Alex etxean sartzen denerako, bidali laguntza-mezu bat edo eman Minecraftetik "alde" egiteko abisua, mundu birtualetik errealitaterako muga gaindituz. Horretarako, adierazi hizki-sekuentzia bat, alfabetoaren gainean, argiak piztuz eta itzaliz.
Aholkuak:
Argi bakoitzak GPIO pin edo seinale propioa izan behar du.
Gorde etxearen koordenatuak.
Abiarazi argi-sekuentzia Alexen posizioak eta etxearen barruko koordenatuek bat egitean. Gogoan izan "alde!" esan behar zaiola.
Bertsio berriak: hobekuntzak
Gela batetik bestera komunikatzen saiatu, benetako mezuak bidaliz: Sator-ehizan egiten den bezala, esleitu alfabetoko hizki bat paretean jotzeko blokearen koordenatu bakoitzari. Guztira 27 hizki eta GPIO 40 konexio direnez, ez duzu arazorik izango.