Erromaren etorrera nafar lurraldeetara sertorioko gerren testuingurupean eman zen, honek biztanlerian, gizarte-antolaketan eta egitura ekonomiko eta politikoetan eraldaketa erradikal baten hasiera markatuz. Nahiz eta erromanizazio prozesua luzea eta heterogeneoa izan, mende hauetan zehar lurraldean bizitza eredu berri bat finkatu zen, horrek lurraldea Inperioaren baitan integratuz. Bide berean, behintzat Nafarroako kasuan, erromatar konkista Historiaurrearen amaiera markatzen du, baskoien lurraldea ofizialki Historian txertatuz.
Garai honetako alderdi garrantzitsuenetako bat konkistaren ondorioz kastroen baitan emandako aldaketak dira. Horietako askok denboraren joanarekin utzi ziren, batez ere sarbide zaila zuten herrixkak, erromatar eredu urbanistikoa geroz eta hedapen handiagoa izanik. Beste batzuk, aldiz, errealitate berrira berregokitu ziren, elementu arkitektoniko berriak ezarriz, hala nola harresi erregularrak, kale antolatuak eta eraikin publikoak. Halaere, joera orokorra biztanleria eraikitako hiri berrietara edo hauen inguruetara mugitzea izan zen, horiek komunikazio bideekin eta nekazal eremuekin lotura hobeago bat zeukatelako.
Testuinguru honetan, erromatar hiriak eta landa eremuko villae-ak protagonismoa hartu zuten. Hiriak, Pompelo (Iruñea) bezala, administrazio politiko, militar eta ekonomikoaren zentro bilakatu ziren, eredu erromatarrean antolatuta: foroa, tenpluak, termak eta harresiak bezalako eraikuntzak edukiz. Villae-ak, bestalde, jatorrizko lurraldeko ustiategiak ziren, bai auto-kontsumorako eta merkatura bideratuko ziren soberakinak ekoizteko helburuarekin. Villa hauek, nekazaritzarako hoberenak ziren lurretan banatzen ziren nagusiki, sistema ekonomiko berriaren oinarria osatuz.
Erromanizazioa ez zen soilik fenomeno arkitektoniko edo urbanistiko bat izan, baizik eta kulturala eta soziala ere. Biztanleria indigenak Inperioaren egituretara integratzeko prozesu gradual bat bizi izan zuen. Latinezko hizkuntzaren onarpenak, administrazioan eta merkataritzan, eragin handia izan zuen gizartearen baitan, nahiz eta mendiko eremuetan hizkuntza autoktonoak, hala nola protoeuskara, hein handi batean bizirik iraun arren. Era berean, erromatar legedia, erlijio ofiziala eta antolaketa politikoaren formak komunitate lokaletan sartzen joan ziren, horrek indigenaren eta erromatarraren arteko bizikidetza marko bat ezarriz.
Ekonomian, erromanizazioa nekazaritza eta merkataritza sektorean nabarmen indartu zituen. Nekazaritza teknika berrien sarrera, ureztaketa sistemak eta labore desberdinen erabilera produktibitate handiagoa lortzea suposatu zuen. Era berean, azpiegitura bideen eraikuntzak Iberiar Penintsulako eta Mediterraneoko toki ezberdinak lotzeko aukera eman zuen, horrek ekoiztutako produktuen trukea sustatuz. Modu honetan, lurraldea, autosufizientzian oinarritutako ekonomia batetik erromatar nabaketa sareetan integratutako ekonomia-produktibo batera igaroko da.
Esparru militarrean, erromatar kontrolak funtsezko papera izan zuen lurraldean egonkortasuna bermatzeko. K.a. I. mendetik aurrera, Sertorio eta Pompeyoen kanpainak izan zirela, eremu hau espazio estrategiko bihurtu baitzen. Ondoren, Augusto pean, baskoien lurraldea Tarraconenseko probintzian kokatu zen, komentu Cesaraugustoarraren baitan, erromatar agintean sendotuz. Erromatarren garaian zehar lurraldeak garapen handia izan zuen, Hispania eta Galia konektatzen zituen bideak hemendik igarotzen zirelako, aktibitate handiko espazio bat bilakatuz.
Azkenik, ikuspegi kulturaletik, erromanizazioak indigenaren eta erromatarraren arteko sintesi moduko bat eratu zuen. Erromatar instituzioak, ohiturak eta bizitza ereduak onartu baziren ere, elementu autoktonoak askotan iraun zuten, bereziki landa eta mendi eremuetan. Jarraipenaren eta egokitzapenaren fenomeno honek garai inperialaren garaiean zehar identitate lokalak mantentzea azaltzen du hein handi batean.
Ondorioz, erromatar garaia baskoien lurraldea Inperioaren mugetan erabat integratzea suposatu zuen, kastro zarrak hiri eta villen ordez utziz, ekonomia merkatu inperialaren arabera berrantolatuz eta kulturaniztasun sakona sustatuz. Hala ere, prozesu honetak ez zuen indigenen ezaugarri propioak erabat ezabatu, hauetako aspektu askok erromatar ereduarekin batera biziraun baitzuten, zenbait kasutan ere Inperioaren amaieratik haratago iraunez.