MINTEGIA:Natura, musika, euskara, gaztelania, ingelesa, teknologia, mate
IRAKASLEAREN IZENA: Aritz Galdos (Koordinatzailea)
IKASGAIA: Natura, musika, euskara, gaztelania, ingelesa, teknologia, mate.
MAILA: DBH 1
Unitate Didaktikoaren edo jardueraren AZALPENA
GAIA: Bidai baten antolaketa
HELBURU OROKORRA: Ikasgai ezberdinetako edukiak proiektu komun batean praktikan jartzea, han ikasitako guztia errealitatera hurbiltzeko asmoz. Laguntzako saioetan bikoizketak egin beharrean, bi irakasleak batera egon dira gelan.
DENBORALIZAZIOA (saio kopurua, banaketa …): Bi aste oso.
DESKRIBAPENA (jarduerak, metodologia …): Ikasleek taldeka bi egun eta gau bateko bidaia antolatu behar izan dute, hasiera hasieratik. Ikasgai bakoitzeko edukiak errealitateko egoera batean praktikan jarri dituzte.
Amaieran, talde bakoitzak bere bidaiaren informazio guzti hau Prezi aurkezpen baten bidez azaldu behar izan du eta lan guztiak Site batean eskegi dira
BALORAZIOA: Ikasleak oso gustura aritu dira, betiko erritmoa apurtu du proiektuak eta errealitatea hurbilago sentitu dute. Hala ere, bidaia praktikan jartzea eskatu dute normala den lez.
BALIABIDEAK: Klasetik irten gabe, IKTen bidez (ordenagiluak, internet, Drive, Prezi eta Siteak) egin izan da proiektu osoa.
SORTUTAKO MATERIALA (Driveko karpeta, URLak …): Saio edota jarduera bakoitzeko fitxak sortu dira, horrela, antolakuntzan murgilduta egon ez diren irakasleek ere praktikan jarri ahal izateko.
Orokorra: https://sites.google.com/a/koldomitxelena.net/kmko-berrikuntza-proiektua/dbh1
Irakaslearen materiala: https://sites.google.com/a/koldomitxelena.net/kmko-berrikuntza-proiektua/dbh1/irakaslearen-gunea
Ikaslearen materiala: https://sites.google.com/a/koldomitxelena.net/kmko-berrikuntza-proiektua/dbh1/ikaslearen-gunea
ARGAZKIAK KM-KO WEBGUNERAKO:
https://sites.google.com/a/koldomitxelena.net/kmko-berrikuntza-proiektua/