Luberri GNU/Linux sistema eragile bat da. Azken bertsioak Linux Mint Cinnamon sistemaren gainean eraikitzen da (eta hau Ubunturen gainean). Hauek dira bere ezaugarri nagusiak:
Arina: Mint Cinnamon sistemak RAM memoria gutxi erabiltzen du (abiatzean 800MB inguru), aplikazioak azkar dabiltza eta ordenagailu zaharretan ere esperientzia ona ematen du.
Erraza: erabilera oso intuitiboa du. Pertsonalizatu, aplikazioak instalatu edo desinstalatu, eguneratu… erraz egiten da.
Hezkuntzarako: Ikas-materiekin lotutako hainbat aplikazio ditu: mekanografia, kimika, geografia, matematika, programazioa, buru- eta kontzeptu-mapak… denak konexiorik gabe funtzionatzen dutenak etxean Internet ez duten ikasleengan pentsatuta. Bestetik, egiten ikasteko tresna ugari ditu: testu, irudi artistiko, bektoriala eta teknikoa, audio eta bideo edizioa, musika konposatzea, transmisioa… Ikastetxe publikoek izaten ohi duten Windows zerbitzariaren domeinuan sar daiteke, horrelako domeinuko erabiltzaileak ezagutu eta bakoitzari dagokion karpeta (ikasleak, irakasleak, administrazioa, NoBackup) erabiltzeko aukera izango du.
Euskalduna: sistema ehundik gora hizkuntzatan instalatu daiteke baina bereziki zainduta dago aplikazio ia-ia guztiak euskaraz daudela. Horretarako Luberriren atzean gaudenok hamaika aplikazio euskaratu ditugu.
Librea: sistema eta bere aplikazio guztiak software librekoak dira.
IKASLEEI AZALTZEKO:
NOLA INSTALATU, OSAGAIAK ...