua zabaldu eta bertako jarduera egin.
GEOMETRIA
Lehenengo jarduera honetan geometria lantzeko modu polit bat proposatzen dizuegu. Jolas bat eraiki eta gero honekin geometria lantzea da asmoa! Ea gustatzen zaizuen!
DIRUA
Ondorengo jarduera honetan dirua landuko dugu. Ziur honekin ondo moldatzen zaretela ezta?
Ea ba saiatu!
BIDERKETA TAULAK
Biderketa taulak modu ludikoan online lantzeko hainbat weborri proposatzen dizkizuegu jarraian.
Taulak ongi ikasiz gero asko disfrutatu dezakegu horrelako jolasak ordenagailuan egiten!
Ea gustatzen zaizkizuen!
ERRONKAK
Hona hemen Aretx Urzelaik bidali digun erronka. Ea gai garen erantzuna aurkitzeko!
Aste honetako lanak bidali baino lehenago, hanka sartze bategatik barkamena eskatu nahi dizuegu guraso eta ikasleei. Aurreko astean jarri genuen serien ariketan ez ginen konturatu oso zailak zeuden bi edo hiru serie zeudela, eta beraz lasai egon, guztiz normala baita 3. mailan hori egiteko gai ez izatea.
Beraz, barkatu gure hanka sartzeagatik.
Hori esanda, aste honetako proposamenak dituzue jarraian. ANIMO!
Jarduera honetan etxeko planoa marraztea proposatzen dizuegu. Sartu dokumentoan eta pausoak jarraitu. Ea gozatzen duzuen zuen etxeko planoa egiten animo!
Jarduera honi argazkia atera eta irakasleari bidaltzea proposatzen dizuegu.
Aurreko astean bezala, pare bat erronka proposatzen dizkizuegu hurrengo jardueran.
Logika lantzeko ariketak dira hauek. Beraz, PENTSATU! Gurasoei laguntza eskatu behar badiozue eskatu lasai.
Jarraian buruketa batzuk dituzue. Buruketa adi irakurri eta galdera zein den ongi fijatu.
Honetaz gain matematikako lan koadernoa egiten jarraitu dezakezue.
Dokumento honetan lau erronka dituzue. Logika lantzeko ariketak dira. Ongi pentsatu eta ea erronkei erantzuna ematea lortzen duzuen! Animo!
Ondorengo ariketan zenbakikuntza landuko dugu. Zenbakiekin serieak egiten jolastuko gara! Ea ba hasi lanean!
Biderketa taulak modu polit batetan lantzeko saiatu marrazki hau margotzen.
Ariketa hauetaz gain matematikako lan koadernoa egiten jarraitu dezakezue.
Matematika etxean lantzeko jarduera batzuk proposatuko dizkizuegu.
Lehenengo dokumentuan hainbat buruketa dituzue.
Hurrengo jardueretan simetria landuko dugu, geometria, buruzko kalkuloa eta eragiketa desberdinak. Ordenagailuan jolasteko webgune bat ere ipini dizuegu.
Animo eta segi matematika lantzen!
Hurrengo ariketa honetan simetria landuko dugu. Ondorengo irudiaren simetria egiten saiatu behar zarete! Ea irtetezen zaizuen! Gogoratu koderno edo orri txuri batetan egin dezakezuela! Animo!
PLASTILINA ETA ZOTZEKIN FORMA DESBERDINAK SORTU
Begiratu orri honetan dituzuen aukerak eta saiatu irudi geometriko desberdinak sortzen.
BIDERKETA TAULAK LANTZEN
Biderketa taulak lantzeko jarduera polit bat daukazue jarraian. Emaitza bakoitza kolore batekin margotu behar duzue. Inprimatzeko aukerarik ez duzuenok saiatu lehenengo irudia marrazten eta ondoren jarduera egin. Ea ze polita gelditzen zaizuen!
Guzti honetaz gain eragiketa desberdinak praktikatzen jarraitu dezakezue zuen koadernoan: batuketak, kenketak eta biderketak.
Jarraian matematika etxean lantzeko dokumetu bat ikusiko duzue. Bertan 3. mailan landu beharreko eduki garrantzitsuenak agertzen dira, blokeka antolatuta.
Bloke bakoitzean hainbat jarduera eta jolas ikusi ahal izango duzue haurrekin lantzeko. Hala ere, guk astero proposamen bat bidaliko dizuegu dokumentotik hainbat jarduera planteatuz.
Ordenagailuan matematikak lantzeko helbide bat jartzen dizuegu jarraian. "El rincon de Luca" deitzen da webgunea eta gelan erabiltzen dugu. Bertan dauden jolas batzuk egokiagoak dira beste batzuk baino, saltseatu eta jolastu!
Webgunea: http://www.retomates.es/?idw=tt&idJuego=rinconluca
Matematikako lan koadernoarekin jarraitu.
Dokumentua blokeka banatuta dago: zenbakikuntza, eragiketak, biderketak, geometria, logika, neurriak eta problemak.
Bloke bakoitzean hainbat jarduera daude eta batzuetan link bat izango duzue jolasera sartzeko.
Taulak lantzen jarraitzea garrantzitsua da. Horretarako, azpian duzuen link horretan proposamen ezberdinak aurkituko dituzue horiek lantzeko.
2. Irudi lauak erabiliz, marrazki ezberdina sortu (pertsona bat, izozki bat, paisaje bat …) regla eta konpasa erabili dezakezue.
Adibideak azpian dagoen linkean klik eginez ikusi ditzakezue.
https://www.pinterest.es/pin/707698528918771972/
3.- Etxean gauza ezberdinak neurtu eta koadernoan, handienetik txikienera ordena itzazue.
4.- Erlojuen jolasa: matematiketan.eus weborrian dagoen proposamen bat bidaltzen dizuegu. Zailtasunak izaten badituzue hor dagoen proposamena aurrera eramateko etxeko erloju batekin orduak landu.
5.- Buruketak: Aurrekoan bidali genizuen txostenetik hirugarren eta laugarren buruketak egin.
1.- Zenbakikuntza: zenbaki diktaketa 1.000 arte. Zenbakiak diktatu eta koadernoan idatzi zenbakiz eta letraz.
Dadoak izanez gero dadoak bota eta horrekin zenbaki bat sortu eta ariketa berdina egin.
2.- Eragiketak: batuketak, kenketak eta biderketak praktikatu koadernoan.
3.- Biderketak: Modu ludiko eta erakargarri batetan lantzeko ideiak hartu ditzazkezue hurrengo linkean sartuta:
http://matematiketan.eus/?s=biderketa+jolasak
4.- Buruketak: Ondoren bidaliko dizuegun txostenetik lehenengo bi buruketak egin. (Dokumentuan sartzeko arazoak izan dituzuela ikusirik, azpian buruketen dokumentua txertatu dugu, ea horrela sartzeko aukera duzuen)
5.- Lan koadernoarekin jarraitu 40. orrialde arte.