Minecraften oinarrizko kontrolak eta zenbait xehetasun

Minecraften xedea, izenak adierazten duen legez, zuloak egitea, meatzeak sortzea eta materialak ustiatzea da. Baliabide horiek aukera ematen dute tresnak sortzen hasi, tresna horiekin ustiapena bizkortu, material berriak eskuratu, labeak eta lan-mahaiak ekoitzi eta haiekin produkzioa areagotzeko; hala, egurrezko lanabesetatik metalezkoetara, hurrena urrezkoetara… jauzi egin eta horren guztiaren gurpil zoroan jolastean dago gakoa.

Beraz, gauzak moztu eta birrintzeko sasoia da, eskuratutako lehengaiekin gauza berriak sortzekoa. Ez moztu jarioa eta sormenari libre egiten utzi!

Kontuan izan, halaber, sagua ingurura begiratzeko erabiltzen dela, eta teklatua ekintza hauetarako:

Ekintza

Aurrera

Ezkerrera

Atzera

Eskuinera

Inbentarioa

Jauzi egin

Hegaz egin / erori

Etenaldia / jokoaren menua

Saguaren erakuslea askatu

Botoia

W

A

S

D

E

Hutsune-barra

Hutsune-barra (birritan)

Esc

Tab

Bestalde, gogoko objektuetara iristeko, erosoagoa da pantailaren oineko lasterbidea erabiltzea inbentario handira zuzentzea baino. Lasterbidetik objektuak aukeratzeko, nahikoa da saguaren arrabolarekin gora eta behera egitea eta hautatuko objektuaren parean gelditzea. Era berean, nahi dena zuzenean eskuratu daiteke 1-8 bitarteko teklatuko zenbakiekin.

Zerbait eraikitzean errazago lan egiteko zein egindakoa ikusteko balio du hegaz egiteko aukerak: hutsune-barrari birritan sakatuz, gorantz igotzen da erabiltzailea, askatzean bere horretan mantentzen da, eta beste birritan ematean, lurreraino erortzen da.

Hegal egiten

Bideo-jokoko pertsonaiak ‒aurrerantzean, Steve mutila denean eta Alex neska denean‒ tresna bat hautatu (ezpata, pikotxa, pala, arkua...) eta eskuan tente eramaten du. Saguari klik egitean, apurtu egiten du aurreko blokea. Bizkorrago edo motelago eragin dezake, parean suertatutako blokearen ezaugarrien arabera; esate baterako, ura ezin daiteke kolpeka apurtu, ezta airea edo laba ere.

Tresnek, era berean, erabileraren araberako iraupena dute eta muturreko egoeretan apurtu egiten dira. Eginkizun hauetarako balio dute, besteak beste: beherantz zuloak egiteko, lurpeko haitzulo-sareak sortzeko eta dagoeneko sortuta daudenetan ibiltzeko. Horregatik, Alexek nahi duena eraiki dezake blokea eskuan duenean: blokeak bata bestearen gainean ezartzeko, eskuineko botoiarekin klik egin behar da blokean bertan, eta blokeak ezabatzeko, aldiz, ezkerreko botoiarekin.