Hezkuntza Sailak, bere Digitalizazio Plana dela eta, ikasle bakoitzari ordenagailu bat maileguan uzten dio. Programaren aplikazio-eremuan ikastetxe publikoetako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko irakaskuntzak sartzen dira .
Ikasleari ordenagailua, zorroa eta xagua maileguan utziko zaizkio lau ikasturterako, ikastetxean nahiz etxean erabiltzeko, jaiegun eta oporrak barne. DBHko ikasleek Chromebooka dute eta batxilergokoek pc eramangarria.
Ordenagailu eramangarri bakoitza ikastetxean matrikulatutako ikasle jakin batentzat da. Ikasleak ordenagailua eman dion ikastetxera joateari utziko badio lau ikasturte horiek baino lehen, edo ikastetxeak ordenagailu eramangarria itzultzeko eskatzen badu, familiak ordenagailu eramangarria ikastetxean entregatuko du, hark emandako jarraibideen arabera.
Ordenagailuak arduraz zaindu behar da (zaintza gomendioak). Arazoren bat antzemanez gero, ikaslea ikastetxeko IKT arduradunarekin harremanetan jarriko da. Erabilera arrunt eta egoki baten ondorioz gailuak eduki ditzakeen matxurak Hezkuntza Sailaren mantenu zerbitzuak konponduko ditu, doainik.
Erabilera oker baten ondorioz ordenagailuak izan ditzakeen apurketa eta matxuren konponketaren balioa familiak ordainduko du. Gailuari asegurua egiteko modurik ez dago.
Maileguaren baldintza zehatzak 2021eko irailaren 24ko EBAZPENean datoz. Familiek, ordenagailua jasotzean, baldintzen onarpena sinatu behar dute.
Ikasleek Hezkuntza Sailak utzi dion ordenagailua ekarri beharko dute egunero ikastetxera, klaseko jarduerak egin ahal izateko.