Ikusi dezakegun bezala, web-orri honen atala bi zatitan banatuta dago, Goñerrin aurkitu diren Historiaurreko bi eraikin motak jasoz: monumentu megalitikoa eta kastro bat.
Orrialde hauen baitan eraikinen inguruko informazio zehatza irakurri daiteke, bi ardatzetan antolatu dena. Bestalde, elementua ulertzeko informazio teoriko orokorra eskuragarri dago. Azkenik, interesa duen edonork aurkitutako guztiarekin egindako mapa interaktibo bat erabili dezake. Honetan dauden ikonoak sakatzean, hautatutako ondasunaren azalpen labur bat eta hainbat irudi agertuko dira.