Adimen artifizialaren erabilera etikoa ez da software garatzaileen edo hezkuntza-erakundeen erantzukizuna bakarrik; ikasleek ere berebiziko garrantzia dute alderdi horretan. Jarraian, ikastetxeko hezkuntza-jardueretan txatbotekin eta beste AAko tresna batzuekin elkarreraginean aritzean ikasleek kontuan hartu behar dituzten zenbait gomendio etiko eta arau aurkeztuko dira:
Adimen Artifizialeko tresnak irakasleak baimendutako ikas jardueretan bakarrik erabili ahalko dira. Funtsezkoa da AAren tresnak modu zintzoan erabiltzea, batez ere ebaluazio-inguruneetan.
AA tresna erabiltzean ez da gomendagarria norberaren datu pertsonalak aplikazioarekin partekatzea.
Ezin da beste pertsona batzuren informazio pertsonala partekatu AA aplikazioarekin haien baimenik gabe.
Ez dira erabili behar beste erabiltzaile batzuk edo sistema bera jazartzeko, iraintzeko edo kaltetzeko.
Ikasleek AAren mugak ulertu behar dituzte, ematen duten informazioa ez da beti zuzena eta ez dira iturri bakarra izan behar.
Irakasleak AA tresnak edukia sortzeko erabiltzea baimentzen badu, hala nola testuak idazteko edo irudiak sortzeko, azken lana ekoizpen propioa dela ziurtatu behar dute ikasleek, eta ez makinak sortutako zuzeneko kopia bat.
Ikas-jardueretan AAren erabilera etikoa sustatzean, ikaskuntza-giro seguruagoa eta eraginkorragoa lortu nahi da. Ikasleek AAren erabilera egokia egin ezean ikasgaiaren ebaluazioan ondorioak eduki ditzake, eta hare gehiago, elkarbizitzako arau-haustetzat har daiteke, horrek ekar ditzakeen disziplina-neurriekin.
Iturria INTEF (gurera egokitua)