MINTEGIA: FISIKA-KIMIKA
IRAKASLEAREN IZENA: MERCE SARASOLA ETA ENERITZ MUGURUZA
IKASGAIA: FISIKA-KIMIKA
MAILA: 4.DBH
Unitate Didaktikoaren edo jardueraren AZALPENA
GAIA: ERREAKZIO KIMIKOAK: AIRBAG AKASTUNA
HELBURU OROKORRA:
Ikasleek proiektu bat burutu behar dute. Kasu praktiko batetik abiatuz, airbag batean gertatzen den erreakzio kimikoa abiapuntutzat hartuta, materian gertatzen diren aldaketa kimikoen alderdi kuantitatiboa landuko dute proiektuan zehar.
DENBORALIZAZIOA (saio kopurua, banaketa …):10 saio
DESKRIBAPENA (jarduerak, metodologia …):
Ondoko proiektua proposatu zaie ikasleei:
Gasteizko MERCEDES BENZ lantegiko kimikariak zarete. MERCEDES VITO furgonetaren azken modeloa atera berri da, eta arazo bat aurkitu da airbagarekin, honen oinarri kimikoarekin, hain zuzen ere. Lantegiko gerenteak zera eskatu dizue: arazoaren balizko arrazoiak aurkitzeko eta irtenbideak proposatzeko.
Proiektua aurkeztu ondoren bideo bat grabatu dute; honetan landu dute zein den airbagaren ( etxeko airbaga) funtzionamendua (erreakzioari dagokionez ).
Atal teorikoa lantzeko Flipped Classroom erabili dugu, horretarako bi bideo grabatu eta galderekin aberastu egin ditugu.
Taldekako eta banakako jarduerak tartekatu ditugu. Ordenagailu bidezko simulazioak, bideoak, galdetegiak eta ariketak (interaktiboak zein paper eta arkatzarekin egitekoak) egin dituzte, batzuk taldeka, lan kooperatiboko zenbait teknika erabiliz, eta beste batzuk banaka.
Amaitzek, planteatutako kasu praktikoari erantzuna ematen dion produktua eskatu diegu: txostena. Txostenaren formatua aukerakoa izan da: padlet, glogster, prezi, Google Slides, Genially, Emaze...
BALORAZIOA: Positiboa.
BALIABIDEAK:
Proiektua gauzatzeko:galdetegiak, bideo aberastuak, ariketa interaktiboak, chromebooka, simulazioak, bideoak, lan-plangintza egutegia
Ebaluatzeko: ebaluazio-errubrika
SORTUTAKO MATERIALA (Driveko karpeta, URLak …):
Webgune honetan dago irakasleok sortutako eta ikasleek erabilitako materiala.
https://sites.google.com/a/koldomitxelena.net/fisika-kimika-dbh4-km/kimika/erreakzio-kimikoak
Ikasleek sortutako lanak: https://sites.google.com/a/koldomitxelena.net/fisika-kimika-dbh4-km/blog/3airbagakastuna