Dolmenak harlauza bertikalekin eta egitura estaltzen duen harlauza horizontal batekin osatutako eraikin megalitikoak dira. Horrela, ganbera bat sortzen da, eta askotan harri multzo batez inguratuta egoten dira, tumulu bat eratuz. “Dolmen” hitza bretoieratik dator eta “harri maha handi” esan nahi du. Tokian tokiko tradizioan, "trikuharri" edo "jentiletxe" izenez ezagutzen dira.
Etimologiari dagokionez, "trikuharri" termino anbiguoa da. Hala ere, badirudi “trikatu” edo “trikat” aditzetik datorrela, hau da, “gelditu”, “eten” edo “aparkatu” esanahia duten aditzetatik. Hori horrela, triku “geldialdi lekua” edo “muga lekua” bezala interpreta daiteke, eta harri “harri” esan nahi du. Beraz, trikuharri "geldialdiko harri" edo "mugako harri" gisa uler daiteke, hau da, dolmen hauek lurraldeak markatzeko edo paisaian leku sakratuak edo muga guneak adierazteko eraiki izan zitezkeenaren ideia islatzen du. Interpretazio hori kokapen estrategikoetan edo igarobideetan dauden dolmen askok berresten dute. Bestalde, “jentiletxe” hitzak "jentilak" izeneko euskal mitologiako izaki mitikoen etxeak adierazten ditu. Kondairaren arabera, jentil hauek indar handiko izakiak ziren eta monumento horiek eraiki zituzten.
Ondoko mapan, Goñerrin lursailetan orain arte identifikatu diren dolmenak ikus daitezke. Etorkizunean zerrenda hau aldatu daiteke aurkikuntza berrien arabera.
Ikono bakoitzean klik eginez, informazioa eta irudiak dituen leiho bat irekiko da.