Hasiberrientzako gida

Baduzu gauza berriak probatzeko zaletasunik? Ikasi nahi duzu programatzen, baina ez duzu tutik ulertzen eta ez dakizu nondik hasi? Badakizu zer esan nahi duten hackeatu, Minecraft eta Git hitzek?

Aurreko galderetako bati, gutxienez, baietz erantzun badiozu, leku egokira etorri zara. Hartu eskuan pala, pikotxa edo ezpata, meategian arrakasta izateko behar-beharrezkoak dira-eta. Abentura hastera doa!

Webguneak honako atal hauek ditu (hemengo hurrenkerari jarraitzea komeni da arloan kokatzeko eta beharrezko materiala prestatzeko):

    1. Raspberry Pi
    2. Minecraft

Oinarri horiek barneratzean, zeure kabuz ibiliko zara ikertzen eta gaitasun berriak eskuratzen!