Koldo Mitxelena BHI institutuak heldutasun teknologikoaren maila aurreratua du. Duela urte asko Ikastetxeetarako G Wprkspace-k eskaintzen dizkigun tresnak erabiltzen ditugu, irakaskuntza-ikaskuntza eta komunikazio prozesuetan. Ikastetxeetarako G Wprkspace Googleren hezkuntza-erabilerarako tresna-multzoa da, eta mundu osoko ikasle eta irakasle anitzek erabiltzen dute. Koldo Mitxelena BHI institutuan, ikasleek G Wprkspaceko kontuak erabiliko dituzte, eskola zereginak betetzeko, irakasleekin komunikatzeko eta egungo gizartean hain beharrezkoak diren trebetasun digitalak ikasteko.
G Wprkspace Ikastetxeetarako, bi zerbitzu mota eskaintzen ditu: zerbitzu nagusiak (adibidez, Gmail, Drive, Calendar eta Classroom), erabiltzaileentzako G Wprkspace-ren hitzarmenarekin bat datozenak eta zerbitzu gehigarriak (YouTube, Maps eta Blogger adibidez) erabiltzaile partikularrentzat diseinatuak eta Ikastetxeetarako G Suite kontuekin erabili daitezkeenak, domeinuko administrariaren baimenarekin.
Ikasleek hezkuntza-lanak normaltasunez egin ahal izateko G Wprkspacen tresnak premiazko lanabesa dituztenez, 14 urtez azpiko ikasleei kontu bat sortu eta kudeatzeko guraso edo tutoreen baimena beharrezkoa dugu. Irakasle, tutore eta ikastetxeko zenbait organu eta guraso edo tutoreen arteko komunikaziorako ere Gmail kontua erabiltzen dugunez, familientzako kontu bat sortu eta kudeatu ahal izateko ere baimen izatea komenigarria da. Beraz, baimena eman aurretik ondorengo informazio irakurtzea aholkatzen dizugu:
Adintxikikoentzat baimena: ADIN TXIKIKOENTZAT G WORKSPACE KONTUA SORTZEKO ETA KUDEATZEKO BAIMENA
Familia eta tutoreen baimena: FAMILIENTZAT G WOEKSPACE KONTUA SORTZEKO ETA KUDEATZEKO BAIMENA