Materian sartu aurretik, beharrezkoa da gaian interesatutak dauden guztiei oinarri teoriko bat eskaintzea, honen bidez Goñerrin aurkitutako monumentu megalitikoak eta Gazteluzarreko kastroa ahalik eta hobekien ulertzeko.
Jorratzen ari garen garaiaren hedapena aintzat hartuta, erabakigarritzat jo da proiektu hau Neolitikotik Erromanizaziora kokatzea, modu honetan era ahalik eta zabalean erregistratutako ondasunen sorrera, garapena eta uztea ulertzeko.
Esandakoa kontuan izanik, hurrengo atalak hurrengo kronologiaren bitarte antolatu dira:
Neolitikotik Brontze Arora--> V milurtekoa-II milurtekoa K.a.
Brontze Berantiarra --> 1250-750 K.a. gutxi gorabehera
Burdin Aroa --> VIII-I K.a. mendeak gutxi gorabehera
Antzinako Burdin Aroa --> VIII-VI K.a. mendeak
Bitarteko Burdin Aroa --> V-IV K.a. mendeak
Burdin Aro Berantiarra--> IV-I K.a. mendeak
Garai erromatarra --> I K.a.-III K.o. mendeak gutxi gorabehera