MINTEGIA: FILOSOFIA
IRAKASLEAREN IZENA (K): IBAN MARTINEZ DE ALBENIZ
IKASGAIA: FILOSOFIA
MAILA: 4.DBH
Unitate Didaktikoaren edo jardueraren AZALPENA
GAIA: Bullyngaren inguruko ANTZERKI FOROA
HELBURU OROKORRA: Bullyngaren inguruan hausnartzea eta jazarpen egoeratan hartzen ditugun jarrerak baloratzea. Bukaerako helburua, etorkizunean horrelako egoerak eman ez daitezen zein jarrera aldatu ditzakegun hausnartzea da
DENBORALIZAZIOA (saio kopurua, banaketa …):
Guztira 7 saio erabili genituen.
BEROKETA FASEA: 2 saio + (aurreko lanketa)
Ikasleak Auschwitchen egon zirela aprobetxatuz (eta historiako klaseetan nazismo-faxismoaren gaia landu zutela kontuan hartuz), “nola izan zen posible Auschwitz?” aztertu genuen klasean zenbait testu eta pelikula bat ikusiz (Hannah Arendt, Eichmanen kasua,...).
Horrek erraztu zuen, nazismo-faxismoaren elementuak identifikatzea (liderraren beharra, taldearen obedientzia, baztertutako subjektua, etab.)
Ondoren honako testua irakurri genuen, alderaketa bat eginez faxismo ideologiko eta bullyngaren artean. Ondorioa: Bullynga “faxismo txiki” bat da, ezaugarri batzuengatik pertsonak baztertuak izaten direlako.
Klasean Bullyng kasuetan ematen diren elementuak aztertuta, 3 talde sortu genituen.
ANTZERKI FASEA: 5 saio
Talde horietako bakoitzak bullyng egoera bat errepresentatu behar zuen 5-10 minutuko antzezpen batean (oso modu errazean, antzezpenerako denbora gutxi genuelako eta irakaslearen partetik antzerkigintzarako prestakuntza eskasagatik). Gatazka batera eraman gaituen egoera beste modu batean bideratzeko asmoz.
Antzerki-foroaren berritasuna honetan datza: publikoa ere parte hartzen duela obran (ez da aktore pasibo bat) eta behin lehenengo pasea eginda, bigarren pase bat egiten da eta publikoak obra horretan ikusten dituen egoerak aldatu ditzakeela. Irakasleak gidatzen du (couringa) eta edozein ikaslek edozein momentutan “stop” esan eta obra gelditzen da. Batzuetan jarrera konkretu baten inguruan galdera edo hausnarketa bat egiteko besterik ez da. Beste batzuetan publikoan dagoen ikaslea obran sartu daiteke eta egoera hori modifikatu. Obrak jarraitzen du modifikazio horrekin eta egoerak aldatu egiten dira.
Antzezpenerako 5 saio erabili ziren (entsaioak eta antzezpenak)
DESKRIBAPENA (jarduerak, metodologia …):
BALORAZIOA:
Orokorrean oso positiboa.
Zailtasunak:
BALIABIDEAK:
SORTUTAKO MATERIALA (Driveko karpetaren URLa, URLak …):
https://docs.google.com/document/d/10UxRrhvXvfrmFTvHMcG24LQPjdsOMFZwdhfV7RhYblM/edit
ARGAZKIAK KM-KO WEBGUNERAKO (hemen itsatsi edo Driveko karpetaren URLa):
Ez ditut (ze pena!!)