3. adibidea

TNT blokeekin jolasean

Aproba ikusgarriak egiteko bloke ederra da TNT edo dinamita. TNT bloke arrunta jartzeko, idatzi honako hau:

tnt = 46
mc.setBlock(x, y, z, tnt)

Egia esan, horrela egiteak ez du jolaserako aukera larregirik uzten. Egin proba data aldagaiari 1 balioa jarrita, eta idatzi honako agindu hau:

tnt = 46
mc.setBlock(x, y, z, tnt, 1)

Jarraian, eragin saguaren ezkerreko botoiari eta kolpatu dinamita ezpatarekin: blokea aktibatu egiten da eta handik gutxira eztanda egiten du!

Gehiegikeriei tartetxo bat egiteko sasoia iritsi da! Egin TNT blokezko kubo erraldoi bat, eta, lehertzen bada, mapan izugarrizko kraterra sortuko du. Adi ñabardura honi: Raspberry Pi gailuak hardware-baliabide murritzak dituenez, bideo-jokoaren funtzionamendua moteldu egin dezake kubo handiegiekin jolasteak, eta sistema blokeatu ere egin daiteke. Hortaz, ez da komeni kubo hau baino handiagorik egitea:

tnt = 46
mc.setBlocks(x+1, y+1, z+1, x+11, y+11, z+11, tnt, 1)

Horrelako kubo puska agertu da begi-bistan. Hurbildu, eta aktibatzean, egin ihes ahalik eta urrutien, arduragabe horrek! Ikuskizuna prest dago!

Esan bezala, renderra edo elkarren segidako irudi-kopurua erabat murrizten da bat-batean. Sistemak, gainera, hainbat aldaketa grafiko kudeatu behar ditu aldi berean, eta aldaketa horiek behar den bezala adierazi ere bai: besteak beste, eztandaren kea erakutsi, su-txinpartak agerrarazi, desagertzen diren blokeen kalkulua egin eta ingurunearen itxura berria berreraiki.

Guri bost ardura horrek guztiak! Ikusgarria da!