Erronkak

Atal honetan erronka egiten zaio programatzaile hasi berriari, ikasitakoa aplikatuz eta jakintzak konbinatuz, jomuga makurragoei erantzuteko ikasgai berriagoak autonomiaz landu ditzan; bultzada eman nahi zaio, desafioa bota. Han-hemenka laguntza edo aholkuak ageri arren, esan gabe doa ez ikusiarena egitea aberasgarriagoa litzatekeela!

Hainbat repo daude sarean eskuragarri Git biltegietan adibide edo oinarri gisa erabiltzeko. Bilatu, ikertu, kopiatu ideiak, hobetu, eta, batez ere, ikasi!

    1. Will Byers alderdi ilunetik komunikatzen (elektronika eta programazioa)
    2. Karibeko piratak (programazioa: egitura errepikakorrak, matrizeak...)
    3. Babarrun magikoak (programazioa: baldintzak, errekurtsibitatea...)
    4. Altxorraren bila (programazioa: funtzioak eta deiak...)