Instalatzeko, RPi Fundazioaren webgunean zintzilik dagoen ISO irudia deskargatu eta microSD txartelean kargatu behar da. Ez da kopiatu behar fitxategi soila bailitzan; erretzea deitzen zaion prozesua egin behar da. Erre esaten da CD eta DVD euskarrietan laserrez hala egiten delako; izan ere, ISO batek disko-irudi bat edo kopia bat gordetzen du, baina aintzat hartuta edukia era arruntean kopiatzean ez ikusi egiten zaien fitxategi ezkutuak eta abiokoak. Honela egiten da prozesua pausoz pauso:
1. Deskargatu:
Hau da 1.6 GB dituen ZIP fitxategia deskargatzeko lotura. Gaur-gaurkoz azkena dena aukeratu, Raspbian Stretch with desktop, hain zuzen ere.
2. Erre:
Oraindik ez dago sistema eragilerik kargatuta, eta beraz, RPi erabiltzeko microSD txartelean erre behar da .iso formatuko fitxategia. Adi ñabardura honi: baliokideak dira inoiz .img formatuan agertu izan diren disko-irudiak, eta, hortaz, prozesua ez da aldatzen. Beraz, aurrena, deskonprimatu egin behar da, eta, gero, 4 GB dituen ISOa eskuratu. Kontuan izan jarraibideak aldatu egiten direla ordenagailuko sistema eragilearen arabera:
cd /home/zure_erabiltzailea/Deskargak
gunzip 2017-09-07-raspbian-stretch.zip
/dev/sdb1
):fdisk -l lists
sudo umount /dev/sdx
x
zuzen ordezkatzea dagokionarekin. Ondoren, badaezpada ere, ezarri FAT32 formatua:mkfs.vfat /dev/sdx
sdb11
eta sdb12
agertuko lirateke). Txartela berria bada, ordea, partizio bakarra izango du eta behin bakarrik eginda nahikoa da. Azkenik, eman honako agindu hau micro SDan kargatzeko (10-20 minutu jo ditzake erretzeak, eta lasai hartu):sudo dd if=/home/zure_erabiltzailea/Deskargak/2017-09-07-raspbian-stretch.iso of=/dev/sdx
Windowsen kanpoko programak erabili behar dira deskonprimitzeko, formatua emateko zein erretzeko, eta, hortaz, horiek ere aurretik deskargatu behar dira (ordena berean): 7zip, SD Formatter eta Win32 Disk Imager.
Windosen bezala, macOSen ere kanpoko programak erabili behar dira deskonprimitzeko, formatua emateko zein erretzeko, eta, hortaz, horiek ere aurretik deskargatu behar dira (ordena berean): The Unarchiver, SD Formatter.
3. Egiaztatu:
Begiratu ea gailu guztiak RPi3 plakara zuzen lotuta dauden: pantaila, sagua eta teklatua konektatuta, eta sarerako kablea lotuta (lotu gabe badago, lotu orain).
4. Txertatu:
microSD txartelerako zuloa dago RPi gailuko beheko aldean, USB ataken kontrako muturrean. Sartu bertan txartela, eta entxufatu elikadura-iturria. Martxan dago! Une batetik bestera agertuko da Raspbianen mahaigaina.
Ongi etorri kode irekiko Raspbian sistemara! ala Welcome? Plataforma euskaraz dago, baina ez dago lehenetsita.
Edozein mahaigainetan bezala, atzeko irudia aldatzeko saguko eskuineko botoiari sakatu behar zaio.
Raspbian euskaraz izateko, joan menuko Hobespenak > Raspberry Pi Configuration atalera. Beste bide bat terminala erabiltzea da: ireki teklatua CTRL + ALT + T sakatuta, eta idatzi komando-lerroan sudo raspi-config
(pasahitza raspberry
da). Leku berera iristen da bi bideetatik. Bertan, aukeratu Localisation erlaitza, sakatu Set Locale botoiari eta ezarri aukerak menuak zabaltzean. Bukatzeko, sakatu OK hizkuntza aukeratzeko:
Hizkuntza aukeratu ostean, erlaitz berean segi eta sakatu Set Timezone botoiari. Aukeratu berriro ondoz ondoko menu zabalgarriak eta sakatu OK. Area = Europe agertzen denean, aukeratu Hego Euskal Herrian Location = Madrid eta Ipar Euskal Herrian Location = Paris. Erlaitz berean, sakatu Keyboard botoiari eta aukeratu agertzen diren bi zerrendetan: Hego Euskal Herrian (Country = Spain eta Variant = Spanish) eta Ipar Euskal Herrian (Country = France eta Variant = French), eta sakatu OK. Azkenik, sakatu beheko Set WiFi Country botoiari, egin aukera menu zabalgarrian eta sakatu OK: Hego Euskal Herrian (Country = ES Spain) eta Ipar Euskal Herrian (Country = FR France).
Hobespen horiek guztiak aplikatzeko, sistemak berrabiarazteko eskatzen du, eta, beraz, baieztatu. Orain bai, Ongi etorri Raspbianera!