IRADI
Hezkuntza Sailaren Software Librean oinarritutako irakaskuntzarako plataforma
PROIEKTU PILOTUA
HELBURUA
Hezkuntza Sailak bere ikastetxe publikoei eskainiko dien software librean oinarritutako ikasketa plataforma berria probatzea, hobekuntza ekarpenak proposatzeko.
ZERTARAKO?
Ikastetxeen alfabetatze digital integralean aurrera egitea.
Digitalizazio etiko eta arduratsu baten alde egitea; bereziki babestu beharreko datuen segurtasuna bermatuz, horretarako zerbitzari propioez baliatuz.
Ikaskuntzaren kudeaketarako sistema
Eskaintzen diren beste hezkuntza-plataforma batzuei antzeko irtenbide teknologikoak eskainiko dizkie, ikastetxeek baldintza berdinetan aukeratzen dituztela bermatuz, eta beste plataforma batzuetako ikasleak inportatzeko aukera ere jasoko du.
Software libreko aplikazioz osatutako hezkuntza digital integraleko plataforma da, eta gai izango da ikastetxeen behar teknologikoak asetzeko eta osatzeko.
IRADI plataformaren osagai nagusiak:
IKASGELA BIRTUALA (Moodle), Bideobilerak (BigBlueButton).
IKASLAN (Nextcloud): biltegia, ofimatika (CollaboraOnline), egutegia, inprimakiak, txat gunea ...
POSTA
PARTEHARTZAILEAK
Tresnen osagarritasunaren eta ikastetxeen autonomiaren printzipioa errespetatuz, ikastetxe jakin batzuetan hezkuntza digital integraleko plataforma bat garatzeko proiektu pilotu da.
Hezkuntza Sailaren bidez dagozkion giza baliabideak, baliabide informatikoak eta prestakuntzak bermatuko dira.
Euskadiko 6 ikastetxe publikok parte hartzen dute proiektu pilotu honetan; lurralde, etapa eta tamaina ezberdinetakoak:
IES Elorrio BHI (Elorrio)
CEIP Mendia HLHI (Balmaseda)
CEIP Txomin Aresti HLHI (Leioa)
CEIP Aitxuri HLHI (Zegama)
IES Koldo Mitxelena BHI (Gasteiz)
IES Urola Ikastola BHI (Azpeitia)
PROIEKTUAREN KUDEAKETA
KOORDINAZIOA: Berritzegune Nagusiko digi taldea
KUDEAKETA TEKNIKOA ETA DISEINUA: EJIE, ISEI-IVEI eta Ibermatika enpresa
MANTENUA: CAU
TESTATZAILEAK: ikastetxeak