Latinezko tumulus (goragune) hitzetik datorren terminoa, hilobi-erabilerako eraikuntza monumental bati egiten dio erreferentzia. Normalean zirkularra bada ere, ez da beti hala, eta material sedimentarioen pilaketa baten bidez (lurra, harriak, legarra, eta abar) sortutako muino artifizial bat da. Batzuetan, harri txikiak erabiliz egindako egitura perimetral bat ere izaten du.
Eraikuntza megalitiko bat da, munduan zehar erabilia, tokian tokiko ezaugarriekin, eta mendeen poderioz aldaketak izan dituena. Hasieran, hildakoaren gorputza estaltzeko harri-pilaketa sinpleak ziren, baina denborarekin, lurrez estaliz joan ziren eta horrek benetako muino artifizialak sortzea ekarri zuen, hilobi ugari hartzeko modukoak izateraino.
Eraikuntza megalitiko bat da, munduan zehar erabilia, tokian tokiko ezaugarriekin, eta mendeen poderioz aldaketak izan dituena. Hasieran, hildakoaren gorputza estaltzeko harri-pilaketa sinpleak ziren, baina denborarekin, lurrez estaliz joan ziren eta horrek benetako muino artifizialak sortzea ekarri zuen, hilobi ugari hartzeko modukoak izateraino. Beraz, gaur egun bi funtzio nagusi izan zituztela defendatzen da: alde batetik, hildakoa estali eta ezkutatzeko, eta bestetik, hilobia ikusarazi eta monumentalizatzeko. Bigarren funtzio horretatik abiatuta, túmuloen sorrera askotan lurraren gaineko eskubideen aldarrikapen gisa ulertzen da.
Nafarroako Entziklopedia Handiaren arabera, zenbait kasutan túmuloek ganbera dolmenikoak inguratzen dituzte, baina beste batzuetan bakarka ager daitezke. Hala ere, indusketarik egin ezean, zaila da horrelako ezberdintasunak identifikatzea. Kronologiari dagokionez, dolmenik gabeko túmuloak Eneolitoko eta Brontze Ertainerako (+/- K.a. 3000-1500) egozten dira, inhumazio erritua egiten bada; eta Brontze Berantiar eta Burdin Arokoak (+/- K.a. 1200-600) izango lirateke errausteko errituak badaude.
Orokorrean, katalogo honetako beste eraikin batzuk baino monumentalitate txikiagokoak izaten dira, eta horregatik ere izan liteke ikerketa gutxiago egin izana. Hala, indusketarik gabe, zaila izaten da beren funtzionalitatea ulertzea eta, adibidez, txabola tumularrekin edo antzeko beste egiturekin nahastea saihestea.
Ondoko mapan, Goñerrin orain arte identifikatu diren tumuluak ikus daitezke. Etorkizunean zerrenda hau aldatu daiteke aurkikuntza berrien arabera.
Ikono bakoitzean klik eginez, informazioa eta irudiak dituen leiho bat irekiko da.