A.- IRAKASKUNTZAREN KUDEAKETA
Ikaskuntza-irakaskuntza prozesuetan IKT baliabideak tresna funtsezkoa izatea helburu izanik, erabiltzen ditugun baliabide digitalak garrantzitsuenak hauek dira:
Tresneria (Hardwarea):
Eraikuntza bakoitzea Premiako sareak ditugu.
Irakasle geletan eta mintegietan hainbat ordenagailu daude irakasleen lanerako.
Irakasle bakoitzari ordenagailu eramangarri bat uzten zaio lanerako tresna lez.
Ikasgela guztiek gelako ordenagailua, arbel digitala, proiektorea eta chromecasta dute.
DBH1 eta DBH2ko ikasgela guztiez giltzapetutako armairu elektrifikatua dute ikasleen eramangarriak bertan gordetzeko.
DBH3-4 eta batxilergoko eraikuntzetan informatika gela bat dago.
Ikasle guztiek chromebook (DBH-en) edo ordenagailu eramangarri (Batxilergoan) pertsonala dute lanerako tresna legez.
Wifi sarea dago ikastetxe osoan, edonondik internetera konektatu ahal izateko.
Aplikazio eta programak (Hardawarea):
Ikaskuntza Ingurune Birtualak (IIB):
Google Workspace: Googleren aplikazio guztiak ikasgelako ikaskuntza-irakaskuntza jardueretan erabili ahal izateko. Batez ere, gelako jardueran:
Google Drive: gelako jardueran lanak kudeatzeko, lan kooperatiboa burutzeko, e.a. Ikasleek nahiz irakasleek bere biltegi digital pertsonala bertan dute.
Classroom: gelako lan jarduera guztiak kudeatzeko. Ikasgai guztietan classroom ikasgelak erabiltzen dira.
Calendar: agenda modura erabiltzen da. Ikasle talde bakoitzak bere egutegia du, eta bertan, gela horretan aurrera eramaten diren jarduera bereziak eta azterketak, eta lan garrantzitsu guztiak agertzen dira (ikasle, guraso eta irakasleentzat ikusgai).
Sites: ikasgai bakoitzak bere webgunea du, Google Sitesekin egina.
Meet: bideokonferentziak egiteko erabiltzen dugu azken garai hauetan, urruneko ikaskuntza-irakaskuntza burutu beharrean aurkitzen baikara.
Moodle (Hezkuntza Sailarena): gelako lan jarduera guztiak kudeatzeko. Batxilergoko ikasgai gehienetan erabiltzen da
eInika web aplikazioa erabiltzen da ikaslearen jarraipena, kalifikazioak, tutoretza lanak eta beste zenbait jardueretako.
Beste aplikazio batzuk
B-PRESTAKUNTZA
2000. urtetik irakasleok etengabeko IKT formazioan murgilduta gaude eta ezinbestekoa izango da, formazio eta autoformazio jarduera horrekin jarraitzea IKTen bilakaerak daraman abiadura eta norantzarekin.
Irakasleon formazioak gelako jardunean eragiten du eta gaitasun hauek ikasleei igortzen zaizkie eguneroko erabileran.
Gaur egun aurrera eramaten diren IKT formazioak:
Oinarrizko IKT formazioa: ikasturte hasieran, irakasle berrientzat, ikastetxean beharrezkoak diren IKT tresnen inguruko formazioa eskaintzen da.
Berdinen arteko formazioa: ikastetxeko irakasle batzuk (IKTetoen batzordekideek) zenbait aplikazio eta programa didaktikoen ikastaroak eskaintzen dizkiote gainontzeko irakasleei.
Hezkuntza Sailak profil digitala ateratzeko eskaintzen dituen (Curri-Digi, UBIDEAK) ikastaroetan laguntza ematen da.
