MINTEGIA: Gizarte Mintegia
IRAKASLEAREN IZENA: Maite Legarreta
IKASGAIA: Munduko Historia Garaikidea
MAILA: Batxilergo 1.maila
1 Unitate Didaktikoaren edo jardueraren AZALPENA
HELBURU OROKORRA: Egungo gatazkak aztertzea eta gatazkok eragiten dituzten errefuxiatu/migrazio mugimenduak hurbiletik ezagutzea, pertsona hauek pairatzen duten egoera pertsonalaz jabetzeko.
DENBORALIZAZIOA (saio kopurua, banaketa …): Lana egiteko 10 saio erabili zituzten eta aurkezpenak egiteko 2/3 saio.
DESKRIBAPENA (jarduerak, metodologia …):
Ikasleek gaur egungo zenbait gatazka (armatu, politiko, sozial…) aztertu zituzten, gatazka hauek egun pil pilean dagoen errefuxiatuen/migratuen gaiarekin lotuz. Taldeka (3-4 kide) egin beharreko lan honetan, gatazka egoera bat pairatzen ari den toki bateko pertsona baten/batzuen azalean sartu behar izan zuten, eta gatazka egoerak bultzatuta, beraien jatorrizko herrialdetik beste herrialde batera egindako ibilbidea kontatu behar izan zuten.
Horretarako ikasleek hainbat puntu landu zituzten, beraien ekoizpena irakasleak sortutako site batean bilduz (site horretan talde bakoitzak bere lana biltzeko orrialde bat izan du).
Idatzizko lana bukatu ondoren ikasleek beraien lana ikaskideen aurrean azaldu zuten. Aurkezpena gainera lehen pertsonan egin zuten, asmatutako pertsonaiaren paperean sartuz, eta horrek, entzuten ari ginenok gatazka bera eta pertsonaien egoera modu hurbilagoan bizitzea eragin zuen.
BALORAZIOA:
Emaitzak kasu batzuetan espero zirenak izan ez arren (gatazka oso azaletik kontatu zuten batzuek), balorazioa oso positiboa da batez ere lanaren helburu nagusia jatorrizko herrialdea uztera behartuta dauden pertsonen egoerara hurbiltzea zelako, eta zentzu horretan ikasleen hitzetan lana oso aberasgarria izan da beraientzat.
BALIABIDEAK:
Google site, google drive eta google maps. Informazioa lortzeko ikasleek hainbat webgune kontsultatu zituzten.
SORTUTAKO MATERIALA (Driveko karpeta, URLak …):
https://sites.google.com/a/koldomitxelena.net/gaur-egungo-munduaren-gatazkak/
2 Unitate Didaktikoaren edo jardueraren AZALPENA
HELBURU OROKORRA:
Gerra Hotzeko gatazka nagusiak aztertzea.
DENBORALIZAZIOA (saio kopurua, banaketa …):
DESKRIBAPENA (jarduerak, metodologia …):
Lehendabizi, google drive erabiliz talde bakoitzak ( 3 edo 4 kidetakoak) bere karpeta (“portafolioa”) sortu eta classroomaren bidez partekatu zuten. Karpeta horretan lanaren fase ezberdinetan sortu beharreko ekoizpenak bildu zituzten:
Bideoak bukatu zituztenean, berauek ikusi eta ebaluatzeko momentua heldu zen. Horretarako txantiloi bat pasatu zitzaien ikasleei eta ebaluazioa 4 item desberdin kontuan hartuz burutu zuten: Edukia, euskarria, euskara eta originaltasuna. Ikaskideek aktore bezala egindako lana ere baloratu zuten.
Jarduera lehiaketa bezala planteatu zen ikasleen motibazioa bultzatzeko asmoz. Sari banaketa gala egin genuen eta honako sariak banatu ziren:
Saria Mikel Beorlegik egindako grabatua izan zen.
BALORAZIOA:
Esperientzia ezin hobea izan da, ikasleek egindako lanak benetan txalotzekoak eta beraien balorazioa ere oso positiboa izan da.
BALIABIDEAK:
Classroom, Drive (dokumentuak eta mapa), informazioa lortzeko hainbat webgune, bideo kamera eta mugikorrak eta bideoa editatzeko programak (camtasia, movie maker…)
SORTUTAKO MATERIALA (Driveko karpeta, URLak …):
Ikasleek sortutako bideoak biltzen dituen mapa:
https://www.google.com/maps/d/edit?mid=1GZrFRTiBjEv-VLkxdMwa7XkxdVk
Mikel Beorlegik egindako grabatua (saria):