Sortu gaztelua edo gotorlekua partaideon artean, lankidetzan. Ez erreparatu detaileei eta jantzi barrutik zein kanpotik ate, leiho, ohe, eskailera eta abarrekin. Ondoren, txandaka, lehiakide bakoitzak agindu-lerrotik erasotu dezala eta ahal duen moduan babestu dadila.
Eraiki labirintoa eta mugatu jokalariaren ikuspuntua goitik ikusteko (MCPI erabilita), eta hurbildu zoom eginda: ez dezala jakin non dagoen! Neurtu denbora eta adierazi pantailan. Non dago lehia? Adostu irteerako blokea, urrea, adibidez, eta jokalariak programatu dezala scripta irteera nondik daukan jakiteko; y
plano berean egon daitezela labirintoko korridore guztiak, kalkuluak x
eta z
bidez bilatzera mugatzearren. Hori bai, eragotzi teleportatzeko aukera, azkarra bada koordenatua ezagutzen duen unean ez teleportatzeko!