Konduktismoa eta baldintzapen instrumentala

MINTEGIA:FILOSOFIA

IRAKASLEAREN IZENA (K):AMAIA

IKASGAIA:PSIKOLOGIA

MAILA:2.BATXILERGOA

Unitate Didaktikoaren edo jardueraren AZALPENA

GAIA:PSIKOLOGIA-ESKOLAK: Konduktismoa eta baldintzapen instrumentala

HELBURU OROKORRA:Psikologia-eskola ezberdinen ulermena, espezialitate honetan erabiltzen diren metodologia eta teknika ezberdinen aplikazioa, eta horiei buruzko hausnarketa kritikoa.

DENBORALIZAZIOA (saio kopurua, banaketa …):15 saio.

1, 2, 3 SAIOETAN: Azalduko zaizkie konduktismo klasikoa eta baldintzapen instrumentala, azalpenetarako teknologia berriak erabiliz, klase magistralen bitartez.

4, 5 SAIOETAN: Konduktismo klasikoari buruzko ariketak landuko dituzte taldeka. 1go eranskinean agertzen diren adibideetan estimulu eta erantzun mota ezberdinak identifikatu beharko dituzte eta gero, klasekideekin batera eztabaidatu eta adostu izan dituzten emaitzak.

6, 7, 8, 9, 10 SAIOETAN: Konduktismoa eta baldintzapen instrumentala aplikatzen saiatuko dira Esperimentu baten bitartez.

11, 12 SAIOETAN: Lanak klasearen aurrean aurkeztuko dira baloratuak izateko.

13, 14, 15 SAIOETAN: “La naranja mecánica” filma ikusi eta horri buruzko lana (3.eranskina) egingo da, ikasi eta erabili dituzten metodologia ezberdinak beste esparru batean aplikatzeko kapazak direla demostratzeko.

DESKRIBAPENA (jarduerak, metodologia …):

Denboralizazioan azalduta dago zer egingo den saio bakoitzean. Horretaz aparte, talde bakoitzak grabatuko du materiala ikastetxetik kanpo esperimentua egitera orduan. Lan jarraia da eta gutxienez hiru saio izan beharko dituzte grabatuta esperimentuari etekina ateratzeko.

Bestetik, metodologiari dagokionez, proiektua hasieratik aurkezten da bere osotasunean eta sortutako taldeak mantentzen dira bere amaierara arte. Egunero egindako lanaren behaketa eta ebaluazioa egiten da eta horrek pisua dauka nota jartzerakoan. Teknologia berriak erabiltzen dira eta ikastetxeko plataformei lekua ematen zaie. Eguneroko lan sakona da hau.

BALORAZIOA:

BALIABIDEAK:

1GO ERANSKINA:

ARIKETAK: KONDUKTISMO KLASIKOA

1. Identifikatu kasu bakoitzean parte hartzen duten estimulu ezberdinak:

a) Ane 3 urteko neskatxoa da. Katuei ez zien beldurrik. Egun batean, katuarekin jolasten zegoen bitartean, bere nebak soinu oso beldurgarria egin zuen eta Ane negarrez hasi zen. Hortik aurrera, katua ikusten duen bakoitzean negarrez hasten da.

b) Ekaitzi asko gustatzen zitzaizkion makarroiak. Pasa den astean, jatetxea batean egon zen bazkaltzen eta makarroiak eskatu zituen. Makarroien artean labezomorro bat topatu zuen eta gorakadak hasi zitzaizkion. Ordutik aurrera, makarroiak ikusten dituen bakoitzean gorakadekin hasten da.

c) Pasa den urtean, San Valentin-en, Beñatek oparitu zion Berri Txarrak taldearen azkenengo diska Mireni. Egun horretan moztu zuten erlazioa. Aurten, San Valentin-en, Mirenek entzun du abestia eta negarrez hasi da.

2. Asmatu zuek beste bi kasu.

2.ERANSKINA:

https://drive.google.com/drive/folders/0B3JPTbY5P29Qfk9HbzdSR1BvdmVKVDVKODFFelY3eWxkYWdVXzlibkdGZnFya1duck03N2s

3.ERANSKINA:

https://drive.google.com/drive/folders/0B3JPTbY5P29QfmVjTjgwR3FOSU5VZW5UeGYxb2QyYXNTU2lmeldqTmRTeS1Oc2NmdXVkdTA

Ordenagailuak, kamerak, grabagailua, classroom plataforma, familien laguntza.

SORTUTAKO MATERIALA (Driveko karpetaren URLa, URLak …):

https://drive.google.com/drive/folders/0B3JPTbY5P29Qfk9HbzdSR1BvdmVKVDVKODFFelY3eWxkYWdVXzlibkdGZnFya1duck03N2s

https://docs.google.com/document/d/1HlhwxidMjxWyVC4H9YgiEXRarrEaOzIR7jw0dEYj9Uk/edit

ARGAZKIAK KM-KO WEBGUNERAKO (hemen itsatsi edo Driveko karpetaren URLa):