Programazio-lengoaiak

Hackerra izateko, makinekin komunikatzen hasi behar da aurrena! Gauza asko egin ditzakete, eta inozoak bezain besteko esanekoak dira: hots, programatzaileak agindutakoa zurrun giten dute eta, akatsak gertatzen badira, egin behar dutena garbi ez adieratearren gertatzen dira. Makinek hizkuntza propioa darabilte, eta lengoaia asko egonagatik ere ia beti patroi edo egitura berdinak partekatzen dituzte batetik bestera. Orduan, bat ikasten denean, erraza izaten da berriekin moldatzea. Programazioaren estiloa, edo paradigma jasotzea da adimen konputazioanala izatea; horretan zabiltza Minecraft eraldatzeko hautua egin baduzu dagoeneko; ez badakizu ere!

Esanda bezala, programazio-lengoaia asko daude munduan. 'Zatoz meategira programatzera!' ikastaroan aurreneko esperientzia gisa ulerterrazak diren bi aipatu dira, eta jarraibideak zein adibideak soilik batenak eman: Pythonenak. Scratchetik ere esandakoei jarraitu dakiekeenez, Minecraft bideo-jokoari eragiteko konexioa nola ezarri ere xehe-xehe aipatu da.

"Makinak alferrikakoak dira. Erantzunak besterik ez dute ematen."

Pablo Picasso

"Ordenagailuei buruzko albiste ona da esaten diezuna egiten dutela. Albiste txarra da esaten diezuna egiten dutela."

Ted Nelson