MINTEGIA:FILOSOFIA
IRAKASLEAREN IZENA:ENEKO ETXEBERRIA
IKASGAIA:FILOSOFIA
MAILA:BATXILERGOKO LEHENA
Unitate Didaktikoaren edo jardueraren AZALPENA
GAIA:
Speakers Corner, Hitzaren Azoka.
HELBURU OROKORRA:
Ikasleek pil-pilean dauden gaiez hausnarketa egiteko eta eztabaidatzeko trebezia hartzea, sozializatzeko arrazoimenaren gaitasunak erabiltzen ikastea.
DENBORALIZAZIOA (saio kopurua, banaketa …): Saio bakarra, 40 minutukoa, eskolako patioan.
DESKRIBAPENA (jarduerak, metodologia …):
Lehen mailakoen artean hizlari izango direnekin gaia eta gidoia adostu da, haiek prestatu egin dute aurretik, eta saioaren hasieran nork bere eztabaida gunea hartu du, erdian jarritako aulki gainean igota, inguruan era librean ikasleak jarri zaizkiolarik. Berak gaiaren aurkezpena egin du eta iritzia eman du, segidan interbentzio anitzak piztu direlarik eta eztabaida. Honela, hamahiru eztabaida gune sortu dira, besteak beste, gai hauen inguruan: kirola eta emakumea, energia nuklearra eta berriztagarriak, abertzaletasuna, manifestazioetan nola jokatu eta borroka bideak, gorputza eta itxura, drogak eta gazteak, sexismoa, biolentzia politikan eta gizartean, hezkuntzaren kritika, jai giroetako alienazioa, arte modernistaren kritika, moda eta kapitalismoa, eta sozialismoa.
BALORAZIOA:
Zoragarria izan da, denon inpresioa baikorra izan da, hainbatek denbora gehiago eskatu du, eta foro irekiak eskaintzen duen askatasuna goraipatu dute.
BALIABIDEAK:
Hamahiru aulki eta mahai; mahaiak, hain zuzen, bakoitzari dagokion gaiaren kartela itsasteko.