SENTIMENDUAK IRUDIKATU

MINTEGIA:PLASTIKA

IRAKASLEAREN IZENA (K):Agurtzane Villate

IKASGAIA:Plastika

MAILA: 4.maila

Unitate Didaktikoaren edo jardueraren AZALPENA

GAIA:

Sentimenduak irudikatu.

HELBURU OROKORRA:

Jarduera hau jarduera potologo baten ataltxo bat da. Dena dela, nere ustez jarduera independiente gisa buru daiteke.

Helburua hauxe da: sentimenduak edota abstraktu samarrak diren zenbait kontzeptu irudikatzen saiatzea.

DENBORALIZAZIOA (saio kopurua, banaketa …):

    1. saioa: Girotze saioa.

1. saio honetan oporretan burutuko duten jardueraren berri emango diegu. Kasu honetan aste santuko oporrak aitzakia, egunkari ilustratu bat osatzeko proposatuko dugu. Horretarako, marrazkiak, egunkarietako irudiak, kontzertuen sarrerak, hitzak, pegatinak… , hau da, eskura duten material grafiko guztia erabil dezakete. Egunkaria oporretan diren bitartean osatu behar dute, baina ez dute zertan egunero aritu behar. Egun gutxi batzuetan eginda aski da, helburua ez baita egin beharraren sama sentitzea.

Girotze saio honetan egindako zenbait egunkari ilustraturen irudiak elkarrekin ikusi eta komentatuko ditugu.

Egunkariaren formatua ere aukeran dago. Koadernotxo bat izan daiteke, zenbait orri bilduta, kartoi bakar bat, mota ezberdinetako paperak…


    1. saioa.

2. saioan, oporretatik bueltan elkarren egunkariak ikusi eta komentatuko ditugu. Lanak baloratzeko orduan, kontuan hartu behar dugu oso proposamen askea zela.

Behin guztion lanak ikusita, oporren sentsazio nagusia zein izan den pentsatzeko esnago diegu, eta saiatzeko sentsazio hori irudikatzen folio batean.

Horretarako, ideiak irudi bihurtu duten artistaren baten inguruan lagungarri izan daiteke. Miroren hizkuntzaren inguruan hitz egin nien nik oraingo honetan. Mirok sentimendu eta ideien hiztegi pertsonala sortu zuen bere ibilbidean, eta bere lanari erreparatzea lagungarria izan daiteke.

    1. saioa.

Aurreko saioan egindako irudiak hartu, eta behar-beharrezkoarekin geratzeko eskatuko diegu. Zer esan nahi dudan ulertzeko, neuk esan nien olerki batekin alderatzeko beraien irudia. Olerki batek alde batera uzten ditu beharrezkoak ez diren hitz guztiak.

Behin erabakitzen dutenean ideiaren muinera heldu direla, irudi hori kartoi batean txukun eta bi aldeetatik egiteko eskatuko diegu.

    1. saioa.

Saio honetara 3. saioan sortutako irudiak plastifikatuta eramango ditugu.

Denon irudiekin mobil bat eraikiko dugu. Horretarako pita edo soka fintxo bat erabiliz sabaitik zintzilikatuko ditugu irudiak banan-banan.

Emaitza denon sentimenduekin sortutako instalazio txiki bat izango da.

DESKRIBAPENA (jarduerak, metodologia …):

BALORAZIOA: Oso ekintza baliagarria iruditu zait.

Oporretako egunkariarena ezustekoa izan da ikasle batzuentzat. Hasieran eginbeharra zena, gerora, disfrutatu duten ekintza izan da. Batzuek errepikatuko dutela adierazi dute.

Sentimenduak bereizten eta azaltzen laguntzen dien ariketa xumea da.

BALIABIDEAK: Ordenagailua, kañona, paper eta margo ezberdinak, kola, pita ...

SORTUTAKO MATERIALA (Driveko karpetaren URLa, URLak …):

Egunkaria - EREDUAK

Ikasleen egunkariak

MIRO

MOBILA

AURKEZPENA