INGURUNE DIGITALA KOLDO MITXELENAn
BALIABIDE BATZUK
Gurasoen eInika erabiltzaileak: eInikan dago
Sare_Hezkuntza
Ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren digitalizazioaren bidean, ikasle bakoitzak bere ordenagailua izango du lan tresna moduan, paperezko testu libururik ez da erabiliko (eremuetako liburuxkak salbu), eta gelako jardueran euskarri digitala eta papera tartekatuko dira.
Metodologia aldetik, metodologia aktiboak erabiliz lan egiten saiatuko gara, Arazodun egoera batetik abiatutako UDak aurrera eramaten (ebaluazio bakoitzean bat gutxienez) eta ikasgaiko priektu zein disziplinartekoa aplikatzen.
Koldo Mitxelena BHI IKT-n heldutasun maila AURRERATUA duen ikastetxea da.
Ikastetxeko Proiektu Digitala: 2021-2022 hasi ginen diagnosia (SELFIE) egiten eta 2022-2023an definitu genuen proiektua. Ikastetxe mentore gara, beste ikastetxe batzuei IPDa sortzen laguntzeko.
IkasLab proiektu pilotua martxan jarri genuen, metodologia aktiboak aurrera eramateko lagungarri izango den eta baliabide anitzak dituen gela bat atonduz.
IRADI Proiektu pilotuan parte hartzen hari gara, Hezkuntza Sailak bere ikastetxe publikoei eskainiko dien software librean oinarritutako ikasketa plataforma berria probatzea, hobekuntza ekarpenak proposatzeko.
UBUNTU Proiektu pilotuan parte hartuko dugu, Hezkuntzak Sailak bere ikastetxe publikoei eskainiko dien sistema eragile askea probatu, hobekuntzak proposatu eta gure beharretara doitzeko.
Ikastetxeko PREMIA sareko edozein ordenagailu finko erabiltzeko Intranet sarean sartzea derrigorrezkoa da (Windowsen sarrera) eta mintegi-kideek erabiltzaile bakarra izango dute (adb: teknologiak ir010257an), eta ikasle guztiek erabiltzaile bakarra (Erabiltzailea: ikasle; Pasahitza: ikasle) izango dute.
Mintegi buruek emango die mintegi-kideei erabiltzailearen izena eta pasahitza.
Ikasgela bakoitzean irakaslearentzat ordenagailua, arbel digitala eta chromecast-a dago. DBH1 eta DBH2ko geletan armairu elektrifikatuak ere badaude, ikasleek beren chromebook-ak bertan gorde ditzaten.
DBH 3-4ko eraikuntzan informatika gela 1 eta Batxilergoko eraikuntzan beste 1 daude.
Baliabide informatikoen matxura eta arazoak daudenean Premia arduradunari jakinarazteko PARTE baten (inprimakia) bidez egin behar da (inoiz ere ez ahoz). Inprimaki hau webgunean aurki dezakezue: www.koldomitxelena.net --> IRAKASLEGUNEA --> INPRIMAKIAK --> Matxura informatikoen parteak.
IRAKASLEAK:
Nahi duten irakasleei, ahal den neurrian, ikastetxeak ordenagailu eramangarri bat utziko dio lan tresna bezala (ikastetxean nahiz etxean erabiltzeko). Irakaslearen ardura izango da ondo zaintzea (maileguaren baldintzak).
Ordenagailuak windows SE edota Luberri (Ubuntu) edukiko dute; ikastetxeak Luberri lehenesten du.
Irakasle gelan eta mintegietan wew zenbait ordenagailu finko daude irakasleentzat.
IKASLEAK:
Ikasle bakoitzari Hezkuntza Sailak maileguan eramangarri bat uzten dio.
Ikasleek egunaren amaieran dispositiboa etxera eraman behar dute, DBH1 eta DBH2n izan ezik.
DBH1 eta DBH2ko ikasgeletan, armairuan elektrifikatu giltzapetuta egongo dira bertan ordenagailuak kargatu eta gordetzeko, beraz ez dira etxera eramango.
Ordenagailu motak:
DBH1,2,3,4 → Chromebook-ak.
Batxilergoan → Ordenagailu eramangarriak Luberri sistema eragilearekin.
www.koldomitxelena.net webgunetik sartzen da eta egunero sartu behar dugu irakasleok.
Irakasle bakoitzak bere erabiltzailea (izena.abizena) izango du eta ikasturte hasieran emango da idazkaritzan. (lehen aldiz sartzean pasahitza aldatu behar da). Google kontuarekin ere konektatu daiteke.