5 minutuko IKasTaroak: astean behin, IKT tresnaren bat azaltzen duen bideotutorial labur bat bidaltzen zaie irakasle guztiei, autoformazioa bultzatzeko.
Ingurune Digitala webguneko laguntzak: irakasleen autoformaziorako tutorial ugari dute eskura webgune honetan.
C-BERRIKUNTZA
Ikastetxeko oso argi dugu IKTen erabilera metodologia berriztearekin uztartuta joan behar duela, eta horretan saiatzen gara etengabe, gure jardueran metodologia aktiboak txertatzen saiatuz.
A- IKASTETXEAREN PLANIFIKAZIOA ETA ANTOLAKETA
Ikastetxerako derrigorrezkoak edo garrantzizkoak diren dokumentuak (Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua, Ikastetxearen Urteko Plana, Antolamendu eta Jarduera Araudiak, zirkularrak eta dekretuak...) digitalizatuta eta eskola komunitatearen guztiaren esku daude, internetez
Irakasleek eta Administrazio eta Zerbitzuetako Langileek ikastetxeko kudeaketa administratiboa eta akademikoa (matrikulak, notak eta hutsegiteak, eta espedienteak) Inika programa eta eInika aplikazioaren bidez egiten dute, eta eskola komunitatearen esku (estamentu bakoitzari dagokiona bereiztuta) dago informazioa internetez.
Ikastetxeko ordutegi ezberdinak programa baten bidez egiten dira eta internetez eskuragarri jartzen dira eskola komunitateraentzat.
Google Driveko aplikazioen bidez aurrera eramaten dira ikastetxeko zenbait kudeaketa. Hala nola: matxuren parteak, webean argitarapen eskariak, datu bilketak e.a.
B- AKTIBOEN ETA AZPIEGITUREN KUDEAKETA
Ikastetxeko inbentarioaren kudeaketa Hezkuntza Sailaren aplikazio informatikoaren bidez egiten da.
Ikastetxeko mantentze-lanen kudeaketa (informatikoa, mekanikoa, elektrikoa...) egiteko protokoloa dokumentu batean azaltzen da, eta ikastetxeko edozein ordenagailutatik erabil daitekeen inprimaki baten bidez egiten dira matxuren jakinarazpenak.
C- EKONOMIAREN KUDEAKETA ETA PLANGINTZA
Ikastetxeko ekonomiaren kudeaketa eta plangintza Hezkuntza Sailaren aplikazio informatikoaren bidez egiten da.
D- BERRIKUNTZA
Ikastetxearen urteko planean eta/edo kudeaketa-planean aintzat hartzen dira kudeaketa administratiboaren berrikuntza helburu duten ekintzak, IKTen erabilera sustengatuak edo oinarrituak.
Mezularitza
Google Suite bidez, irakasle guztiek, ikasle guztiek eta familia guztiek bere Google kontua (Gmail) dute. Komunikazioa errazteko erabiltzaile talde ugari (ikasgela bakoitzeko ikasle, irakasle eta familia) sortuak daude. Honela, edozein erabiltzailek edonoren helbidea eskura du, komunikazioa asko erraztuz.
eInika aplikazioak ere bere mezularitza zerbitzua du, gurasoekin harremanak plataforma horren bidez egin daitezke. Dena den, eInikara mezu bat iristen zaionean erabiltzaile bati, notifikazioa jasotzen du bere Gmailen.
Ebaluazioa
Notak eta hutsegiteak eInika aplikazio digitalaren bidez jakinarazten zaizkie familiei.
Ikasleen hezkuntza garapenaren inguruko informazio guztia irakasleek tutoreei eInika aplikazioaren bidez igortzen die; gurasoekin elkarrizketen aurretik eta ebaluazio saioen aurretik.
Informazioa
Informazioaren biltegiratzea: Ikasleek nahiz irakasleek beraien eduki digitalak eskuragarri dituzte internetez.
