MINTEGIA: Biologia-Geologia
IRAKASLEAREN IZENA (K): Antonia López
IKASGAIA: Biologia-Geologia
MAILA: 1.DBH
Unitate Didaktikoaren edo jardueraren AZALPENA
GAIA:Lorategi bertikala. Lurraren geruzak.
HELBURU OROKORRA:Lurraren geruza guztiek elkar eragiten dutela ikustea lorategi bertikalaren bidez.
DENBORALIZAZIOA (saio kopurua, banaketa …):16 ordu kurtsoan zehar banatuta.
DESKRIBAPENA (jarduerak, metodologia …):Ikasleek lurreko geruzen erlazioa praktikoki ikusteko lorategi bertikala eraiki dute. Lehenengoz lurreko geruzen informazio teorikoa,batez ere atmosferaren ezaugarriei buruzkoa, lotu dugu lorategiarekin, ekintza batzuen bidez.
Otsailean eraiki dute lorategia birziklatze materialarekin eta gero, kurtsoan zehar,atmosferaren tenperatura eta prezipitazioen datuak jaso dituzte baita ipinitako loreen garapena ere bien arteko erlazioa bilatzeko. Horrela metodo zientifikoan prozedura jarraitu dute.
UDak hiru fase izan ditu:
A. Hasierako fasea:
INFORMAZIO TEORIKOA JASO: (4 saio)
B. Garapenaren fasea:
ERAIKETA ETA JARRAIPENA (8 ordu)
C. Komunikazio fasea:
KOMUNIKAZIOA ETA EBALUAZIOA (4 ordu)
Jarduera motak:
BALORAZIOA:Ikasleek oso ondo hartu dute ekintza hau, gustora ibili dira eta interesarekin zaindu dute lorategia, ardura handia hartu dute ureztatu behar izan dutenean eta txandak antolatu dituzte.
BALIABIDEAK:
Gelako eramangarriak
SORTUTAKO MATERIALA (Driveko karpetaren URLa, URLak …):
https://docs.google.com/document/d/1R3lhsYA9tdz2-QXrZrEE5Iw2Z_MzOyXJ_e-bZoltgno/edit
ARGAZKIAK KM-KO WEBGUNERAKO (hemen itsatsi edo Driveko karpetaren URLa):
https://drive.google.com/drive/folders/0BzgGFjFkemxjcVBudmxSOGJaWm8?usp=sharing