K.a. bostgarren eta bigarren milurtekoan kokatuz, Neolitikotik Brontze Aroara bitarteko tartea Nafarroan kokatutako gizarteen garapena ulertzeko garai garrantzitsuenetariko bat da, zehazki Goñerriko inguruetan. Garai zabal honetan zehar, gizarteak aldaketa sakonak bizi izan zituzten haien bizimoduen baitan, baita ere kokalekuak ezartzerakoan eta sinismenen esparruan, aurrerago gizarte protohistorikoaren artikulazioa ahalbidetuko zuen oinarriari sorrera emanez.
Etapa honetako ezaugarri esanguratsuenetako bat koben eta harrizko babeslekuen erabilera progresiboa uztea izango da, aurreko garaietan ohikoak izan zirenak. Lehenengo horiek, bizimodu nomada edo seminomada batzuekin lotuak, aire libreko asentamenduengatik ordezkatu ziren, horiek etxolen inguruan antolatuz, zirkular edo obalo formakoak normalean, material xumeak erabiliz, hala nola egurra, buztina eta adarrak. Trantsizio honek aldaketa estruktural bat islatzen du: komunitateak geroz eta sedentarioagoak bihurtu ziren, lurralde batera finkatuta eta nekazaritza eta abeltzaintza baliabideei lotuta.
Ekoizpen-ekonomia izan zen garaiaren ardatz nagusia. Nekazaritzak, gari eta garagar bezalako zerealetan oinarrituta eta ardiak, ahuntzak eta behiak bezalako animalien etxekotzearekin batera, komunitate egonkorragoak eta ugariagoak mantentzea ahalbidetu zuen. Horrek biztanleriaren hazkunde nabarmena eta baliabide naturalen gaineko presio handiagoa ekarri zituen. Aire zabalean kokatutako asentamendu horiek ez zuten hiri-antolamendu konplexurik, baina bai autosufizientziarako joera bat erakusten dutela, ahaidetasun-taldeetan edo familia-unitate txikietan oinarrituz.
Hileta-mundua funtsezko beste elementu bat osatzen du gizarte hauen mentalitatea ulertzeko. Une honetan, hileta-helburuetarako kobak erabiltzea ohikoa bihurtu zen, banakazko zein hileta kolektiboentzako. Hala ere, fenomeno nabarmenenetakoa monumento megalitikoen gorakada izan zen, hala nola dolmenak, paisaian gako bihurtu zirenak. Monumentu hauek ez zuten soilik funtzio hildakoen hileta betetzen, baizik eta iraunkortasunaren eta identitate kolektiboaren sinbolo gisa jarduten zuten, bizien, hildakoen eta lurraldearen artean lotura iraunkor bat ezarriz. Haien eraikuntzak eskatzen zuen teknika konplexutasunak gizarte-antolamendu eta elkarlan komunitario jakin bat eskatzen zuen, hala ere, oraindik markatutako hierarkiarik gabe, marko berdinzale batean.
Garai honetako asentamenduen banaketak eskualdeko desberdintasun nabarmenak erakusten ditu. Mendiko eta Pirinioaurreko eremuetan, hala nola Goñi haranaren inguruan, koben erabileraren tradizioa gehiago mantendu zen, Nafarroako hegoaldeko eta ibaiertzeko eremuetan, aire libreko nekazaritza-aseentamenduak nagusi izan ziren bitartean. Dibertsitate honek komunitateen egokitzapena erakusten du, paisaia ekologiko ezberdinetara eta haien baliabideetara.
Azkenik, K.a. XIII–XII. mendeetan, Brontze Berantiarra krisi garai batean murgilduzen. Kokaleku askok utzi egin ziren, krisi ekonomiko eta demografiko baten adierazle izanik. Lautadetan kokatutako asentamenduaren eredua, pixkanaka, altuera handiko eta defentsarako egokiagoak ziren lekuetan kokatzearen bidez ordezkatu zen, Brontze Berantiar Aroaren eta gero, bereziki, Burdin Aroaren ezaugarri nagusia izango zen ereduaren aurrekaritzat. Krisi honek, Nafarroako lurraldean homogeneoa izan ez arren, fenomeno hau garaiean izandako aldaketa soziopolitikoaren lehenengo urrats gisa ulertu behar da, baita ondorengo mendeetan emango den konplexutasunaren aurreikuspen gisa hartuz.
Orokorrean, Neolitikotik Brontze Berantiarrera doan garaian Nafarroan bizitza sedentarioa, nekazaritza eta abeltzaintza finkatu ziren, komunitate-identitateen kontsolidazioa, hildakoen monumentuetan ikus daitezkeenak, eta lurralde-diferentziazio prozesuei hasiera emanez. Horrek guztiak oinarriak jarri zituen populamenduaren forma antolatuagoak garatzeko, Brontze Berantiarrean eta , bereziki, Burdin Aroan guztiz garatuko direnak.