Ikastetxeak hainbat webgune ditu:
Webgune publikoa: ikastetxearen informazio orokorra, ikasturtekoa, berriak, proiektuak e.a. agertzen dira. Bestelako aplikazio guztietara sarbidea ere hemen aurkituko dugu.
Gune pribatuak
IrakasleGunea: ikastetxe barneko dokumentazio guztia internetez ikus daiteke.
IkasleGunea: ikasleentzat interesgarriak diren ikastetxeko hainbat informazio eskura dute.
FamiliaGunea: gurasoentzat interesgarriak diren ikastetxeko hainbat informazio eskura dute.
IkasGunea: ikasgaietako webguneak agertzen dira.
Gela Egutegiak: ikasle, guraso zein irakasleek eskura dituzte egutegietan gela bakoitzeko jarduera garrantzitsuak (azterketak, irteerak ...)
Proiektuen gune ezberdinak: proiektu bakoitzak bere webgunea du beharrezko informazioak eta argibideak argitaratzeko. Proiektuetako webgune gehienak publikoak dira edonorentzat.
Ingurune digital guzti honen kudeaketarako batzorde batzuk ditugu osatuta:
Ikastetxearen digitalizazio bidean, ikasleak ere partaide, protagonista eta eragile izatea nahi dugu, ekarpen asko eta garrantzitsuak egin ditzaketela pentsatzen dugulako. Hori dela eta, ikasle eta irakasleak parte hartuko duten IKTeroen batzordeak osatzea da asmoa.
Alde batetik, batzorde horiekin komunikazio sare bat osatzea da helburua. Hau da, ikastetxeko IKTen funtzionamenduaren inguruan nahiz IKT berrikuntzen gainean sortzen diren berriak eskola komunitate guztiari zabaltzeko. Bestalde, batzordeko partaideak IKTetan trebatuak izatea komeni da, horrela egunerokotasunean sortzen diren arazoak bideratzeko lagungarri izan daitezkeelako, eta idei berriak proposatzeko nahiz IKTekin erlazionatutako lan berriak aurrera eramateko protagonista izan daitezkeelako.
Ikasgela bakoitzean IKTero ordezkari bat (eta ordezko beste bat) aukeratzen dira. Gelako IKTeroak izateko prest dauden ikasleek, bolondres aurkezten dute bere burua.
Partaideak:
Gela bakoitzetik ikasle bat (eta ordezko beste bat)
IKT dinamizatzailea
Irakasle bat
Premia arduradun bat
Zuzendaritzako kide bat
Bileren maiztasuna: hilean behin
Hiru batzorde daude:
IKTero txikien batzordea (DBH1, DBH2)
IKTero ertainen batzordea (DBH3, DBH4)
IKTero nagusien batzordea (Batx1, Batx2)
IKTetoen batzordea irakasle bolondres batzuk, zuzendaritzako kide bat, berrikuntza metodologikoaren arduradunak, Premia arduradunak eta IKT dinamizatzaileek osatzen dute. Irakasle hauek hezkuntza digitalean adituak dira eta zenbait aplikazio didaktikoetan trebatuak daude. Bi dira batzorde honen zeregin nagusiak:
Ikastetxeko Proiektu Digitala aurrera eraman
Berdinen arteko prestakuntza: gainontzeko irakasleei zenbait aplikazio eta programaren inguruko ikastaroak eskaintzen zaizkie.
Ikastetxeko didaktika digitalaren inguruko aholkuak eman.
Astean behin elkartzen da gutxienez batzordea, eta horrez gain beharraren arabera.
KUDEAKETA
Premia arduradunak: barneko sareare eta ekipo informatikoaren mantenuaz arduratzen dira
IKT Dinamizatzaileak: ikastetxeko informazio, antolamentu eta kudeaketa digitalaz arduratzen dira.
TALDE ERAGILEA
Batzorde Digitala: IPDa eta digitalizazio estratejiak aurrera eramateaz arduratzen da.