MINTEGIA: INFORMATIKA
IRAKASLEAREN IZENA (K): IBON UGARTE IMAZ
IKASGAIA: INFORMATIKA
MAILA: DBH4
Unitate Didaktikoaren edo jardueraren AZALPENA
GAIA: PROGRAMAZIOA + 2. MAILAKO EKUAZIOEN EBAZPENA
HELBURU OROKORRA: Programazioa gaia landuz, bigarren mailako ekuazioak ebazteko programa bat sortu.
DENBORALIZAZIOA (saio kopurua, banaketa …): guztira 10 saio izan dira 3. ebaluazioan.
DESKRIBAPENA (jarduerak, metodologia …):
Bigarren mailako ekuazioak askatzeko programa egin dute ikasleek. Scratch aplikazioa erabili dugu ebaluazioan zehar eta bertan programatu dute ekuazioak askatzeko beraien programa.
Sortu duten programa ikaskideen aurrean aurkeztu behar izan dute. Bakoitzak bere itxura, funtzionatzeko era eta, azken finean, programa batek izan behar duen erakargarritasuna landu dute. Ekuazioa ebazteko formula ere oso barneraturik behar zuten, ondoren programak aukera guztiak aztertu eta emaitza ezberdinak eman ahal izateko.
Proiektuen metodoa aurrera eraman da:
Ikasleei arazo edo eginbehar bat aurkeztu zaie, eta aplikazio bat programatzeko behar diren faseak jarraituz problema horri ebazpen bat eman behar izan diote. Abiapuntua den arazo horrek programa edo objektu bat eraikitzea izan du helburu, eta prozesu horretan informatika eta matematika alorreko zenbait eduki aplikatu behar izan dituzte.
UDak 4 fase izan ditu:
A. Hasierako fasea: AURKEZPENA ETA IKERKETA (2 ordu)
B. Garapenaren fasea: ERAIKETA (5 ordu)
C. Komunikazio fasea: KOMUNIKAZIOA, PROBATZEA ETA EBALUAZIOA (2 ordu)
D. Aurkezpena (1 ordu)
Jarduera motak:
BALORAZIOA:
Balorazio ona egiten dut, ikasleek ekuazioak ebazteko programa garatu dute eta formula aplikatu. Horrela bigarren mailako ekuazioek eta emaitzeko dituzten kasuistika ezberdinak ikusi dituzte. Binaka lanean autonomiaz aritu dira, eta informazio iturri ezberdinekin lan egin dute: interneteko web orri ezberdinak.
Azkenik klasean aurkeztutako programa ezberdinak beraienarekin alderatu eta emaitzak emateko modu ezberdinez jabetu dira, baita erabiltzaileek datuak sartzeko modu ezberdinez ere.
BALIABIDEAK:
Baliabide didaktikoak
Espazioa eta denboraren antolaketa
SORTUTAKO MATERIALA (Driveko karpetaren URLa, URLak …):