IKT dinamizatzaileek kudeatuko dituzte erabiltzaileak.
Erabilera:
Ikasturte hasieran ordutegia sartu.
Notak konpetentzika sartu, nota partzialen bidez.
Bertaratze hutsegiteak eta berandutzeak sartu.
Eguneroko jarraipen anotazioak sartu (jarrera, etxeko lanak, ohar puntualak).
EBALUAZIO BILERAK: irakasleek tutoreari informazioa (ebaluazioen aurretik eta gurasoekiko elkarrizketen aurretik).
Gurasoekin mezuen bidezko harremana (hobetsi)
IKT baliabideen erreserba (gehienez hilabete aurretik erreserba daiteke).
Irakasle bakoitzari google kontu bat sortuko zaio. Ikastetxeko Google kontua ikastetxeko jarduerarako soilik erabiliko da. (irakurri kontuaren baldintzak)
www.gmail.com webgunetik sar daiteke: Gmail, Drive, Classroom, Calendar, Sites, ...
Irakasle, ikasle eta familia bakoitzak bere posta pertsonalizatua du:
Irakasleak: izena.abizena@koldomitxelena.net;
Ikasleak: lehenabizena.izena@koldomitxelena.net
Familiak: ikaslearenlehenabizena.ikaslearenbigarrenabizena@koldomitxelena.net
Mintegi bakoitzak bere kontu propioa izango du (adb: matematika@koldomitxelena.net) eta mintegi buruak izango du kudeatzeko ardura.
Gela bakoitzako tutoreak ere gela horretako tutore e-mail izango dute bertatik familiekin harremanetan jartzeko (adb: dbh1a.tutoreak@koldomitxelena.net)
Proiektu bakoitzak bere kontu propia izango du (adb: hezkidetza@koldomitxelena.net).
IKT dinamizatzaileek kudeatuko dute G Suite eta beraiek emango dute erabiltzailea (pertsonalizatua). Zalantzaren bat izanez gero ikt@koldomitxelena.eus helbidera idatzi.
Hezkuntza lanerako zerbitzu hauek erabiltzen ditugu: e-posta, Classroom, Drive, Sites, Calendar ... (Meet egoeraren arabera).
Ikastetxeko irakasle, ikasle, familia eta zuzendaritzaren e-posta helbideak bertan aurki daitezke (Posta > Kontaktuak > Direktorioa), eta auto-osaketaren bidez ere aurki daitezke. Ikasle berrien helbideak ezagutzeko dokumentu bat eskuratuko zaie irakasleei.
Batxilergoan, eta DBH4n nahi izanez gero, Moodle plataforma erabiliko da ikasgelako jarduerak aurrera eramateko.
Ikasgai berri bat sortzeko eskatu IKT arduradunari.
2.5.1- Mintegiko Drivea
Ikasgaien inguruko baliabide guztiak Driveko Unitate Partekatu batean gordeko dira.
Mintegiko Drivek egitura hau izango du:
… MINTEGIA - Partekatua
1.- IKASLEENTZAT MATERIALA
2.- PROGRAMAZIOAK ETA MEMORIAK
3.- IRAKASLEEN MATERIALA
Mintegi-kide guztiek Unitate Partekatu hau izango dute, editatzeko moduan.
Karpeta hauen edukien inguruan mintegi buruak emango ditu azalpenak.
2.5.2- Mintegiko webguneak
Mintegi bakoitzak bere webgunea (Site) sortuta du.
Mintegiak ikasleei eskaini behar dizkion baliabideak guztiak Site batean mailaz-maila antolatuta izango ditu (kontuan izan testu libururik ez dutela eta nonbait izan behar dutela materiala): programazioak, apunteak, ariketak, aurkezpenak, proiektuak, multimedia baliabideak, material osagarriak ...
Mintegiko webguneak institutuko hezkuntza-elkarte osoarentzat zabalik egongo dira. (IKAS-GUNEAK)
Zaintzak informatikoki kudeatzen dira. Hau da, irakaslegela bakoitzean ordenagailu bat dago horretarako, eta zaintza txantiloia bertan egoten da beti irekita. Dena den, zaintzak jarri edo begiratu genezake internetez edozein lekutatik (irakasle bakoitzaren Driven ZAINTZAK izeneko Unitate Partekatuan). EZ AHAZTU: zaintza ipintzerakoan ikasketaburuari komunikatzea.
Irakasleon komunikaziorako ikastetxeko posta (@koldomitxelena.net) erabiliko da.
