Ongi etorri Antzinako ortzi-mugara, Goñerriko aztarnategi megalitiko eta protohistorikoen esplorazio eta dibulgaziorako espazio batera. Goñerri Nafarroaren bihotzean ezkutatuta dagoen altxor bat da. Plataforma honen bidez, duela milaka urte lurralde hauetan bizi izan ziren zibilizazio zaharren memoriak markatutako paisaia batean murgiltzera gonbidatzen zaitugu, modu honetan euren ondare gisa utzi zituzten arkitektura, errituak eta ingurune naturalarekin zuten harreman sakona ezagutzeko aukera edukiz.
Goñerrin monumentu megalitikoen multzo nabarmen bat aurkitu dezakegu, garai urrun bateko testigantzak direnak, non gizabanakoek paisaian arrasto iraunkorrak utzi zituztelarik. Estruktura hauek, aztarna arkeologiko hutsak baino mundu ikuspegi sinboliko sakon batera bideratzen gaituzte, non heriotza, lurraldea eta izarrak elkarlotzen diren.
Horrez gain, Gazteluzarreko kastrola, protohistorian eraikitako gotorlekua, erromanizazioaren aurreko gizarteen bizimoduetan begirada harrigarri bat eskaintzen digu. Bere kokapen estrategikoa eta orain arte bildu diren frogek baieztatzen dute, modu batean edo bestean, espazio horretan kokaleku bat egon zela. Honek Goñerriko historiaren inguruko ikerketa sakonagoak aurrera eramateko aurrerapauso bat izan liteke.
Proiektu honen helburuetako bat ondare hau jendeari eta adituei hurbiltzea da, eduki historikoak narratiba eskuragarri eta ikusgarri batekin uztartuz. Gure helburua ez da soilik fitxa informatiboen, ibilbide interpretatiboen eta beste zenbait edukien bidez informatzea, baizik eta bide berean ere guru inguruan gaur egun ere isilik hitz egiten diguten aztarnen gainean errespetu.
Hori dela eta, Antzinako ortzi-muga izenak proiektuan hartutako logika jarraitzen du, hain zuzen, eraikuntza horiek, ortzi-mugan toki nabarmenak hartzen dituztenak, antzinako biztanleek egin zituzten estrukturak izan dira, gaur egun oraindik ere Goñerriren eta haren jendearen errealitatearen brruan kokatzen direnak.