OLINPIADA EKONOMIKOA

MINTEGIA: EKONOMIA

IRAKASLEAREN IZENA: ZALOA ARANA

IKASGAIA:EKONOMIA

MAILA:1go BATXILERGOA

Unitate Didaktikoaren edo jardueraren AZALPENA

GAIA:”OLINPIADA EKONOMIKOA”

HELBURU OROKORRA:Talde lanaren bitartez, kontzeptuak errepasatu eta bereganatu.

DENBORALIZAZIOA (saio kopurua, banaketa …):Bi saio egin ditugu.

1go ebaluaketaren bukaeran eta 3. ebaluaketaren bukaeran (azken honetan, kurtsoan emandako gai guztiak sartuta). Asmoa ebaluaketa bakoitzaren bukaeran egitea zen, baina 2.ebaluaketan ez dugu denborarik izan.

DESKRIBAPENA (jarduerak, metodologia …): Ikasle kopuruaren arabera taldeak egiten dira eta talde bakoitzak, orden bat jarraituz, bere txanda izango du ekonomiari buruzko galderak erantzuteko.

Talde batek erantzuna ez badaki, errebotea da hurrengoarentzat (eta honek ere ez badaki hurrengoarentzat…), baina gero hasierako ordenera bueltatzen da.

Talde bakoitzak kaxa bat du eta erantzun zuzen bakoitzeko zaritxo bat jasotzen du.

Aurten txokolatina txiki batzuk erabili ditut saritxo bezala (zeliako bat izan dudanez sugusak ere eraman behar izan ditut).

Galderak bukatzean, zaritxo gehien dituena irabazlea da eta taldeko kideak diploma bat jasotzen dute (hau bakarrik kurtso bukaerako olinpiadan).

Bukatzean txokolatinak jatera!!

BALORAZIOA:Lehenengo eta behin esatea, oso ondo pasatu dugula. Lehenengo olinpiada egin eta gero, heurek eskatzen zuten hurrengoa. Beharbada txokolatinengatik…

Logika erabiltzen eta burua hausten ikusi ditut, noski taldeko lana ere baloratuz, beraz oso baikorra izan da esperientzia.

BALIABIDEAK:proiektore galderak proiektatzeko, aurretik prestatutako galderak eta erantzunak, kronometroa, 3 kaxa, saritxoak eta diplomak.

SORTUTAKO MATERIALA (Driveko karpeta, URLak …): Ekonomia mintegiko karpetan.