IRAKASLE-ZUZENDARITZA komunikaziorako ikastetxeko posta erabiliko da eta informazio nahiz bilera deialdiak bide horretatik egingo dira. Beraz, ikastetxeko posta egunero begiratu behar da!!!
IRAKASLE-IKASLE komunikaziorako ikastetxeko posta erabiliko da.
Irakasle eta familien arteko komunikaziorako ikastetxeko posta edo eInikako mezularitza erabiliko da (eInikara mezu bat iristen bazaigu gure postan abisua jasoko dugu).
EGUTEGIAK:
GELA EGUTEGIAK: ikasgai bakoitzeko azterketa, lan garrantzitsuen edota irteera eta hitzaldiak Google Calendarreko egutegi honetan zehaztuko ditugu irakasleok, ikasturte osoaren zehar (Irakaslegunetik sar gaitezke egutegi horretara). Gurasoek nahiz ikasleek Egutegi hori ikusgai izango dute. Egutegi hauek osatzeko ikasgela bakoitzeko IKT ordezkariak laguntza eskeiniko du.
JARDUERA OSAGARRIEN EGUTEGIA: irteera, hitzaldi eta horrelakoak egutegi honetan ere sartu behar dira. (Irakaslegunetik sar gaitezke egutegi horretara)
Hezkuntzako komunikazio ofizialak: @irakasle.eus erabiliko dute (pasahitza Zuzendaritza edo Premia arduradunari eskatu).
Irakasle bakoitzaren Driven IRAKASLE GUNEA izeneko taldeko unitate bat izango du eta irakasleon lanerako beharrezko dokumentu eta txantiloiak egongo dira.
IKT dinamizatzaileek kudeatuko dute: http://www.koldomitxelena.eus/
Ikastetxeko informazio orokorra aurkitzeaz gain irasleontzat beharrezkoak diren zenbat baliabiderako sarbidea aurkituko dugu hemen. Hala nola: Google Posta, Moodle, Einika, Egutegiak, IRAKASLEAK, IKASLEAK, FAMILIAK, IKASGUNEAK (ikasgaietako webguneak), proiektuak ...
Webgunean zerbait argitaratu nahi izanez gero, IRAKASLEGUNEAn aurkituko duzuen inprimakia bete behar da.
Ikasleak ikastetxeko dokumentu eta informazio orokor garrantzitsuenak eta beste zenbait baliabide eskura izango dituzte.
Ikasleen lanak ikasgaika antolatuta argitaratuko dira.
Geletako egutegiak izango dituzte (azterketak, lanak eta beste zenbait jardueren datak).
Intranet sarean aurki genezakeen guztia internet bidez ere gure eskura dago institutuko webgunetik IRAKASLEGUNEAn sartuz gero.
IRAKASLEGUNEAn institutuko webgunetik sar daiteke, eta bertan daude ikasturteko informazioa, egutegiak, baliabideak e.a. (irakasle erabiltzailea erabiliaz).
Irakasleentzat oinarrizko informazioa irakasleak webgune pribatuan dagoan
Gurasoak ikastetxeko dokumentu eta informazio orokor garrantzitsuenak eta beste zenbait baliabide eskura izango dituzte.
Ikasgai ezberdinetako blog eta webguneetara sarbideak egongo dira.
Geletako egutegiak izango dituzte (azterketak, lanak eta beste zenbait jardueren datak).
Institutuan IKTen inguruko informazioa dago: historia, proiektuak, antolamendua …
IKT baliabide eta gida edo tutorialak daude.
Ikastetxeak metodologia aktiboak bultzatzen ditu ikasgaietako jarduera didaktikoetarako, eta webgune honetan dituzu metodologia horiek aplikatzeko beharrezko baliabideak.
IkasLab gelaren (DBH3-4) eta Sormen Gela (DBH1-2) erabilerak, tresneria, tutorialak e.a. aurkituko dituzue.
Proiektu estrategiko bakoitzak bere webgunea du, eta proietuko arduradunek kudeatzen dute.
Irakasleok erabiltzen ditugun erabiltzaile izen eta pasahitzekin zuhur jokatu behar da.
Ikasleek erabili ditzaketen ordenagailuetan ez sartu gure erabiltzaileekin.
Edozein ordenagailutan dela ere, memorian pasahitza ez gordetzeko esan ordenagailuari, eta amaitu ondoren saioa itxi.
Pasahitza konplexuak jarri (letra larriak, txikiak, ikur bereziak eta zenbakiak dituena).
elnikako pasahitza hilean behin edo hiruhilekoan behin aldatu.