MINTEGIA: TEKNOLOGIA
IRAKASLEAREN IZENA (K): KOLDO ALIJOSTES BORDAGARAI
IKASGAIA: TEKNOLOGIA
MAILA: DBH1
Unitate Didaktikoaren edo jardueraren AZALPENA
GAIA: EGITURAK
HELBURU OROKORRA: Egiturak gaia jorratzeko, salgai jarriko den aulki erreal bat taldeka sortzea da azken xedea.
DENBORALIZAZIOA (saio kopurua, banaketa …): guztira 18 saio izan dira 2. ebaluazioan.
DESKRIBAPENA (jarduerak, metodologia …):
Egitura gai lantzeko aulki bat eraiki dute ikasleek. Horrela egitura bat egonkorra, erresistentea eta iraunkorra izateko eduki behar dituen baldintzak errealitatean probatu dituzte.
Baina eraikitze soila ez da izango, zeren ikasleek bere lana errealitatearekin are eta gehiago lotzeko, eraikitzen diren aulkiak saltzea izango da helburua, eta ateratzen den dirua Gobernuz Kanpoko Erakunde bati ematea. Horrela, alde batetik, eraikitze prozesuan ahalegin handia jarri dute, benetako aulki salgarri bat sortu behar dutelako, eta bestetik, azken xede solidario bat izango dute, gehiago motibatu dira.
Proiektuen metodoa aurrera eraman da:
Ikasleei arazo edo eginbehar bat aurkeztu zaie, eta prozesu teknologikoaren faseak jarraituz problema teknologiko horri ebazpen bat eman behar izan diote. Abiapuntua den arazo horrek objektu bat eraikitzea izan du helburu, eta prozesu horretan teknologia alorreko zenbait eduki aplikatu behar izan dituzte.
UDak 4 fase izan ditu:
A. Hasierako fasea: AURKEZPENA ETA IKERKETA (4 ordu)
B. Garapenaren fasea: ERAIKETA (8 ordu)
C. Komunikazio fasea: KOMUNIKAZIOA, PROBATZEA ETA EBALUAZIOA (4 ordu)
D. Salmenta (2 ordu)
Jarduera motak:
- Lau edo hiru ikasleen arteko taldeak
- Partaideen arteko harreman ona izatea kontuan hartuko da, baita lan egiteko joera ere. Momentu batean homogeneotasuna bilatuko da, eta beste batzuetan heterogeneotasuna.
BALORAZIOA:
Balorazio oso ona egiten dut, ikasleek objektu erreal eta erabilgarri bat sortu dute, eta egiturek izan behar dituzten baldintzak errespetatu behar izan dituzten, edukiak ere jorratu dira. Talde lanean autonomiaz aritu dira, eta baliabide oso ezberdinekin lan egin dute: ordenagailuak, marrazkiak paperean, tailerrean erremintak eta materialak …
Eta guzti horrez gain, objektuaren balio ekonomikoa eta eskulanaz ohartu dira, eta xede on baterako (Gobernuz Kanpoko Erakundea) eskaintzea bere lanaren fruitua, baliogarria izan da elkartasuna lantzeko eta benetakotasuna emateko proiektuari.
BALIABIDEAK:
Baliabide didaktikoak
Espazioa eta denboraren antolaketa
SORTUTAKO MATERIALA (Driveko karpetaren URLa, URLak …): sortutako aulkien argazkiak
ARGAZKIAK KM-KO WEBGUNERAKO (hemen itsatsi edo Driveko karpetaren URLa):
Egiteko prozesuan ateratako argazkiak
Unitate Didaktikoa garatua
(Arazo egoera duen UD: Aulkia eraikitzen - teknologia DBH1)