MINTEGIA: FISIKA ETA KIMIKA MINTEGIA
IRAKASLEAREN IZENA (K): Merce Sarasola, Marga Ruíz eta Vega Martínez
IKASGAIA: 1BATXko Fisika eta Kimika eta 2.BATXko Fisika
MAILA:1 eta 2. BATX
Unitate Didaktikoaren edo jardueraren AZALPENA
GAIA: 2.BATXILERGOko FISIKA eta 1. BATXILERGOko DINAMIKA YOUTUBE-ok KANALETAN
HELBURU OROKORRA: Dinamika Ikasleek hainbat kontzeptu fisiko beste modu batean lantzea hala nola, ariketari buruzko hausnarketa: datu eta eskatutako magnitudeak antolatzea, planteamendua eta ebazpena pausoz-pauso adieraztea, ahozko adierazpena hobetzea baita emaitzen balorazioa egiten ikastea.
2. BATXko Fisika gaian: Bideo hauekin guztiekin Fisikan emandako kontzeptuak kasu praktikoetan aplikatzea da. Aztertutako fenomenoan printzipio eta lege fisikoa identifikatzea.
DENBORALIZAZIOA (saio kopurua, banaketa …): 1. Batxilergoan 3. ebaluazioan bideoak grabatu dira eta klasetik kanpo. 2. Batxilergoan, ordea kurtsoan zehar eta beti ere, klasetik kanpo.
DESKRIBAPENA (jarduerak, metodologia …): 1. BATXko ikasleek bideoak grabatu dituzte lehenik eta behin, nork bere proposatutako ariketa ebazten ikasteko eta bigarrenik, beste ikasleentzat ariketa hori ulertzen lagungarria izateko. bideoak grabatzeko banaka edo binaka antolatu dute lana.
2. BATXko Fisikako bideoak bikoteka burutu dituzte eta bere interesen arabera aukeratu dituzte fenomenoa. Ikasleek bideoak besteen aurrean aurkeztu dituzte eta ikasleen galdereei erantzuten diete.
BALORAZIOA: Oso ona izan da esperientzia nahiz eta ikasle guztiek helburua ez lortu. Batzuek egin duten planifikazioa eta jardueraren garapena aberatsa izan da. Lortutako gaitasunak bereziki hauek izan dira: Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna, Ikasten ikasteko gaitasuna, Giza eta arte-kulturarako gaitasuna, Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna, Matematikarako gaitasuna eta Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.
BALIABIDEAK: Lan praktikoaren gida: ARIKETA BATEN EBAZPENA bideoan
SORTUTAKO MATERIALA (Driveko karpetaren URLa, URLak …):
HOBEKUNTZA POSIBLEA: Ikasleek, urtean zehar, YOUTUBE-ko kanala elikatu behar dute bideo batekin gutxienez. Horretarako, beraiek aukeratuko dute Fisika eta Kimikako zer gaiari buruz burutuko duten.
ARGAZKIAK KM-KO WEBGUNERAKO (hemen itsatsi edo Driveko karpetaren URLa):