Unitate Didaktikoaren edo jardueraren AZALPENA
GAIA: SOZIOLINGUISTIKA
HELBURU OROKORRAk:
- Hizkuntzen errealitate soziala eta egoera desberdinak ulertzeko tresna eta kontzeptuez jabetzea
- Hizkuntza aniztasunaren aberastasuna aintzat hartzea eta baloratzea eta hizkuntzekiko jarrera positiboa garatzea
- Idatzizko azalpen testu egokiak sortzen trebatzea
- Ahozko azalpen egokiak prestatzen eta egiten trebatzea
- Informazioa bilatzen eta antolatzen jakitea
- Lankidetzan helburuak erdiesteko estrategiak garatzea
DENBORALIZAZIOA (saio kopurua, banaketa …):
- Lanaren aurkezpena eta eginbeharrekoen azalpena (saio erdia)
- Liburuaren irakurketa eta galdetegiak erantzutea (etxeko lana)
- Galdetegietatik abiatuta gelako azalpenak kontzeptu nagusienak barneratzeko (6 saio)
- Lanaren prestaketa (Informatika gelan saio bat + etxeko lana)
- Ahozko aurkezpenak gelan (bi saio)
DESKRIBAPENA (jarduerak, metodologia …):
- Gelako azalpenak, etxeko lana, irakurketa, binakako lana, idazmena eta mintzamena lantzen dira
BALORAZIOA:
- Ona, ikusten da posibilitatea dena on-line egiteko (material idatzirik gabe)
BALIABIDEAK:
- Kutsidazu bidea Ixabel liburua (ikasleek irakurri beharrekoa)
- On-line google-galdetegiak
- Classroom, lanak
- Aurreko urteetan erabilitako materiala (soziolinguistikaren ingurukoa)
SORTUTAKO MATERIALA (Driveko karpeta, URLak …):