Ikasleek AAren bidez egindako lanak beraiek sortutakotzat aurkeztea: idazki bat gizaki batek edo adimen artifizialaren bidez sortu den egiazta dezakegu zenbait aplikazioren bidez. Dena den, AArekin testuak sortzeko aplikazioak gero eta hobeak dira eta etorkizunean zaila izango da gizakiak sortutakoak edo AAk ekoiztuak diren jakitea. Dena den, ikasleek egiten dituzten lanak arrazoitzea eta gelakideei ahoz azaltzea estrategia egokia izan daiteke hau ekiditeko. Antzemateko tresnak:
Copyleaks: Detector de contenido de IA (Chrome luzapena)
OpenAI clasificador de textos de IA
AArekin sortutako testuak ez dira %100ean fidagarriak: ikasleei erakutsi behar diegu tresna hauek eskaintzen diguten informazioa ez dela guztiz fidagarria eta informazioa kritikoki aztertu beharra, beste webgune (fidagarrietan) batzuta kontrastatuz.
Pribatasuna zaintzea: AAeko aplikazioekin harremanetan jartzen garenean guk ematen diogun informazio guztia jasotzen dute, beraz ez da komeni datu pertsonalak ematea edo plataforma horietan erregistratzea. Adibidez, hain ezaguna den ChatGPTen sartzeko erabiltzailea eman behar da eta gure galdera eta ibilbide guztia jasotzen du. Badira AAko beste txat batzuk erregistratu gabe erabil ditzakezunak, adibidez, CODEBREAKEDU irakasleek egina bereziki hezkuntzarako.